
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Langileak
Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen prestazioak / Pentsioak » Eskola aseguruaren Prestazioak » Kudeaketa / Eskaerak
Kudeaketa / Eskaerak
Aurkezpen eskaria edozein GSHAZtan eska daiteke:
- Prestazio ekonomikoak badira, eskaria aurkeztu den GSINaren Zuzendaritza probintzialak ebatziko du eskaria.
- Osasun prestazioak badira, osasun laguntza eman duen GSINaren Zuzendaritza probintzialak ebatziko du eskaria, ikaslea edo familiaren egoitza matrikulatuta dagoen probintzia zein den aparte utzita.
-
Eskolako istripuak sortutako prestazio guztiak: urte 1.
-
Osasun prestazioak mediku laguntzaren aurretik eskatu behar dira eskubidea onartzeko, kasu honetan salbu: medikuak egiaztatutako larrialdi kasuetan, 5 urteko epean aurkeztu daiteke.
-
Eskolako istripuak sortu ez dituen ekonomia prestazioak eta ehorzketa gastuak. 5 urte.
-
Familiako ezbeharragatiko prestazioak: 5 urte, 3 hilabeteko atzeraeginarekin.
ONDORENGO DOKUMENTUAK ERAKUTSI: JATORRIZKOA ETA INDARREAN DAGOENA:
- NAN edo Familia-Liburua
- Atzerritarrek, nortasuna egiaztatzeko agiria.
ONDOKO DOKUMENTUEN EDO EGIAZTATUTAKO FOTOKOPIAREN EDO ONDOREN EGIAZTATZEKO KOPIAREN AURKEZPENA:
- Unibertsitateaz kanpoko ikasleek, ikastegiaren ziurtagiria, burutzen ari den kurtsoa eta espezialitatea, eta Eskola-Aseguruaren kuoten ordainketa zehazten dituena.
Unibertsitateko ikasleek, matrikula- inprimakiaren ordezkagiria, kurtsoa, ikasgaiak eta Eskola-Aseguruaren kuotaren ordainketa zehazten dituena.
- Aurreko puntuan zehaztutako dokumentazioa, eskaeraren aurreko ikasturteari dagokiona, urte bateko kotizazioa ziurtatzeko, eskolako istripua, familia-ezbeharragatiko prestazioa eta tokologia izan ezik (Eskola-Aseguruaren barne ez dauden azken kurtsoko ikasketak egin dituzten ikasleak baldintza honetatik kanpo geratuko dira).
a) Prestazio sanitarioak:
- Eskola istripuagatikoak:
- Istripu-agiria, eskaeraren 4. puntuan beteko dena.
- Bajaren mediku-ziurtagiria.
2. Kirurgia, tokologia, neuropsikiatria eta birika eta hezur tuberkulosia:
- Mediku-agiri ofiziala, osasun-laguntza emango duen fakultatiboaren izena, kide-zenbakia, zentroaren edo kontsultaren helbidea, espezialitatea, data eta ingresatuko den ospitalea zehazten dituena. Halaber, hala badagokio, diagnostikoa, errezetatutako tratamendua eta osatzeko beharrezkoa den gutxi gorabeherako epea zehazten dituena.
- Aurreko ziurtagiria, hala badagokio, urgentzia medikoaren txostenaz ordezka daiteke.
- Neuropsikiatriarako, diagnostikoa DSM-III edo CIE/10 nazioarteko sailkapenen arabera, pazientearen egungo egoera, tratamendu farmakologikoa eta psikologo batek edo psikiatrak berak egingo duen terapia psikologikoa zehaztu beharko ditu psikiatrak.
3. Fisioterapia, erradioterapia, kobaltoterapia, erradiumterapia eta giltzurrun artifiziala: aurreko puntuan zehaztutakoaz gain, eskaera eragiten duen historial medikoa. Bertan, saioen zenbatekoa, hauen izaera eta tratamenduaren guztizko aurrekontua zehaztuko da.
Paragrafo honetako 2 eta 3 puntuetan bildutako prestazio guztien eskaera osasun-laguntzaren aurretikoa izan beharko da eskubidea aitortzeko. Betiere fakultatiboak ziurtatuta, urgentzia handia denean baino ezingo da 5 urteko epean aurketu.
b) Prestazio ekonomikoak:
1. Familia-ezbeharragatiko kalte-ordainak: Familia-Liburua eta familia ugariaren titulua, hala badagokio.
Familiako buruaren heriotza: heriotza-ziurtagiria.
Aurri edo porrota: aurri edo porrotaren egintza eragilea egiaztatzen dituzten agiriak, baita gertatu zeneko data ere.
Familia-ezbeharragatiko prestazioaren luzapena: aurreko ikasturtean egindako ikasgaien egiaztagiria, era honetan kurtsoaren aprobetxamendua egiaztatzeko.
2. Eskolako istripuagatiko ezintasunengatiko kalte-ordainak:
- Eskolako istripu-agiria.
- Mediku-ziurtagiria, prozesuaren eboluzioa eta behin betiko sekuelak, eta burutzen zituen ikasketen arabera, istriputuaren gaitasunaren murrizketa zehazten dituena.
3. Istripuagatiko, eskolakoa zein ez eskolakoa, eta gaixotasunagatiko ehorzketak eragin gastuengatiko kalte-ordainak.
- Istripu-agiria (eskolako istripua denean baino ez).
- Gaixotasunagatiko heriotza denean, mediku-ziurtagiria, hildako kalteduna gaixotasuna harrapatu zuen data osteko bi urteetan gaixotasun horren ondorioz hil dela eta ikasketekin jarraitzeko ezintasunak hil arte iraun duela zehazten dituena.
- Heriotza-ziurtagiria bai istripu bai gaixotasunagatikoa.
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





