
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Langileak
Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen prestazioak / Pentsioak » Heriotza eta bizirautea » Erregimen Orokorra » Alarguntza pentsioa » Eskaerak
Eskaerak
Ondoren aipatu agirien jatorrizkoa, kopia batekin batera konpultsatzeko, edo jada konpultsatutako kopian aurkeztu beharko dira, 1puntuko nortasun-agirietarako izan ezik, nahikoa izango baita jatorrizkoa erakustearekin.
KASU GUZTIETAN:
- Eskatzailearen, legezko ordezkari eta eskaeran agertzen diren gainerako pertsonen nortasun ziurtagiria, indarrean dagoen ondorengo dokumentazioarekin:
- Espainiarrek: Nortasun Agiri Nazionala (DNI ).
- Espainian bizi edo bizi ez diren atzerritarrek: Pasaportea edo beren herrialdeetan indarrean den nortasun agiria eta AIZ (Atzerritarren Identifikazio Zenbakia) AEAT eskatu ordainketarako.
- Legezko ordezkaritzaren dokumentazio akreditatzailea; bestela, adingabeko eskatzailearen emantzipazioarena. Erakundeko tutorea bada, IFK/IFZ, Erakundearen tutoretza izendapena azaltzen den dokumentua eta Erakundearen ordezkaritza egiaztatzeko ziurtagiria.
- Hildako kausatzailearen heriotza aktaren ziurtagiria.
HILDAKOA PENTSIODUNA EZ BADA BAKARRIK:
- Azken hiru hilabeteetako kotizazioak ordaindu izanaren agiria, ordaindu beharra baldin bazegoen eta denbora-tarte horretan gertatu baldin bada heriotza.
ALARGUNTZA PENTSIOA ESKATZEN BALDIN BADA:
- Hildako kausatzailearekin ezkonduta bazegoen:
- Hildako kausatzailearekin ezkonduta zegoela egiaztatzen duen familia liburua, Erregistro Zibileko akta edota atzerriko dokumentu baliokidea, behar bezala legeztatua, zigilatua eta, beharrezkoa izanez gero, itzulia. Baita eskatzailearen egungo egoera zibila egiaztatzen duen dokumentua ere.
- Hildako kausatzailearengatik bananduta edo dibortziatua zegoen edo ezkontza balio gabetzat eman bazen:
- Egoera hori baieztatzen duen sententzia judiziala eta bere Hitzarmen Arauemailea edo pentsio konpentsatzailea edo gaitasun ezagatik kalte-ordaina jasotzeko eskubidea onartzen duen dokumentua. Pentsio konpentsatzailea jasotzeko eskubiderik ez badu: Familia liburua, elkarrekin seme-alabarik izan zuten ikusteko, 2008-01-01 baino lehenago banandu edo dibortziatu zen ikusteko, 50 urte baino gutxiago dituela egiaztatzeko eta genero indarkeria bizi izan zuela akreditatzeko.
- Pentsio konpentsatzaileari buruzko zinpeko adierazpena, GSINek emandako dokumentu bidez.
- Hildakoarekin harremana eten ostean, inorekin ezkondu ez dela edota izatezko bikoterik ez duela egiaztatzen duen agiria, Erregistro Zibilak egindako ezkontza akta literalaren bidez edota izatezko bikoteen erregistroko ziurtagiri negatiboa (bizi diren udalerrikoa edota autonomia erkidegokoa).
1) eta 2) ataletan sartutako pertsonentzat:
- Kausatzailearen heriotza eragin zuen gaixotasun arruntaren hasiera data azaltzen den mediku-ziurtagiria, betiere ezkontza eta heriotza daten artean urtebete ez bada igaro eta bien artean edukitako seme-alabarik ez balego, edo, behin-behinean, GSINek emandako dokumentu bidezko zinpeko adierazpena, aurrez aipatutako terminoetan. Bien artean izandako seme-alabarik egonez gero, Familia-liburua edo hori ziurtatzen duten jaiotza-aktak soilik.
- Izatezko bikote gisa izen-ematearen ziurtagiria ezkondu aurretik egoera hori eman bazen.
- Hildako kausatzailearen izatezko bikotea bazen:
- Bikotea osatu izanaren agiria autonomia erkidegoko erregistroan, edota izatezko bikotea osatu izanaren agiria eskritura publiko bitartez.
- Eskatzailea eta kausatzailea heriotza gertatu baino bost urte lehenago beste pertsona batekin ezkonduta edota bananduta ez zeudela egiaztatzen duen Erregistro Zibileko akta, baldin eta bikotea eskritura publiko bidez osatu bada.
- Heriotzaren aurreko 5 urteetan bederen kausatzailearekin bizi izan dela ziurtatzen duen Udaleko erroldaren ziurtagiria.
- Eskatzailearen eta kausatzailearen diru-sarrerak egiaztatzea, heriotza gertatu aurreko urteko urte naturalekoak, eskatzailearenak heriotza gertatutako urtekoak ere bai; PFEZ bidez. Halakorik izan ezean, soldaten ordainagiekin, banku entitateetako agiriekin, |etab.
ALARGUNTZA PENTSIOA ESKATZEN BALDIN BADA:
- Familia-liburua edo seme-alaben jaiotza-akta/k edo atzerritarren dokumentu baliokidea.
FAMILIARTEKOEN ALDEKO PRESTAZIOA ESKATZEN BALDIN BADA:
- Erregistro Zibileko aktak (edo atzerriko dokumentu baliokidea), hildakoaren eta eskatzailearen arteko lotura egiaztatzen dutenak.
- Hildakoa hil aurreko bi urteetan eskatzailearekin bizi izan dela egiaztatzen duen udalaren errolda agiria.
- Gurasoen heriotzaren ziurtagiria, baldin eta prestatzioa hildakoaren bilobentzat edota neba-arrebentzat eskatzen bada.
- Eskatzaile onuradunaren diru-sarrerak egiaztatzen dituen dokumentua, PFEZaren aitorpenaren bidez edota bestelako bide egokiren baten bidez.
- Elikatu beharra duen pertsonaren diru-sarrerak egiaztatzea, beharrezkoa izanez gero.
- Alarguntza pentsioaren onuradunik edota zurztasun pentsioaren eskubidea duen kausatzailearen umezurtz bizirik ez dagoela dioen ziurtagiria, funtzionarioak beharrezkotzat joz gero.
Beste dokumentu batzuk
- Lan-istripuaren edo gaixotasun profesionalaren administrazio-partea eta egiazko soldataren enpresa-ziurtagiria.
- Ezintasun ziurtagiria eta onartu den maila, IMSERSOedo erakunde eskudunak, edo auto judizial batek emandakoa.
- Erregistro Zibilak hiru hilabete lehenago emandako ezkontza akta literala, baldin eta funtzionarioak beharrekotzat jotzen badu.
- Ezkontidearen heriotza akta, zurztasun absolutua eskatzen bada (batere gurasorik ez duten umerzurtzentzat).
- Ofizialki onartutako ikastetxe batean egindako matrikularen ziurtagiria, ikasten ari diren umezurtz absolutuen kasuan.
- Ehorzketa gastuen faktura, eskatzailea ez baldin bada hildakoaren alarguna edota seme/alaba.
OSASUN LAGUNTZAN SARTZEKO:
- Familia-liburua edo pentsioaren eskatzailearen senidetasuna frogatzen duten Erregistro Zibileko aktak.
- Autonomia Erkidegoak bidalitako auto judiziala edota familiaren harrera ziurtagiria.
- Pentsioa eskatzen duenarekin bizi izanaren Udaletxearen ziurtagiria, funtzionariak beharrezkoa dela uste duenean.
- Atzerritarrak Espainian bizi ohi direla egiaztatzen duen Udaletxeko errolda ziurtagiria edo erresidentzia-txartela, funtzionarioak beharrezkoa dela uste duenean.
Dokumentazio hau Gizarte Segurantzaren edozein Arreta eta Informazio zentrotan aurkez daiteke.
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





