MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa
Bilatzaile aurreratua

Langileak

Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Itsasoko langileak » Gizarte programak

Gizarte programak


Itsasoko langileen taldea, funtsean itsasoko lanak eta berau gauzatzen den lekuak (itsasontziak) sortzen dituen ezaugarri multzo batzuengatik bereizten da gainerako sektore ekoizleetatik: mugikortasuna, isolamendua eta arriskugarritasuna.

Ikuspuntu soziologiko batetik, itsasontzia instituzio oso bat da, bertan lan egiten dutenen jarduerak, norberarenak, lanekoak eta sozialak, gauzatzen diren inguru itxia delako. Bere mugikortasunaren ondorioz, itsasoko jendeak etengabe aldaketak eta zailtasun bereziak jasan behar dituzte, batez ere atzerriko portuetan daudenean.

Bestalde, itsas-arrantza taldearen lan ezaugarriek ez diete langileei soilik eragiten, euren senitartekoei ere eragiten die, zuzenean edo zeharka.

Itsasoko Gizarte Institututak (ISM), itsas-arrantza sektoreko arazo sozialen arduradun denez, eta horietan arreta berezia eta osoa jarri beharrari erantzunez, Gizarte Segurantzako sistemaren babes mekanismoak osatuko dituen, babes sozialeko sistema bat eskaintzen du. Sistema hori Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren Jarduera Planaren ildoen baitan kokatu eta eguneratzen da.


Copyright © Seguridad Social 2018. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra