Joan Edukira
Nabigazio Menura joan
MINISTERIO
DE TRABAJO
E INMIGRACIóN
Gizarte Segurantza
Espainiako armarria Lan eta Inmigrazioko Ministerioaren logoarekin batera eta esteka bere web orrialdearekin. Esteka leiho berri batekin. Lan eta Immigrazio Ministerioaren Europako Presidentziaren Webgunera sarbidea. Esteka beste web batekin, ez dugu ezinduentzako erabilerraztasuna bermatzen. Esteka beste leiho batean.
Informazio linguistikoa

Hizkuntza aukeratzea

Nabigazio barra

Arloa:

Langileak

Hemen zaude: Hasiera  >  Langileak  >  Langileen prestazioak / Pentsioak  >  Familia laguntzak  > Seme-alaba jaiotzeagatiko edo adoptatzeagatiko prestazioa



Seme-alaba jaiotzeagatiko edo adoptatzeagatiko prestazioa

Ordainketa bakarreko prestazio ekonomikoa; horren helburu bakarra, neurri batean, jaioberriak, bereziki, bizitzako lehen etapan eragiten dituen gastu handienak konpentsatzea da. Prestazio berri honek izaera bikoitza du:



Kausatzailea izango da jaiotako edo adoptatutako seme-alaba bakoitza, 2007/07/01etik aurrera, betiere jaiotza Espainiako lurraldean gertatu bada eta adopzioa Espainiako agintari eskudunak onartu edo egin badu.

Ondorio horietarako, jaiotakotzat hartuko da gizaki itxura duen eta amarengandik at 24 orduz bizi den umekia  (Kode Zibileko. 30. artikulua).


IGO



Jarraian adierazitako pertsonek, legez, modu eraginkorrean eta jarraituan Espainian bizi izana ziurtatzen badute gutxienez jaiotza edo adopzioaren aurreko bi urteetan.

  • Jaiotzaren kasuan, Espainiako lurraldean gertatu bada, onuraduna ama izango da. Ama prestazioa edo dedukzioaren aurrerakina eskatu gabe hil bada, beste gurasoa izango da onuraduna.

  • Adopzioaren kasuna, Espainiako agintari eskudunak egin edo onartu badu:

    • Sexu desberdinekoak badira adoptatzaileak, emakumea. Hori prestazioa edo dedukzioaren aurrerakina eskatu gabe hil bada, beste adoptatzailea izango da onuraduna.

    • Adoptatzaileak sexu berekoak badira, elkarrekin ados jarrita zehaztutakoa izango da.

    • Adopzioa pertsona bakarrak egin badu, bera izango da. Inolaz ere ez da onuraduna izango adoptatzailea, pertsona bakarrak adoptatzen duenean eta gurasoetako baten guraso-ahalak indarrean jarraitzen duenean.

IGO



Jaiotako edo adoptatutako seme-alaba bakoitzagatik, onuradunak eskubidea izango du hauek jasotzeko:

  • Urtean 2.500 euroko dedukzioa  PFEZn zerga horren zergaduna izanik, baldintza hauetako batzuk baldin baditu:

    • Bere kaburako edo besteren konturako jardueraren bat egitea, eta horren bidez Gizarte Segurantzan edo mutuaitatean dagokion erregimenean altan egotea jaiotzaren edo adopzioaren unean.

    • Aurreko zerga aldian atxikipena zuten edo konturako sarrera zuten ondareen irabaziak edo etekinak jaso izana, edo jarduera ekonomikoak edo etekinak jaso izana, horien ordainketa zatikatua eginik.

    Dedukzio hori aurrez bakarrik har liteke, eta zergaren estatu mailako karguarekin.

  • Gizarte Segurantzaren 2.500 euroko laguntza ez-kontribuziozkoa, PFEZren atxikipenik ez duten errentarik ez badu edo lanik ez badu egiten, edo PFEZn Euskadiko edo Nafarroako foru arauak aplika dakizkiekeen zergadunak baldin badira.

Onuradunak kobratzeko eskubidea utzi ahal izango dio, dedukzioari edo prestazio ekonomikoari dagokionez,  beste gurasoari edo adoptatzaileari, onartu ondoren, betiere eskatutako baldintzak betetzen baditu. 


IGO



Seme-alabaren jaiotza edo adopzioagatiko prestazioa bateragarria izango da Gizarte Segurantzako gainerako familia-prestazioekin, baina ez da bateragarria izango PFEZren dedukzioekin.


IGO



Kudeaketa

Kontribuziozkoa den prestazio ekonomikoaren kudeaketa eta administrazioa GSINren eskuduntza da , dena den, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren erakunde eskudunen gain utzi du zeregin hori.


Eskaera aurkezteko epea:

Eskaera Erregistro Zibilean seme-alabaren jaiotza edo adopzioa izen-eman ondoren egin aurkeztu ahal izango da.


Preskripzioa:

Prestazioa onartzearen eskubidea 5 urtetan preskribatuko da, gertaera eragilea jazo eta hurrengo egunetik hasita.


IGO



PFEZ  eta prestazio ez ekonomikoaren dedukzio aurreratua ordaintzeko eskaera egiteko, 140 eta 141 ereduei dagokiena, ez da beharrezkoa izango eskatutako baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen ziurtagiririk aurkeztea, hori egiaztatuko du |AEATKasu bakoitzeko administrazio publiko eskudunekin beharrezko informazio-trukaketa bidez.

Hala ere, informazio-trukaketa egin den kasuetan, eskatutako baldintzak betetzen diren egiaztatzerik izan ez bada, eskatzaileari eskatu ahal izango zaio, besteak beste, ondorengo dokumentuak aurkezteko:


  1. Errolda ziurtagiria, Espainian bizi dela egiaztatzen duena, Espainiako nazionalitatea dutenen kasuan edo egoitza baimena izateko beharrik ez duten atzerritarren kasuan.
  2. Egoitza baimena lortze data egiaztatzen duen poliziaren ziurtagiria , hori lortzeko betebeharra duten atzerritarren kasuan.
  3. Jaiotakoaren edo adoptatutakoaren filiazioaren izen-emate ziurtagiri laburtua edo familia liburua, dagokion Erregistro Zibilak emanda.

IGO



Hau aurkeztu beharko da: 140 eredua:

amatasunagatiko dedukzioa aurrez ordaintzeko eskubidea duten eta aldi berean jaiotzagatik edo adopzioagatik dedukzioa aurrez jaso nahi duten PFEZ zergadunek.


141 eredua aurkeztu beharko dute:

  • Jaiotzagatiko edo adopzioagatiko PFEZ  dedukzioa jasotzeko eskubide ez izateagatik edo egoitza fiskala foru lurraldean izateagatik (Euskadi edo Nafarroa), Gizarte Segurantzako ordainketa bakarreko prestazio ekonomikoaren onuradunak direnek.
  • Eredu hori erabiliko dute jaiotzagatiko edo adopzioagatiko PFEZ dedukziorako eskubidea izanik, amatasunagatiko dedukziorako edo aurrez ordaintzeko eskubiderik ez dutenek edo, hori izanik ere, eskatu ez dutenek.

IGO



  • Aurkezpen telematikoa: Internet bidez http://www.agenciatributaria.es (141 eredua 2008/01/01etik aurrera).

  • Telefono bidez aurkeztea: Zerga Administrazioko Estatuko Agentziako Zentrora deituta, 901 200 345 telefono zenbakian.

  • Zerga Administrazioko Estatuko Agentzian edo edozein Ordezkaritzatan. Horrez gain, 141 eredua aurkeztu ahal izango da GSIN edozein bulegotan ere.

  • Informazio gehiago AEAT.

IGO



Menú de navegación:

  1. Langileak
    1. Afiliazioa
    2. Langileen kotizazioa/diru-bilketa
    3. Langileen prestazioak / Pentsioak
    4. Itsasoko langileak
  2. Pentsiodunak
  3. Enpresaburuak
  4. DIE sistema
  5. Estatistikak eta Txostenak
  6. Gizarte Segurantza
  7. Helbideak eta telefonoak
  8. Nazioartea
  9. Araudia
  10. Formularioak / Ereduak
  11. Kontratazioa
  12. Ondasunekin egindako eragiketak
  13. Informazio gehiago
  14. Izapideak eta Kudeaketak