MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa

Langileak

Alarguntza

OHARRA:  ZBDAko heriotza eta biziraupeneko prestazioek ez dute kontuan hartzen zurztasun-pentsioa, familiartekoen aldeko pentsioa nahiz heriotzagatik emandako laguntza.


IGO



Normalean, Gizarte Segurantzaren Sistema  osatzen duten erregimenen edo bertan sartzeko zain dauden lan sektoreen kontura pentsio eskubiderik ez izatea eskatzen da.

Kasuen arabera bete beharreko baldintzak honakoak dira:

1. 67-1-1 baino lehen hildako ZBDAren eragile pentsioduna:

  • Eragilea: 56-1-1etik aurrera hiltzea.
  • Eskatzailearentzat:
    • Eragilea hiltzerakoan 65 urte beteta izatea edo lan egiteko guztiz ezindua egotea. Hala ere, egun horretan, eskatzaileak 65 urte bete gabe, baina 50 baino gehiago baditu, pentsioa aitor diezaieten eskubidea izango du 65 urte betetzean.
    • ZBDAren zahartzaroko edo baliaezintasuneko  pentsioa jasotzeko eskubiderik ez izatea.
    • Eragilea hil baino, gutxienez, 10 urte lehenago ezkonduta egotea.

2. 66-12-31ren ondoren hildako ZBDAren kausatzaile pentsioduna:

Pentsioduna 67-1-1aren ondoren hil denean, Erregimen Orokorreko alarguntzako  pentsioa izateko ezarritako baldintza berak eskatzen zaizkio eskatzaileari.

3. ZBDAren pentsioduna ez den eragilea:

  • Eragilea:
    • 56-1-1etik aurrera hiltzea.
    • Derrigorrezko Lan Erretiroan afiliatuta egona izatea, edo 67-1-1a baino lehen ZBDAri 1.800 egun kotizatu izana egiaztatzea.
  • Eskatzailearentzat:

    67-1-1a baino lehenago hildako kausatzaile pentsiodunaren kasuan ezarritako baldintza berak eskatzen dira.


IGO



Laguntza hileko pentsioa da:

  • Bakarra.
  • Biziartekoa.
  • Zenbateko finkoa duena. 2012-1-1etik aurrera, zenbateko hori hileko 395,70 eurokoa izango da (14 ordainketa).

IGO



  • Eragilea pentsioduna ez denean:

    Pentsioa jasotzeko eskubidea sortzen da gertaera eragilea gertatu den hurrengo egunetik, baina indarrean heriotzaren hurrengo hilabeteko lehen egunean jarrikoa da heriotzaren ondorengo urtean aurkezten bada eskaera. Gerora aurkeztuz gero, eskaeraren datatik urte batekoa izango da atzeraeragina.
  • Eragilea pentsioduna denean:

    Aipatutako ondorio berberak, atzeraeraginerako epea dagokionean, hiru hilabetera murrizten den arren.

IGO



  • Preskribiezina da eragilearen heriotzean edo bizi den bizikidearen 65 urte betetzea 67-6-22ren ondoren gertatu bada.
  • Gainerako kasuetan, preskripzio epea eragilearen heriotza datatik bost egunera izango da edo bizikideak 65 urte betetzen dituen unetik kontatzen hasita.

IGO



  • Eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionala.

  • Eskatzailearen Identifikazioa Fiskaleko Txartela.

  • Heriotza Akta Ziurtagiria.

  • Eguneratutako Familia Liburua edo dagokionean ezkontza ziurtagiria.

  • Hurrengo egoeraren batean badago:

    • Banatutakoa edo dibortziatua bada banaketa judizial edo dibortzio ebazpena.

    • Alarguntza pentsioa jasotzeko onuradun bat baino gehiago izango balira, bizikidetza aitorpena.


                              



Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.

AA estandarren adostasun-ikonoa HTML 4.0. estandarren adostasun-ikonoa CSS estandarren adostasun-ikonoa