MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa
Bilatzaile aurreratua

Langileak

Familia aldaketen aitorpenak eta ondorioak




  • Onuradun guztiak behartuta daude aurkeztera GSIN-n, 30 eguneko epean, gertatu datatik aurrera zenbatuta, ondoko egiaztatutako jakinarazpen hau: zenbat aldaketa izan diren bere egoeran prestaziorako eskubidearen aldaketa edo iraungipena eragin dezaketenak.

    Ez da inola ere beharrezkoa izango dokumentuen bidez jakinaraztea Gizarte Segurantzako Administrazioak berez jakin beharrekoa, pentsioen eta subsidioen zenbatekoa kasu.
  • Urtero, apirilaren 1a baino lehen, onuradunak aurreko urteko diru-sarreren aitorpen zehatza aurkeztu beharko du.
  • Aurreko ataletan zehaztutakoa ez betetzea, jakinarazi gabeko aldaketek prestazioaren murrizketa edo desagertzea eragiten dutenean, arau-haustetzat joko da, atalean ezarritakoaren arabera2.a  Hirugarren III  Ordena Sozialeko lege-hauste eta zehapenen Legearen testu-bateginarena, 5/2000 E. Lege-D. onartutakoa, abuztuaren 4koak.
  • Aldaketen ondorioz, eskubidearen iraungipena edo murrizketa ematen bada, hilabeteko laguntzak edo soberan ordaindu aldeak behar ez bezala jasotako laguntzatzat joko dira aldaketaren eragin ekonomikoak sortu zireneko hurrengo egunetik aurrera.  

IGO



  • Laguntzaren zenbatekoan gehiketa eragiten duten eskubidearen aitorpenean eta eskubidearen edukietan aldaketa kasuetan, eskaera aurkeztu zeneko hiruhilabeteko naturalaren lehen egunetik aurrera izango du eragina.
  • Aldaketek eskubidearen iraungipena edo murrizketa eragiten dutenean, aldaketa bera izan deneko hiruhilabeteko naturaleko azken eguna arte ez dute eraginik izango.
  • Hala ere, iraungipena edo murrizketa konputagarriak diren urteko diru-sarrerek eragiten badute, aipatu diru-sarrerei dagokien hurrengo urtearen urtarrilaren 1etik aurrera izango dute eragina.
  • Ezintasun edo erretiro pentsioekiko bateraezintasunagatik iraungitzen bada, asistentzia-mailakoa, pentsio eskaera aurkeztu zeneko hilabeteko azken egunean etengo dira ondorio ekonomikoak. 

IGO



  • Ardurapeko seme-alabagatiko edo adingabeagatiko laguntza ekonomikoen zenbatekoak, ekitaldi ekonomiko bakoitzean onuradunaren eskubidekoak diren hileko soldaten arabera ordainduko dira.

  • Ardurapeko seme-alabagatiko laguntza ekonomikoen ordainketa honelako izango da: 

    • Sei hilez behingoa eta epemugatutako seihilekoan egin beharko da 18 urte baino gutxiagoko adingabeak direnean.

    • Hilekoa eta epemugatutako hilean egin beharko da 18 urte baino gehiagoko minusbaliatuen kasuetan.


IGO



Copyright © Seguridad Social 2018. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra