MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa

Langileak

Ezintasuna



  • Ezgaitasuna absolutua eta iraunkorra izatea ohiko lanbiderako eta lana uztearen arrazoi determinantea izatea.

  • Ez izatea langileari egotz dakiokeen arrazoia dela medio edota kalte-ordainak emateko moduko laneko istripu edo laneko gaixotasun batek eraginda.

  • Zahartzaro eta Baliaezintasun Aseguruko 1.800 kotizazio-egun akreditatzea (Zahartzarorako eta Ezgaitasunerako Nahitaezko Asegurua) 67-1-1 baino lehen. Ez du baliorik, eragin horietarako, iraungitako Langile Erretiro Erregimenean afiliatuta egote hutsak.

  • Ez izatea bestelako pentsiorik jasotzeko eskubiderik Gizarte Segurantzaren Sistema osatzen duten  erregimenen kargu edota bertan sartzeko zain dauden lan sektoreen kargu; onuradun izan daitezkeen alarguntasun pentsioak salbu.

  • 50 urte beteta izatea. Dena dela, ezgaitasuna goiko edo beheko gorputzadarrak mugitzeko gaitasuna edota ikusmena erabat galdu izanagatik baldin badator, edo erotasun sendaezinak eragindakoa bada, 30 urtetik aurrera onartzen da.

IGO



  • Pentsioa preskribiezina, biziartekoa eta zenbateko finkoa duena da.
  • Beste pentsioekin antzekotasunik izan ezean, hobekuntzarako oinarrizko pentsioa izango da zenbatekoa. 2012-1-1etik aurrera, hileko zenbatekoa hileko 395,70 eurokoa da.

    Martxoaren 18ko 3/2005 Legearen arabera ez dira antzeko pentsiotzat joko: guda zibilaren ondorioz atzerrira lekuz aldatutako espainiarrek jasotako diru-laguntzak, adingabekoak zirenean, guda zibilean mutilatu edo lehen mailako elbarriek jasotakoak, edozein delarik ere aplikatu beharreko araudia, ekintza terroristek eragindako ezohiko pentsioak eta hirugarren bati laguntzeko subsidioa.  

  • Beste pentsioekin batera gertatzen bada, zenbatekoa 384,50 eurokoa da hilean, 2012-01-01etik aurrera.

    Hala ere, batera gertatzen diren pentsio guztien batura, eta aipatutako SOVIrenak, behin balioa handituta, 2012. urtean aseguru horren pentsiorako ezarritakoa baino txikiagoa bada, urteko zenbaketarekin kalkulatuta, SOVIren pentsioaren balioa, ateratzen den diferentziaren berdina den zenbatekoan handituko da. Desberdintasun hori ez da finkagarria, eta interesdunaren harrerek izan dezaketen edozein igoerarekin xurgagarri izango da; bai berbalorazio kontzeptuetan, bai aldizkako prestazio berriak onartzean.

    Lehia baldin bada alarguntasun pentsioaren , alarguntasun pentsioaren baturaren eta Zahartzarorako eta Ezgaitasunerako Nahitaezko Aseguruakon artean, ezin izango da 65 urte edo gehiagoko onuradunei dagokien eta uneoro indarrean den gutxieneko alarguntasun pentsioaren bikoitza baino handiago izan, urteko kontaketan. Aipatu muga gainditu ezean, ZBDAren pentsioaren zenbatekoa gutxituko da dagokion zenbatekoan.

  • Urtean 14 hilabete ordainduko dira.

IGO



Gertaera eragilea gertatzean sortzen da eskubidea eta hura indarrean jartzen den unearen hurrengo egunetik betetzen da.


IGO




IGO



Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.

AA estandarren adostasun-ikonoa HTML 4.0. estandarren adostasun-ikonoa CSS estandarren adostasun-ikonoa