MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa

Langileak

Eragileak / Onuradunak



  • "Norbere kargura atotsitako seme-alaba edo adingabekotzat"hartuko da elkarbizi eta ekonomikoki onuradunaren pentzuan denari.

Ulertzen da, bestelakorik ezean, menedekotasun ekonomikoa dela seme-alaba edo atotsitako adingabekoa onuradunarekin bizi denean. Ez dute elkarbizitza eteten ikasketek, guraso, adopzio-hartzaile  edo hartzailearen lanek, tratamendu medikuek, errehabilitazio edo antzekoek eragindako banaketa iragankorrek.

Ez da galduko ardurapean hartutako seme-alaben edo adin txikikoen izaera, besteen konturako nahiz nork bere konturako,  irabaziak lortzen diren lan bat egiteagatik soilik, beti ere, laguntzaren onuradunarekin bizitzen jarraitu, eta laneko urteko irabaziek LAG   urteko  soldataren %75 gainditzen ez dutenean.

  • Seme-alaba edo atsotitako adingabekoa onuradunaren "kargura ez dela" kontuan hartuko da:
    • Egindako lanagatik edo soldataren ordezko prestazioagatik jasotako errentek aurretiaz aipatu LGSren  %100 gainditzen dutenean.
    • Kotizaziopeko pentsioa jasotzen duenean, Espainiako edo atzerriko gizarte-babeseko erregimen publiko baten kontura, zurztasun edo iloba eta neba-arreben aldeko pentsioak ez direnean.

IGO



Gurasoek, adopzio-hartzaileek edo hartzaileek seme-alaba edo atotsitako adingabekoagatiko laguntza ekonomikoa izango dute, beti ere:

  • Legez Espainiako lurraldean bizi badira. Baldintza betetzat ematen da enpresak Espainiako lurraldetik at trasladatutako langileen kasuan, alta bezalako egoeran daudenean eta Espainiako Gizarte Segurantzaren haiei dagozkien erregimenean kotizatu dutenean.

    Erresidentzia ez da etengo urte natural bakoitzean 90 egun baino gutxiagoz espainiar lurraldean egon ez denean, ezta ez egotea ongi justifikatutako gaixotasunarengatik izan denean ere.  

  • Euren ardurapean, 18 urtetik beherako  edo adinekoen kasuan, %65 edo gehiagoko  elbarritasuna duten seme-alaba edo hartutako-adingabekoak izatea eta Espainiako lurraldean bizitzea. Enpresak Espainiako lurraldetik kanpo bidalitako langileak euren lekualdaketetan laguntzen dituzten seme-alaba edo atsotitako adingabekoek baldintza hau beteta dute.

  • Izaera honetako prestazioetarako eskubiderik ez izatea babes-ekintzako beste edozein erregimenetan.

  • 11.376,66 baino gehiagoko  inolako urteko diru-sarrerarik ez jasotzea. Zenbatekoa % 15 areagotuko da bere kargura hartutako seme-alaba edo adin txikiko bakoitzarengatik, bigarrenetik hasita, horixe barne. Haur edo adin txikiko desgaituarengatiko esleipenaren  onuradun izateko, ez da diru-sarrera mugarik egongo. 

    Familia ugaria denean, urteko ezingo dira 17.122,59 euro baino gehiago irabaziko, kargura 3 seme-alaba daudenean, eta laugarrenetik aurrera, 2.773,39 eurotan areagotuko da laguntza seme-alaba bakoitzarengatik.

    Gurasoak edo hartu dutenak haiekin bizi badira, bien soldaten baturak muga hori gaindituko balu, ez dira onuraduntzat hartuko ez bata ez bestea. Arau bera ezarriko da familia harrera, betiko edo adopzio aurretik, familia bakarra osatzen duten bi pertsonek egiten dutenean.

  • Hala ere, onuradun ere izan daitezke aurreko lerroetan aipatu zenbatekoak gainditzen dituzten edozein izaeratako urteko diru-sarrerak jasotzen dituztenak, beti ere diru-sarrera kopuru honi seme-alaba edo atotsitako adingabekoagatiko jasotako urteko zenbatekoa onuradunen karguan diren seme-alaba edo atotsitako adingabegoen kopuruarekin biderkatuz lortutako emaitza txikiagoa denean.


IGO



  • Guraso edo adopzio-hartzaile bien umezurtzak, 18 urte baino gutxiagokoak direnak edo % 65eko elbarritasuna edo hori baino handiagoa dutenak.
  • Umezurtzak ez diren baina beren guraso edo adopzio-hartzaileek abandonatu dituztenak, betiere behin betiko edo adopzio-aurreko familia-harrera egoeran ez badaude eta aurreko puntuko adin edo elbarritasun baldintzak betetzen badituzte.

    Elbarritasunik gabeko adin txikikoak baldin badira, umezurtzak edo abandonatuak, beren urteko diru-sarrerek (umezurtz-pentsioa edo familarren aldeko pentsioa barne, horrelakorik badago) zehaztutako sarreren  muga ez gainditzea ezinbesteko baldintza izango da.
  • Epaiketa baten bidez desgaitutzat jo ez diren 18 urtetik gorako seme-alabak,   jarduteko gaitasuna izaten jarraitzen dutenak (epaiketaren bidezko ezgaitasuna ziurtatzen ez denean gaitasuna daukatela uste izaten da), euren gurasoei edo adopzio-hartzaileei arrazoi horregatik legozkien laguntzen onuradun dira, horretarako eskaera aurkeztu eta beraiei entzun ondoren.

IGO



Familiako elkarbizitza denean: 

Guraso edo adopzio-hartzaile bietan, edo adingabekoa atotsi zutenetan eragile beragatik onuradun izateko beharrezko gorabeherak badira,  onuraduna izango da:

  • Bietako bat, euren artean adostua. Laguntza onuradunetako batek eskatzen duenean, badela kontuan hartuko da.
  • Adostasunik ezean, GSIN  argi eta garbi jakinarazi beharko zaio, eta Kode Zibilak guraso agintearen eta zaintzaren inguruan ezarri arauak aplikatuko dira. Kasu honetan, laguntza jasotzeko eskubidea aitortuta, halakorik bada, GSINk  ebazpena luzatuko du, eta ordainketa etengo du aukerako ebazpen judiziala izan arte.
Banantze judizial, nulitate  edo dibortzio kasuetan: 

Onuraduna izango da seme-alaba edo atotsitako adingabekoa bere  kargura duena , nahiz eta banantze judiziala, nulitatea edo  dibortzioa baino lehen laguntza aitorturik zuena ez izan, beti ere honen diru-sarrerek onuradun izateko ezarritako urteko diru-sarreren mugak gainditzen ez dituztenean.

Hala ere, onuradun izateko baldintzak guraso, adopzio-hartzaile edo hartzaile bietan ematen direnean, laguntza aitortuko da:

  • Haietako bati, euren artean adostua. Laguntza onuradunetako batek eskatzen duenean, badela kontuan hartuko da.
  • Adostasunik edo aurreikuspen judizialik ezean, seme-alaba edo adingabekoaren zaintza duena izango da onuraduna.
  • Ebazpen judizial bidez zaintzaren elkarbanaketa adostutakoetan, laguntza aitortuko da, aurretiaz eskatuta, haietako bakoitzari aitortu zaion seme-alabaren edo adingabekoaren zaintza epearen arabera. 

Paragrafo honetan zehaztutakoa enkontzaren antzeko afektibitate harremanetan oinarritutako familia-unitatearen haustura kasuetan aplikatuko da.

Guraso edo adopzio-hartzaile bien umezurtzak eta umezurtzak izan barik, utziak izan direnak

  • Legezko ordezkariek edo  adingabekoa edo  "epaiketaren bidezko" elbarria kargura dutenek jasoko dute laguntza, mantendu eta hezitzeko betebeharra betetzen badute.
  • Gainontzekoetan, umezurtzari edo utzitakoari berari emango zaio laguntza.

IGO



  • Diru-sarreren mugarekiko baldintza aitortzeko , lan-etekina, kapitala eta jarduera ekonomikoak hartuko dira kontuan, baita edonolako ondasunak eta laguntza izaerako eskubideak eta era honetakotzat har daitezkeenak ere, hurengo arauen arabera:
    • Diru-sarrerak gordinean zenbatuko dira, norbere kontura egindako jarduera ekonomikoetakoak izan ezik, hauek garbian zenbatuko dira, eta gizarte segurantzako kotizazioa gehituko zaio.
    • Higigarrien kapitalaren etekinak direnean, interesak edo onuradunak eskuratu bestelako etekinak zenbatuko dira, baina ez kapitala bera.
    • Onuradunak ondasun higiezinak errentan emanda dituenean, etekinak kontuan hartuko dira, PFEZren Legearen testu bateginaren arabera, martxoaren 5eko 3/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onartutakoa. Ondasunak errentan emanda ez daudenean, aipatutako testu bateginak higiezinen errenten egozpenerako ezarritako arauen arabera baloratuko dira.
    • Ez dira zenbatuko a), b), c), d), e), i), j), n), o), q), r), s), t), x) eta z) paragrafoek aipatu salbuetsitako errentak, PFEZren  Legearen testu bateginaren 7. artikuluaren arabera. Halaber, ez dira zenbatuko aipatu artikuluko h) paragrafoan agertu familia-laguntzak eta hirugarren batekiko zenbatekoaren osagarria, ezintasun handia denetan.
  • Diru-sarreren zenbaketarako, eskaera egin, jaiotzaren edo adopzioaren aurreko ekitaldian onuradunek izanikoak hartuko dira kontuan.
  • Utzitako adingabekoen edo guraso bien umezurtzen kasuan, beti ere behin betiko edo adopzio aurreko erregimenean ez direnean, berauek jasotzen dituzten laguntzak bain ez dira hartuko kontuan.
  • Guraso, adopzio emale edo hartzaile biak elkarbizi direnean, bien urteko diru-sarrerak batera zenbatuko dira. Ondorio hauetarako, ezkontideen elkarbizitza presumitzen da, kontrakorik frogatu ezean, eta ez da inola ere elkarbizitza ezatzat hartuko lana edo antzeko arrazoiengatiko iragankor eta aldi baterako banaketa.
  • Guraso edo adopzio hartzaile bakar batekin denean elkarbizitza, haietako bat zendu edo ezkontza deuseztasuna, banantze-judiziala edo dibortzioaren ondorioz, ez dira kontuan hartuko onuradunak legezko ordezkari bezala kargura dituen seme-alaben diru-sarrerak eta zurztasun pentsioetatik eta familiartekoen aldeko pentsioak.

IGO



Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.

AA estandarren adostasun-ikonoa HTML 4.0. estandarren adostasun-ikonoa CSS estandarren adostasun-ikonoa