
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Langileak
Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen prestazioak / Pentsioak » Zahartzaro eta Baliaezintasuneko Derrigorrezko Asegurua (ZBDA) » Zahartzaroa
Zahartzaroa
-
65 urte beteta izatea, edo 60, zahartzaroa ezintasun arrazoien kasuetan. Ezintasun horrek iraunkorra eta erabatekoa du izan beharra ohiko lanbidean, eta jatorrian ez du izan behar laneko istripu bat, ezta laneko gaixotasuna ere.
-
Beste pentsio bat izateko eskubiderik ez izatea Gizarte Segurantza osatzen duen Sistemaren kontura, edo Sistema hartan sartzekoak diren gainontzeko laneko sektoreetan, jaso ditzaketen alarguntza-pentsioak izan ezik.
-
Langile Erretiroko Erregimenean afiliatuta egon izana edota Zahartzaroko eta Baliaezintasuneko Derrigorrezko Aseguruko (ZBDA) Erregimenean 1.800 kotizazio-egun estalita izatea 67-1-1 baino lehen.
-
Pentsioa preskribiezina, biziartekoa eta zenbateko finkoa duena da.
-
Beste pentsioekin antzekotasunik izan ezean, hobekuntzarako oinarrizko pentsioa izango da zenbatekoa. 2012-1-1etik aurrera, hileko zenbatekoa hileko 395,70 eurokoa da.
Martxoaren 18ko 3/2005 Legearen arabera ez dira antzeko pentsiotzat joko: guda zibilaren ondorioz atzerrira lekuz aldatutako espainiarrek jasotako diru-laguntzak, adingabekoak zirenean, guda zibilean mutilatu edo lehen mailako elbarriek jasotakoak, edozein delarik ere aplikatu beharreko araudia, ekintza terroristek eragindako ezohiko pentsioak eta hirugarren bati laguntzeko subsidioa.
-
Beste pentsioekin batera gertatzen bada, zenbatekoa 384,50 eurokoa da hilean, 2012-01-01etik aurrera.
Hala ere, batera gertatzen diren pentsio guztien batura, eta aipatutako SOVIrenak, behin balioa handituta, 2012. urtean aseguru horren pentsiorako ezarritakoa baino txikiagoa bada, urteko zenbaketarekin kalkulatuta, SOVIren pentsioaren balioa, ateratzen den diferentziaren berdina den zenbatekoan handituko da. Desberdintasun hori ez da finkagarria, eta interesdunaren harrerek izan dezaketen edozein igoerarekin xurgagarri izango da; bai berbalorazio kontzeptuetan, bai aldizkako prestazio berriak onartzean.
Lehia baldin bada alarguntasun pentsioaren , alarguntasun pentsioaren baturaren eta Zahartzarorako eta Ezgaitasunerako Nahitaezko Aseguruakon artean, ezin izango da 65 urte edo gehiagoko onuradunei dagokien eta uneoro indarrean den gutxieneko alarguntasun pentsioaren bikoitza baino handiago izan, urteko kontaketan. Aipatu muga gainditu ezean, ZBDAren pentsioaren zenbatekoa gutxituko da dagokion zenbatekoan.
-
Urtean 14 hilabete ordainduko dira.
-
65 urte bete ondorengo egunetik, egun horren ondorengo 30 egunen barruan aurkeztu baldin bada eskaera.
-
Eskaera dataren hurrengo hilabeteko lehen egunetik, aipatutako egunean aurkeztu baldin bada.
-
Ezintasunagatiko zahartzaroan (60 urte gutxienez), eskubidea eraginkorra egingo da eskaera aurkeztu denetik hurrengo hilabeteko lehen egunetik.
Jarduera publikoa edo pribatua burutzearekin:
Pentsioa jasotzea eta edozein jarduera publiko edo pribatu egitea bateraezina da, besteren kontura edo bere kontura, lan egiten dutenean, pentsioduna Gizarte Segurantzaren erregimeneanbarneratzea zehazten duena.
Gizarte Segurantzaren Sistemaren beste pentsio batzuekin edo bertatik kanpo daudenekin(jaso ditzaketen alarguntasun pentsioak izan ezik):
- PentsioenaZENAberaien artean:
Pentsioena ZENA beraien arteanbateraezinakdira. Izan ere, pentsio horietako bat baino gehiago ematen direnean pertsona berean, edo bata jasotzen ari denean beste bat jasotzeko eskubidea sortzen denean, onura gehien ematen dituena aukeratu ahal izango da.
- Erregimen Orokorraren araudian onartutako pentsioekin edo Erregimen Berezietakoekin:
Bateraezinak dira, sistemaren alarguntasun-pentsioekin ezik, nahiz eta onuradunek aukera onena aukeratu ahal izango duten,
Hala ere, lan istripuen antzinako araudiaren arabera kalkulatutako pentsioa jasotzeak ez du onuradurari dagokion ZENA pentsopa lortzea eragotziko, pentsioaren izaera edo haren arrazoia nahi dela delarik ere.
- Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Berronartuaren, 1/1994RD Legekoan, ekainaren 20koa, onartutako zortzigarren xedapen aurreikusiak biltzen duen barneratu gabeko lan-sektoreetako langileen pentsioekin:
Bateraezinak dira, eta hura eragiten duenaren motak zerikuririk ez du (Gizarte Segurantzaren sisteman barneratu behar diren ordezko erakunde horietako alarguntasun-pentsioetan ezik), eta onuradunek pentsio komenigarriena aukeratu ahal izango dute.
- Mota pasiboko pentsioekin:
ZENAren pentsioak bateraezinak dira91-5-2aren ondoren pertsona berari emandako Mota Pasiboko pentsioekin, orduan sartu baitzen indarrean 691/1991ED , apirilaren 12koa, Gizarte Segurantzaren erregimenen arteko bata bestearekiko kuoten zenbatekoak zehazten dituena.
Hala ere,bateragarriakdira pentsio horietako bat bata bestearekiko zenbatekoa zehaztu aurretik edo pentsioak jasoko dituena ez denean. Kasu horretan, ZENAren zenbatekoa txikiagoa izango da Sistematik kanpoko beste pentsio publiko batekin elkartzen delako.
Mota Pasiboko pentsioa alarguntasunekoa denean, ZENAren pentsioa hari dagokion zenbatekoan ikusiko da, eta kontuan hartuko da bi pentsioen batura ez dela une bakoitzean zehaztuta dagoen 65 urte edo gehiagoko onuradunen gutxieneko alarguntasun-pentsioaren bikoitza baino gehiagokoa izango. Muga hori gainditzen denean, ZENAren pentsioko diru kopurua jaitsiko da, aipatutako muga ez gainditzeko behar adina.
Martxoaren 18ko 3/2005 Legeak finkatutako diru prestazioekin:
ZENAko pentsioak bateragarriakdira 3/2005 Legeak arautzen dituen diru prestazio bereziekin, 1936-07-18 eta 1939-12-31 artean, Gerra Zibilaren ondorioz, Espainiarrak izanik adin txikikoak zirenean atzerrira joan eta bizitzako zati handiena Espaniatik kanpo egin dutenei ematen zaizkienean.
Prestazio hauek ez dira inola ere ZENAko pentsioaren kopurua erabakitzean tartean dauden prestazio gisa hartuko (martxoaren 18ko 3/2005 Legea, 4. |art.).
-
Eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionala.
-
Eskatzailearen Identifikazioa Fiskaleko Txartela.
-
Interesduna ezkondua baldin badago: Familia Liburua edo ezkontza ziurtagiria.
-
Ezkontidearen eta eskatzaileak kargura dituen eta eurekin bizi diren 14 urte baino zaharragoak diren familiartekoen Nortasun Agiri Nazionala.
-
Dokumentazio hori edozein Gizarte Segurantzako Harrera eta Informazio Zentrotan aurkez daiteke.
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





