
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Langileak
Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen prestazioak / Pentsioak » Aitatasuna » Erregimen Orokorra
Erregimen Orokorra
- Babestutako egoerak
- Onuradunak / baldintzak
- Pertsona onuraduna zehaztea
- Altaren pareko egoerak
- Eskubidea martxan jartzea / Iraupena
- Prestazio ekonomikoa / Zenbatekoa
- Aitatasuna, aldi baterako ezintasuna eta kontratua amaitzea
- Ezeztapena eta etena / Agorpena
- Kudeaketa / Ordainketa
- Eskubidearen aitorpena
- Kuoten hobaria
- Eskariarekin batera aurkeztu beharreko agiriak
- Eskaera-inprimakia
- Oinarrizko araudia
Babestutako egoeratzat joko dira, ondoko egoera hauek direla eta, atsedenaldiaz eta baimenaz gozatzen denean:
-
Seme-alabaren jaiotza.
-
Adopzioa eta familian hartzea, adopzioaren aurretik betirako edo aldi baterako, Kode Zibilaren arabera edo IAAEE hura arautzen duten lege zibilen arabera, azken kasuan, urte beterako baino gehiago ez denean, eta nahiz eta aukeratzeak behin betikoak izan, honakoetan:
-
6 urte baino gutxiagoko adingabeak.
-
Elbarritasunen bat duten 6 urtetik gorako baina 18 urte azpikoek, edo norberaren gora beherak edo bizipenak edo atzerritik etorritakoa izanda, gizarte eta familia txertaketa arazo bereziak dituztenak, zerbitzu eskudunek behar bezala egiaztatuta. Horretarako, elbarritasunen bat dutela esango da, elbarritasuna %33 edo gehiagokoa dela baloratzen denean.
Ez da kontuan hartuko adin txikikoaren adina, Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean dauden eta EBEP aplikatzeko eremuan dauden kasuetan.
Epailearen aurrean pareka daitezkeenak dira epailearen xedapen bidez edo atzerriko administrazioaren xedapen bidez adierazitako erakundeak, zeinen helburuak eta eragin juridikoak adopziorako eta adopzio aurretiko hartzerako, betirako edo aldi baterako, aurreikusita daudenak dituena, urte bete edo gehiagorako direnean, nahi dena delarik haren izena.
Ezingo dira parekatu adopzioaren aurreko hartzeari, betirako edo aldi baterako, arestian aipatu diren familian hartzeko beste modalitateak.
-
Pertsona fisikoaren adin txikikoaren tutoretza, tutorea, lege zibilen arabera adin txikikoa adoptatzerik ez duen senidea denean, tutorea eta zaindutakoa elkarrekin bizi direnean, hartutakoaren edo adoptatuaren adin berberekin.
Inoren konturako langileak zein besteen konturakoak, prestakuntza eta lanaldi partzialera kontratatutakoak, emakume zein gizonak, aurreko atalean adierazi seme-alabaren jaiotza, adopzioa edo harreragatiko atsedenaldiak gozatzen dituztenak, beti ere ondoko baldintzak betetzen badituzte:
- Afiliatuetanegotea eta alta edo pareko egoeran egoea, Gizarte Segurantzaren sistemaren erregimen batean.
- Honelako kotizazio tarte bat beteta edukitzea:
- 180 egun aipatu iraungipena edo baimena hasi aurreko7 urtean edo, ordezkotzat,
- 360 egun laneko- bizitzan zehar, aipatu data aurretik.
Benetako kotizazio-alditzat hartzea:
Lan-kontratua iraungitzen den egunean jarraitzen duen aitatasun-aldia, edo langabezia-prestazioa jasotzen den bitartean hasten dena, benetako kotizazio-alditzat hartuko da, erretiro, ezintasun iraunkor, heriotza eta biziraupeneko Gizarte Segurantzaren prestazioen ondorioetarako.
Lanaldi partzialean kontratatutako langileen kasuan:
Kotizazio-aldiak egiaztatzeko, lan egindako orduen arabera egindako kotizazioak bakarrik zenbatuko dira, arruntak nahiz apartekoakoa, baliokidetasuna kotizazio-egun teorikotan kalkulatuz:
- Benetan lan egindako orduen kopurua zati 5 egingo da, urteko 1826 orduen egunekoaren parekoa.
- Eskatzen diren 180 egunak hartzen dituzten 7 urteak langilearen egungo lanaldiaren eta dagokion jardueran ohiko jardunaldia denaren arteko alderantzizko proportzioan areagotuko dira, eten horretan, ohikoa baino lanaldi laburragoa egin dearekin lotuta bakarrik.
- Eguneko frakzioa, hala badagokio, egun osoaren paeko joko da.
Etxeko langileen sistema bereziko langileak direnean, 2012tik 2018 arte, benetan lan egindako ordu kopurua, esde 2012 hasta 2018, Ley 27/2011 legearen 39. xedapen gehigarriaren 2.a) ataleko 1., 2. eta 3. zenbakiei dagozkien kotizazio-oinarrien arabera mugatuko dira, LPGEk ekitaldi horietako bakoitzerako Erregimen Orokorraren gutxieneko ordutegi-oinarrirako ezarritako zenbatekoarekin zatituta.
Xede horietarako, |ABE, haurdunaldi bitarteko arriskua edo edoskitze naturala, amatasun edo aitatasunagatiko atsedenen aldiek, lanaldi partzialeko kontratuak jarraitzen duen aldiek, eta langabezia-prestazioa jasotzeko aldiak, mota horretako lan-harremana eteteagatik edo iraungitzeagatik, baja medikoaren aurreko aldiaren izaera bera izango dute, hurrenez hurren.
Legez, kotizatutakoen antzekoak diren aldien zenbaketa, betiere lanaldi partzialean lan egindako aldien ondorengoak, lan egindako azken aldiarekin erabilitako modu berean egingo dira.
Lanaldi partzialean jarduera bat baino gehiago egiten bada aldi berean, jarduera desberdinetan egiaztatutako kotizazio-egun teorikoak batuko dira, lan anitzeko egoeretan nahiz jarduera anitzekoetan, elkarrekiko zenbaketa aplikatu behar direnetan.
Ez da, inola ere, zenbatuko, zerbitzuak lanaldi osoan eman izan balitu, legokiokeena baino handiagoa den egun kotizatu kopurua.
Berezitasun hauek ez zaizkie aplikatuko lanaldi osoan kontratatutako langileei, lanaldi partzialeko erregimenean amatasunagatiko atseden aldietan gozatzen badute ere.
- Kuoten ordainketan egunean izatea, langileak erantzule zuzenak direnekoetan nahiz eta prestazioa aitortua izan, kotizazioen alde biko zenbatekoaren ondorioz, inoren konturako langileen erregimenean.
Horretarako, ordaintzera gonbidatzeko abuztuaren 20ko 2530/1970 Dekretuaren 28.2 Iart. jarraituko da. prestaziorako sarbidea izan zuen unean edo berau gauzatzen denean, edozein zelarik ere interesduna zegoen Gizarte Segurantzako erregimena.
- Jarduera anitzeko kasuetan:
- Beharrezko baldintzak betetzen dituen Gizarte Segurtasuneko erregimen guztietako diru-laguntzak jaso ahal izango dira.
- Langileek erregimen bateko diru-laguntzak bakarrik jasotzeko baldintzak egiaztatzen badituzte, diru-laguntza bakarra onartuko da, eta erregimen horretarako ordaindu diren kotizazioak bakarrik hartuko dira kontuan.
- Baldintzak ez badira erregimen baterako ere ez betetzen, guztietan kotizatutakoa batuko da, gainjartzen ez direnean, eta kotizazio-egun gehien dituen erregimeneko diru-laguntza emango da.
- Lan anitzeko egoeratan:
Langileak lan bakoitzeko eska dezake diru-laguntza, dagokion atsedenaldia hartzen badu.
- Erditze kasuan:
- Eskubidea beste gurasoari bakarrik dagokio, zehaztutako baldintzak betetzen baditu eta hari dagokion etete edo baimena hartu badu.
- Amak ez balu bere jarduera etendakoan amatasun laguntzak jasotzeko eskubiderik, jarduera arautzen duten arauak jarraituz, beste gurasoak jaso ahal izango du aitatasun diru-laguntza, amatasunekoarekin bateragarria dena, biak jasotzeko baldintzak betetzen baditu eta haiei dagozkien atsedenaldiak hartzen baditu.
- Eskubidea beste gurasoari bakarrik dagokio, zehaztutako baldintzak betetzen baditu eta hari dagokion etete edo baimena hartu badu.
- Adopzio edo harrera kasuetan:
- Guraso batek bakarrik edukiko du eskubidea, interesatuen aukeran.
- Baina, amatasun etena edo baimenaren aldia guraso batek bakarrik hartu duenean, eta, ondorioz, dagokion diru-laguntza batek bakarrik jaso duenean, aitatasun laguntza bestearen alde izango da, bete behar dituen baldintzak betetzen dituenean.
- Guraso batek bakarrik edukiko du eskubidea, interesatuen aukeran.
- Gurasoa bat bakarra denean, edo adoptatzen edo hartzen duena bat denean, amatasun dirulaguntza jasotzen badu, ezingo du aitatasunekoa ere jaso.
- Amatasun atsedenaldiak edo baimenak bien artean banatzen badituzte, aitatasun diru-laguntzaren onuradun baldintza amatasun diru-laguntzarekin bateragarria da, eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituenean onuradunak.
- Ama atzerrian bizi denean eta seme-alaba espainiatik kanpo jaio denean, beste gurasoak jaso ahal izango du aitatasun diru-laguntza, baldintzak betetzen baditu eta atsedenaldia hartzen badu.
-
Kargu publikoren bat edo probintzia, elkarte edo estatu mailako sindikatu mailako funtzio publikoak eten osteko hurrengo hilabetean, derrigorrezko eszedentzia edo pareko egoera eragin zuena, eta hau den bitartean lanera bueltatzea eskatu behar da.
-
Enpresak lurralde nazionaletik kanpora lekualdatzen duen langilea.
-
Artista eta zezenketako profesionalentzat, kotizazioa arautzen duten arauak ezartzeagatik kotizatutako egunek kotizatu izaera izango dute eta alta egoeran, zerbitzua ematearekin bat etorri ez arren.
-
Lan-kontratua bukatu aurretik gozatu ez diren urteko ordaindutako oporrei dagokien epean langileak duen egoera.
-
Besteen konturako langileekiko edo norberaren konturako langileekiko kotizazio eraginkorreko aldiak izaten direnak, genero indarkeriaren biktima direnean, adopzio edo harrera kasuetan, amatasun diru-laguntza beste gurasoak jasotzen duenean.
-
Nekazaritzako Erregimen Berezian, lanarengatik atzerrira joanagatik, Gizarte Segurantzaren Erregimen Bereziaren Araudi orokorraren 71 artikuluak arautzen duenaren arabera, abenduaren 23ko 3772/1972 Dekretuan onartutakoa.
-
Gorte Orokorretako diputatuentzat eta senadoreentzat Gizarte Segurantzaren hitzarmen berezia, eta Europako Parlamentuko diputatuenak, eta Autonomia Erkidegoetako Parlamentuetako eta Gobernuetako kideentzako hitzamen berezia, urriaren 13ko TAS/2865/2003 Aginduaren 11 eta 12 artikuluetan araututakoak.
-
Langile finko etendunen kanpainen aldietan, kontribuzio mailako langabezia prestazioak jasotzen ez dutenean, jarduera berriro hasten denean prestazioa sortzea eragotzi gabe.
Eskubidearen sorrera:
Dagokion iraungipena edo baimena hasten den egun beretik edukiko da diru-laguntza jasotzeko eskubidea, kasu bakoitzean aplikatuko den legeak xedatzen duenaren arabera.
- ILEren eremuan dauden langileak:
- Seme-alaba jaiotzeagatiko baimena bukatu denetik, legez edo konbentzionalki aurreikusia, edo adopzioa gauzatu zuen ebazpen judizialetik edo harrera gauzatu zuen ebazpen administratibo edo judizialetik, erditzearengatiko, adopzioarengatiko edo harrerarengatiko kontratua eteten den arte edo
- Etete hori bukatu eta bereala, kasu guztietan, dagokion atsedenaldiaz gozatu denean.
- Seme-alaba jaiotzeagatiko baimena bukatu denetik, legez edo konbentzionalki aurreikusia, edo adopzioa gauzatu zuen ebazpen judizialetik edo harrera gauzatu zuen ebazpen administratibo edo judizialetik, erditzearengatiko, adopzioarengatiko edo harrerarengatiko kontratua eteten den arte edo
- Erregimen Orokorrean dauden eta EBEP aplikatzen zaizkion pertsonak.
- Jaiotze datatik aurrera, harreraren administrazioaren edo epailearen erabakitik aurrera edo adopzioa onartzen duen epailearen erabakitik aurrera, indarrean dagoen eta aplikatzen zaion legeak beste baldintza batzuk jartzen dituenean ezik.
- Salbuezpen gisa, lehenago jaio diren seme-alabak eduki izanagatik edo, bestelako arrazoiren batengatik ospitalean gelditu behar izan dutenean, diru-laguntza seme-alaba ospitalean alta hartu duen egunetik jaso ahal izango dute.
- Enplegu edo jarduera anitzeko kasuetan:
- Erditzean, amak amatasun diru-laguntzak jasotzeko eskubiderik ez balu bere jarduera etetean, jarduera arautzen duten arauen arabera, beste gurasoak hartuko du jasotzeko eskubidea duen ordaindutako baimenaren ondoren aitatasun diru-laguntza, legez edo adostasunez, eta gero amatasunekoa.
- Erditzean amak lan egingo ez balu, eta amatasun atsedenaldirik ez balu, haiek aitatasun baimenerako izango dira, eta orduan, amak lan egingo balu bezala, atsedenaldia bezala hasi ahal izango da.
- Atsedenaldi edo baimeneko aldiak luzatu nahi diren kasuetan, aitatasun laguntza aldi osagarri horiek bukatzen direnean edo haiek bukatu aurretik hasi ahal izango da.
- Amatasun laguntza lanaldi partzialean jasotzen denean, aitatasun laguntza amatasun laguntza bere osotasunean jasotzen denean jaso ahal izango da, edo baita hura agortutakoan ere.
Ez litzateke diru-laguntza hau onartuko seme-alaba edo hartutako adin txikikoa etena edo baimena hasi aurretik hilko balira- Diru-laguntza jasotakoan, ez da agortuko nahiz eta seme-alaba edo hartutako adin txikikoa hil.
Iraupena:
Atsedenaldiaren baliokidea litzateke, ondorengo terminoetan:
- Ondoz ondoko 13 egun natural, 2 egunez luza daitezkeenak bigarren semetik hasita seme bakoitzarengatik, erditze kasuetan edo harrera anitzen kasuetan, ILEren 48 artikulua bis aplikatzea dagokienean. Epe hauek ez doaz bat amatasunagatiko aldi bereko atsedenaldia gozatzearekin.
- Ondoz ondoko 15 egun natural, jaiotzarengatik seme-alaba baten edo gehiagoren aitatasun, harrera edo adopzioaren baimenean zehar, EBEPren 49 c) artikuluaren arabera, Estatutu horretan xedatutakoa aplikatzea dagokien Erregimen Orokorreko pertsonentzat.
- Ondoz ondoko 20 egun, edozein dela ere aplikatuko zaion legedia, jaiotza, adopzio edo harrera berria familia ugarian denean edo, hori dela eta, familia ugaria bihurtu direnean, edo familian, aldez aurretik, %33 edo maila handiagoko ezintasunen bat duen norbait balego.
Erditze, adopzio edo harrera anitzen kasuan, 2 egun gehiago luzatuko da bigarrenetik hasita seme-alaba bakoitzeko.
Behin bakarrik luzatu ahal izango da, eta ezingo dira metatu bi baldintza edo gehiago betetzen direnean.
Familia ugaria dela esateko, 40/2003 Legea jarraituko da, azararen 18koa, familia ugarien babesekoa.
Familiako sendiak izango dira bi gurasoak, eta horien seme-alabak, bienak edo bakoitzarenak, beraiekin bizi direnean.
- Etenik gabeko 20 egun, edozein dela ere aplikatuko den legedia, jaiotako edo adoptatuko seme-alaba edo hartutako adin txikikoak %33-ko ezintasun maila edo handiagoa duenean.
Lanaldi osoan edo partzialean hartu ahal izango da.
Prestazioa dagokion oinarri-arautzailearen %100aren pareko diru-laguntza da.
Onuradunak aitatasunagatiko atsedenaldia agortu duenean eta lan egiteko ezindua badago:
-
Aldi Baterako Ezintasun (ABE) egoeran dagoela onartuko da, eta une horretatik hasita, baldintzak betetzen baditu eta jarraitutasuneko soluziorik gabe, kontingentzia berriari dagokion diru-laguntza, eta egoera horren iraupena kalkulatzeko, aitatasun atsedenaldiak kontuan izan gabe.
-
Aitatasunagatiko atsedenaldian lan kontratua agortu izan balitz, interesatuak aitatasuneko prestazioa jasotzen jarraituko du, LGSS 222.2 artikuluaren arabera, langabeziko lege-egoerara pasako da orduan, eta horri dagokion langabeziko prestazioa jasoko du, kasu horretan, aipaturiko legean zehaztutako ABE prestazioa ere.
ABEa aitatasuna eten aurretik hasi bada:
-
ILE aplikatzen den eremuan, ABE prozesuek atsedenaldia hasi arte bere baldintzekin jarraituko dute. Aitatasunagatiko diru-laguntza jasotaskoan, aurreko ABEarekin jarraitzen bada, etendako zenbaketarekin hasiko da berriz, eta kontingentzia horri dagokion diru-laguntza ordainduko da.
-
EBEP aplikatzen den eremuan, ABE prozesuak eten egingo dira eta aitatasun baimenak hasiko dira semea edo alaba jaio denetik, bere ospitaleko alta egunetik, edo adoptatutako haurren zein hartutakoen inguruko administrazioaren edo epailearen erabakitik edo adopzioa ezartzen duen ebazpenetik. Baimen horiek bukatutakoan, oraindik ere ABE horrek jarraitzen duenean, etendako zenbaketarekin jarraituko da, eta kontingentzia horri dagokion diru-laguntza ordainduko zaio.
-
Interesatua GSLO-aren 131 bis 3 artikuluak arautzen duen ABE eraginen luzapenean balego, horretarako beharrezkoak diren baldintzak betetzen baditu, aitatasun prestazioa jaso ahal izango du, eta luzapenaren egoeraren zenbaketa etengo da. Berriz hasiko da, behar duenean, aitatasunagatiko diru-laguntza agortutakoan.
-
Aurreko paragrafoetan adierazitako kasuetan, ez da ezintasun iraunkorra dagoela adierazteko efektuei hasiera eman bazaie, prozedura hori geldituko. Ezintasun horren ondoriozko pentsioa jasotzeko eskubideak aitatasunagatiko diru-laguntza agortuko du, pentsioaren eragin ekonomikoak finkatzeko, ABEagatiko diru-laguntzarekin zerikusia duten arauak aplikatzea saihestu gabe.
ABEa kontratuaren edo jardueraren etenean edo aitatasun baimenan zehar gertatu denean:
-
Hurrengo paragrafoko kasuan ezik, ez dira kontingentzia arrunten edo lan kontingentzien ABE gisa onartuko aldi horretan gertatutakoak.
-
ABE prozesua hasten denean, kontingentzia edozein delarik ere, aitatasunarengatiko diru-laguntza jasotzen den bitartean, lanaldi partzialeko erregimenean:
-
Bi prestazioak aldi berean jao ahal izango dira, aplikatu behar zaion araudi juridikoaren arabera.
-
Oinarri arautzailea aitatasunagatiko diru-laguntzarekin zenbatzen ari den lanaldi partzialeko egunak kotizatzeko oinarriaren gainean kalkulatuko da.
-
Besteen konturako langilea bada, ABEarengatiko diru-laguntzaren oinarri arautzailea, kasu horretan, %50 murriztuko da.
-
Amatasunagatik emandako laguntza bukatzean, aitak edo amak aldi baterako ezintasun egoeran jarraitzen badu, egoera horrengatik laguntza jasotzen jarraitu ahal izango du lanaldi osoaren erregimenari dagokion zenbatekoan. Iraupena eta ehunekoa kalkulatzeko, lanaldi partzialeko erregimenean egindako lanean, medikuak baja emandako eguna hartuko da erreferentziatzat.
Iraupena eta ehunekoa kalkulatzeko, lanaldi partzialeko erregimenean egindako lanean, medikuak baja emandako eguna hartuko da erreferentziatzat:
Aitatasunagatik hartutako atsedenaldia hasi ondoren, kontratua amaitzea:
-
Aitatasunagatik jasotzen duen laguntza egoera hori bukatu arte jasoko da. Kontratua lanaldi partzialaren erregimenean hartzen duen atsedenaldian agortzen denean, aitatasunagatik emandako dirua bere osotasunean jasoko du, lan kontratua amaitzen den egunetik.
-
Aitatasunagatiko diru-laguntza bukatutakoan, ABE egoerak jarraitzen badu, etenik gabeko zenbaketarekin hasiko da berriz eta hari dagokion diru-laguntza ordainduko da, LGSSren 222.1 artikuluak dioenaren arabera.
Kontratua aitatasun atsedenaldia hasi aurretik agortzen denean:
- Langileak aitatasunagatik laguntza jasotzeko eskubidea du atsedenaldiaren lehen egunetik, aurreko ABE egoera eta egoera horri zegokion diru laguntza etenez, eta horren ordez, aitatasunagatik dagokion diru laguntza jasoz.
- Aitatasunagatik laguntza jasotzeko eskubidea izango du, medikuak alta emateagatik, aldi baterako ezintasun egoeraren amaieraren, eta aitatasun egoeragatik hartutako atsedenaldiaren hasieraren artean jarraitasunik ez dagoenean, bai aldi baterako ezintasun egoeraren mediku alta eta aitatasunagatik hartutako atsedenaldiaren hasiera egun bera direnean, eta baita azken hori aurrekoaren hurrengo egunean hasten denean ere.
Langilea aitatasunaz gozatzen ari bada eta egoera honetan denean lan-kontratua iraungitzen bada:
-
Aitatasunagatik dagokion diru-laguntza jasotzen jarraituko du egoera hori bukatu arte, eta ondoren, legezko langabezia egoerara pasako da, eta, beharrezko baldintzak betetzen baditu, dagokion diru laguntza jasoko du.
-
Kasu horretan, langabeziagatiko kontribuzio mailako laguntza jasotzeko aldiari ez zaio kenduko aitatasun egoeran emandako aldia.
Osoko langabeziagatik laguntza jasotzen ari den eta aitatasun egoerara pasatzen den langilea:
-
Langabeziagatiko prestazioa eta Gizarte Segurantzarako kotizazioa etengo zaio eta aitatasunagatiko prestazioa jasotzen hasiko da, bere Erakunde kudeatzaileak kudeatuta.
-
Aitatasun prestazioa iraungita, langabeziagatiko prestazioa berriro ere jasoko du. Berau, jasotzeko falta zen epean eta iraungipenaren unean zegokion zenbatekoan jasoko da.
Diru-laguntza jasotzeko eskubidea ukatu, ezeztatu edo eten ahal izango da amatasun laguntzarentzat zehaztutako arrazoi berberengatik.
Subsidioa ondoko arrazoiengatik buka daiteke:
-
Zehaztutako epeak igaro direlako.
-
Lanera nahi izan delako baimenak iraungi aurretik itzuli delako.
-
Onuradunak erretiro pentsioa edo ezintasun iraunkorra hartu duelako.
-
Onuraduna hiltzea
-
Adopzioa edo harrera bukatu delako.
Seme-alaba edo hartutako adin txikikoa hiltzen bada diru-laguntza jasotzen den bitartean, ez da diru-laguntza etengo; etetea edo baimena hasi aurretik hiltzen bada, ez da lagutzarik jasoko.
Kudeaketa:
-
Prestazioaren kudeaketa Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalari (INSS) edo Itsasoko Institutu Nazionalari (ISM) dagokio, Itsasoko Langileen Erregimen Bereziko langileak direnean.
-
Adopzio eta harrera kasuetan, 6 urte baino gutxiagoko haurren minusbaliatasun maila zehaztea jarduteko mugak eta minusbaliatasuna kalifikatzeko eginkizuna besterendu zaien erkide autonomoetako organo eskudunei eta Ceuta eta Melillako Migrazio eta Gizarte Zerbitzuetako (IMSERSO) zuzendaritza probintzalei dagokie, betiere adingabearen ohiko bizilekua zein den kontuan izanik.
-
6 urtetik gorakoen gizarte eta familiako txertaketa arazoen zehaztapena, adopzio edo harrera kasuetan, adingabekoen babeserako Erakunde publikoaren eskumena izango da.
Ordainketa:
-
Erakunde kudeatzaileak egingo du, zuzenean, eta enpresen adetik kudeaketan kolaboratzeko modurik ez da egongo.
-
Ordainketa bakarrean ordainduko da, atsedenaldia edo hari dagokion baimena oraindik bukatu ez denean ere.
-
Diru-laguntza jasotzerakoan, haren zenbatekoari hauxe kenduko zaio:
-
Gizarte Segurantzari, langabeziari eta lanbide heziketari kotizatu denaren langilearen ekarpenen batura, dagokienean, TGSS an sartzeko. Enpresaburuak Gizarte Segurantzan bere kargurako egindako kotizazioari dagozkion ekarpenak eta hala izanez gero bilketa bateratuaren kontzeptuak baino ez ditu ordaindu beharko.
-
IRPFrekin atxikitua.
-
Prestazio-eskaera:
- Eskubidea onartzeko prozedura interesdunak eskatuta hasiko da, dagokion Erakunde kudeatzailearen Zuzendaritza Probintzialari zuzendutako eskaeraren bidez kokapen erregimenaren arabera.
-
Eskaera eredu normalizatuetan formalizatu beharko da eta 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 70. Iart. xedatutako baldintzak eta datuak bildu beharko ditu eta beharrezko agiriekin batera aurkeztu beharko da. Aipatutako legea Administrazio Publikoen eta Administrazio Prozedura Komuneko Erregimen Juridikoarena da.
-
-
Haren arrazoia zehaztu beharko da, etena edo baimena zein egunetan hasi den, eta enpresaren datuak, besteen konturako langileen kasuan.
-
Eskakizunarekin batera eskatutako dokumentuak bidaliko dira, hartutako seme-alaben edo adin txikikoen amatasun diru-laguntza tramitatzeko erabili direnak ezik.
-
Erakunde kudeatzaileak ofizioz has dezake prestazioa onartzeko prozedura, horretarako datu nahikoak dituenean, eta interesatuari jakinarazi beharko dio egoera hori gertakizun kausatzailearen ondorengo egunetik hasita 15 eguneko epean.
Ebazpena eta jakinarazpena:
-
Eskaera aurkeztu den Erakunde kudeatzailearen probintziako zuzendari eskudunak erabakiko du eta jakinaraziko du 30 eguneko epean, interesdunaren eskakizuna jaso zenetik zenbatzen hasita, diru-laguntza jasotzeko eskubidea duen edo ez.
-
Hala ere, diru-laguntza behin behineko ebazpen bidez onartu ahal izango da, sistemako enpresaren datu-baseetako kotizazio oinarriekin, atsedenaldiaren aurreko hilean kontingentzia arruntengatiko kotizazio oinarri berberetan sartu ez bada, eta orduan ebatziko da behin betiko.
-
Salbuezpen gisa, gertatu aurreko hiean enpresak jarduerari hasiera eman balio, beharrezkoa izango da enpresaren ziurtagiria, non kotizazio-oinarria azaltzen den, kalkuluetarako erabiliko dena. Era berean, langilea lanaldi partzialerako badago kontratatuta, eta oinarri arautzailea kalkulatzerik ez dagoenean, edo TGSS ren baimena duten enpresen kasuan, kuotak hurrengo hilaren ondoren ordaindu ahal izango dira.
Preskripzioa:
Prestazioak jasotzeko eskubidea 5 urteko epean preskribatuko da, prestazioa eragin duen gertaera jazo ondorengo egunetik aurrera zenbatuta, alde batera utzi gabe aitorpenaren ondorioak eskaera egin aurreko 3 hilabeteetatik aurrera ematen badira.
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





