MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa

Langileak

Iraungipena / Bateraezintasunak



Laguntza ekonomikoa honako arrazoi hauengatik iraungitzen da:

  • Eragilearen heriotza. Hil dena onuraduna bada, eskubidearen jabetza bizirik dagoen gurasoaren esku geratuko da, betiere eragilea bere  ardurapean baldin badago.

  • 18 urte betetzea, % 65 edo gehiagoko desgaitasuna duen eta 18 urte beteak dituen eragilea baldin bada salbu.

  • Desgaitasuna galdu edo kentzea  eragileak hobera  egin duelako.

  • Eragileak onuradunarekiko mendekotasun ekonomikoa izateari uztea.

  • Aurreko urtean,  eskubideari eusteko legeak ezarritako diru-sarreren mugak gainditzea.

IGO



  1. Guraso edo adopzio hartzaile biengan edo, kasuaren arabera, abegi emaileengan familia-laguntza jasotzeko baldintzak betetzen direnean, laguntza jasotzeko eskubidea haietako baten alde baino ez da aitortuko.

  2. Familia-laguntzak bateraezinak izango dira guraso edo adopzio-hartzaileen edo, kasu, harrera-gurasoen babes sozialeko erregimen publikoko antzeko beste edozein laguntzarekin.

    Gurasoetako edo adopzio-hartzaileetako bat, egindako jarduerarengatik edo pentsiodun izateagatik, Gizarte Segurantzaren erregimen publikoren baten barne badago, dagokion laguntza aipatutako erregimen horrek onartuko dio, betiere laguntza hori jasotzeko behar diren baldintzak betetzen baditu.

    Onuradunek babes-sozialeko hainbat erregimenetan subjektu eragile batengatik laguntza bera jasotzeko eskubidea badute, bat hautatu beharko dute.

  3. Ardurapean den 18 urtetik gorako seme-alaba desgaituagatiko diru-laguntza ez da bateragarria seme-alabak kotizazio gabeko erretiro edo ezintasun pentsioa izatearekin, uztailaren 21eko 45/1960 Legeak araututako asistentzia-mailako pentsioen onuradun gisa, edo apirilaren 7ko 13/1982 Legeak ezarritako gutxieneko diru-sarrerak bermatzeko eta hirugarren pertsonagatiko laguntzen onuradun gisa.

    Kasu horietan, bateraezintzat jo diren laguntzetako bat hautatu beharko da. Bateraezinak diren laguntzen onuradunak ezberdinak balira, aukera haien arteko aurretiazko adostasunarekin formulatuko da. Adostasunik ezean, asistentzia-mailako ezintasun edo erretiro pentsiorako eskubidea gailenduko da edo, hala izanez gero, 45/1960 Legeak arautu pentsioa, edo 13/1982 Legeak ezarri gutxieneko pentsioen bermerako edo hirugarren bati laguntzeagatiko subsidioa.

IGO



Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.

AA estandarren adostasun-ikonoa HTML 4.0. estandarren adostasun-ikonoa CSS estandarren adostasun-ikonoa