
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Langileak
Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen prestazioak / Pentsioak » Familia laguntzak » Hirugarren edo ondorengo seme-alaba jaio edo adoptatzeagatiko prestazio ekonomikoa
Hirugarren edo ondorengo seme-alaba jaio edo adoptatzeagatiko prestazio ekonomikoa
Izapideak eta Kudeaketak atalera jo bertsio erraztua ikusteko.
Ordainketa bakarreko laguntza ekonomikoa, diru-sarrera kopuru bat gainditzen ez duten familiei hirugarren, edo ondorengo, haurren jaiotzak edo adopzioak dakartzan gastuak handitzea konpentsatzeko emandako laguntza da.
Jaiotako edo adoptatutako hirugarren edo ondorengo seme-alabak izango dira eragileak, betiere jaiotza edo adopzioaren formalizazioa Espainiako lurraldean izan bada, 07-11-16 baino lehen. Horretarako:
-
Atzerrian gertatzen den jaiotza edo adopzioa Espainian gertatutakotzat joko da, seme-alaba Espainiako lurraldean bizi den familia batean berehala integratu dela egiaztatzen bada.
-
Gizaki itxura duen eta amarengandik at 24 orduz bizi den umekia hartuko da jaiotakotzat (Kode Zibileko 30. artikulua).
-
Familia unitatean bizi diren eta gurasoen edo adopzio hartzaileen ardurapean dauden seme-alaba guztiak hartuko dira hirugarren edo ondorengo seme-alabatzat, komunak izan edo ez eta filiazioa kontuan hartu gabe. % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten seme-alabengatik bikoitza esleituko da.
Jaiotza edo adopzioagatik, hiru seme-alaba edo gehiago dituzten guraso edo hartzaileak, beti ere:
- Legez Espainiako lurraldean bizi badira. Espainiako lurraldetik kanpo enpresak lekualdatutako langileek, alta egoeran eta Espainiako Gizarte Segurantzako dagokien erregimenean kotizatzen dutenek, baldintza hau beteta izango dute.
- Ez gurasoek, ez adopzio emaleek, ezta adingabekoa hartu dutenek ere, gizarte-babeseko beste erregimen publiko batean izaera bereko laguntzarik jasotzeko eskubiderik ez izatea.
- 9.328,39 baino gehiagoko inolako urteko errentarik ez izatea. Zenbateko hori %15 igoko da ardurapean dagoen seme-alaba edo atotsitako adingabeko bakoitzeko, bigarrenetik aurrera, berau barne. Diru-sarreren muga ezartzeko jaiotza edo adopzioa aurreko urteko onuradunek izan diru-sarrerak hartuko dira kontuan.
Familia ugarien kasuan, urteko zenbatekoak ez dira 15.903,65 euro baino gehiagokoak izango, kargura 3 seme-alaba dituzten kasuetan, laugarren seme-alabatik aurrera, berau barne, 2.575,95 eurotan handituz seme-alaba bakoitzeko.
Hala ere, diru-sarreren muga gainditu ahal izango da, onuradunaren diru-sarrerak, nahiz eta ezarri mugaren zenbatekoa gainditu, hirugarren edo ondorengo seme-alabengatiko diru-laguntza (450,76 euro) gehiturik lortu emaitza txikiagoa denean.
- Gurasoen edo adopzio emaleen elkarbizitza denean, onuraduna izango da:
- Bietako bat, euren artean adostua. Laguntza onuradunetako batek eskatzen duenean, badela kontuan hartuko da.
- Adostasunik ezean, ama izango da onuraduna.
- Bata Gizarte Segurantzako Erregimen batean bada eta bestea ez, biek onuradun baldintza beteta, Gizarte Segurantzako Erregimenean den onuradunak izango du lehentasuna.
- Guraso edo hartzaileen elkarbizitzarik ezean, seme-alaben zaintza eta kustodia duena izango da onuraduna
- Eragilea guraso edo adopzio emale bien umezurtz edo utzia denean, legez beraz arduratuko dena izango da onuraduna, beti ere ardurapean seme-alaba bi edo gehiago baditu.
-
Zerbitzua ordainketa bakarrarekin ordainduko da. Zenbatekoa 450,76 eurokoa da, betiere, onuradunaren diru-sarrerak ezarritako muga gainditzen ez badute (Lm).
-
Urteko jasotako edozein izaeratako diru-sarrerek ezarri muga gainditzen badute, (Lm) baina muga honi diru-laguntzaren zenbatekoa gehituta (LM) txikiagoak badira, abonatu beharreko zenbatekoa onuradunak jaso doru-sarreren eta orotako zenbatekoaren arteko aldea izango da.
| Ardurapeko seme-alaba kopurua | Diru-sarreren gehieneko muga (Lm) | Seme-alaba batengatiko zenbatekoa (1) | Diru-sarreren gehieneko muga hirugarrenetik aurrera jaiotakoarekin, hau barne(LM) (2) | Aldeengatiko urteko laguntza (D) 3.etik aurrera jaiotakoekin, hirugarrena barne |
|---|---|---|---|---|
| 3 | 12.126,91 | 450,76 | 12.577,67 | 12.577,67 -I>=72,75 |
| 4 | 13.526,17 | 450,76 | 13.976,93 | 13.976,93-I>=97,00 |
| 5 | 14.925,43 | 450,76 | 15.376,19 | 15.376,19-I>=121,25 |
| 6 | 16.324,69 | 450,76 | 16.775,45 | 16.775,45-I>=145,50 |
| 7 | 17.723,95 | 450,76 | 18.174,71 | 18.174,71-I>=169,75 |
| 8 | 19.123,21 | 450,76 | 19.573,97 | 19.573,97-I>=194.00 |
| 9 | 20.522,47 | 450,76 | 20.973,23 | 20.973,23-I>=218,25 |
| 10 | 21.921,73 | 450,76 | 22.372,49 | 22.372,49-I>=242,50 |
| n = seme-alabak ardurapean |
GM = 9.328,39 + 1.399,26 (kopurua-1), n > = 3rentzat |
A | GM = GM + 450,76 | D=GM-I, betiere D > o = 24,25 seme-alabako 3.etik aurrera |
| Ardurapeko seme-alaba kopurua | Diru-sarreren gehieneko muga (Lm) | Seme-alaba batengatiko zenbatekoa (1) | Diru-sarreren gehieneko muga hirugarrenetik aurrera jaiotakoarekin, hau barne(LM) (2) | Aldeengatiko urteko laguntza (D) 3. etik aurrera jaiotakoekin, hirugarrena barne |
|---|---|---|---|---|
| 3 | 15.903,65 | 450,76 | 16.354,41 | 16.354,41-I>=72,75 |
| 4 | 18.479,60 | 450,76 | 18.930,36 | 18.930,36-I>=97,00 |
| 5 | 21.055,55 | 450,76 | 21.506,31 | 21.506,31-I>=121,25 |
| 6 | 23.631,50 | 450,76 | 24.082,26 | 24.082,26-I>=145,50 |
| 7 | 26.207,45 | 450,76 | 26.658,21 | 26.658,21-I>=169,75 |
| 8 | 28.783,40 | 450,76 | 29.234,16 | 29.234,16-I>=194.00 |
| 9 | 31.359,35 | 450,76 | 31.810,11 | 31.810,11-I>=218,25 |
| 10 | 33.935,30 | 450,76 | 34.386,06 | 34.386,06-I>=242,50 |
| n | GM =15.903,65 + 2.575,95 (n-3), n > o = 3entzat |
A | LM = Lm + A | D = GM - I, betiere, D > o = 24,25 bada seme-alabako, 3.etik aurrera |
Aplikazio-arauak:
(1) Seme-alaba kopuruaren arabera urteko diru-sarrerak GMren parekoak edo txikiagoak badira, zenbatekoa osorik jasoko da (A).
(2) Gehieneko muga konputagarria(LM) aldeengatiko laguntza eman ala ez zehazteko(D). Gehieneko muga izango da gutxieneko muga gehi 450,76 euro seme-alabako hirugarrenetik aurrera, hirugarrena barne; hau da, GM = GM + 450,76 jaiotako edo adoptatutako seme-alaba x.
(3) Ez da laguntzarik emango gehinezko mugaren eta jasotako diru-sarreren arteko aldea adierazitako kopuruak baino txikiagoa bada.
Hirugarren edo ondorengo seme-alabaren jaiotzagatiko laguntza bateragarria da:
- Erditze anitzagatiko laguntza, subjektu berak eragindakoa.
- Ardurapean den seme-alabagatiko laguntza.
- Zurztasun pentsioa eta iloba eta neba-arreben alde , dagokienean.
- Guraso edo adopzio emale biengan, edo hala bada hartzaileengan familia-laguntza jasotzeko baldintzak ematen direnean, laguntza jasotzeko eskubidea haietako baten alde baino ez da aitortuko.
- Familia-laguntzak eta gizarte-babeseko gainontzeko erregimen publikoetan ezarritako antzeko laguntzak jasotzea ez dira bateragarriak, guraso edo adopzio emale, edo hala bada hartzaileen aldetik.
- Guraso edo adopzio emaleetako bat duen jardueraren arabera edo pentsioduna izanik Gizarte Segurantzako erregimen publiko batean denean, dagokion laguntza duen erregimenak berak zehaztuko du, beti ere laguntzaren onuradun izateko beharrezko baldintzak betetzen baditu.
- Onuradunek gizarte-babeseko erregimen publiko ezberdinetan eragile beragatik laguntza bera jasotzeko eskubidea dutenean, bietako bat aukeratu beharko dute.
Kasu guztietan:
- Aita edo amaren Notasun Agiri Nazionala. Atzerritarra bada, bizileku txartela edo bizileku baimena, kasuaren arabera.
- Identifikazio Fiskaleko Txartela.
- Familia liburu eguneratua edo Espainian bizi diren atzerritarren semeek lanik ez dutela egiten adierazten duen txartela.
- Azken ekitaldi fiskaleko errenta aitorpena edo aurkezteko beharrik ez den aitorpen pertsonala.
- Gurasoen ohiko bizilekua egiaztatzen duen Udal Ziurtagiria. Izatezko bikoteen kasuan, 2 urte baino gehiagoko elkarbizitza egiaztatu beharko da, elkarrekoak ez diren seme-alabak badira.
- Familia ugariaren titulua, dagokionean.
- 16 urte baino gehiagoko seme-alaben Nortasun Agiri Nazionala.
Hauetako egoeraren batean bada baino ez:
- Banatze judizial edo dibortzioen kasuan, epai irmoa dagoenean, "epaiaren lekukotza" aurkeztu beharko da seme-alaben babespea bertan zehazten denean, eta "hitzarmen arautzailearen lekukotza" zaintza eta babespea bertan zehazten denean.
- Banatze edo dibortzioa bideratzen ari direnean, zaintza eta babespea adosten den "behin-behineko neurrien onarpen judizialaren lekukotza" aurkeztu beharko da.
- Egitezko banatzea izatekotan, egoera hau egiaztatzen duen ziurtagiria.
- Dokumentazio hau Gizarte Segurantzaren edozein Arreta eta Informazio zentrotan aurkez daiteke.
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





