
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Langileak
Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen prestazioak / Pentsioak » Heriotza eta bizirautea » Erregimen Orokorra » Alarguntza pentsioa » Iraungipena
Iraungipena
-
Berriz ere ezkontzeagatik edo izatezko bikote bihurtzeagatik. Hala eta guztiz ere, alarguntasuneko pentsioa jasotzen jarraitu ahalko du, pentsioduna berriz ere ezkontzen bada edo izatezko bikote bihurtzen bada, honako baldintzak betetzen diren bitartean:
-
61 urtetik gorakoa izatea eta erabateko ezintasun iraunkorreko edo baliaezintasun handiko pentsioa aitorturik izatea edo % 65etik gorako desgaitasuna egiaztatzea.
-
Alarguntza-pentsioa pentsiodunaren diru-iturri nagusia edo bakarra izan behar da. Diru-iturri nagusitzat joko da, beronen zenbatekoa, gutxienez, pentsiodunaren urteko diru-sarreren %75 denean.
-
Senar-emazteak edo izatezko bikoteak duen urteko diru-sarrerak, beren jatorria edozein dela ere eta alarguntasuneko pentsioa barne, urteko LGS ren bikoitza ez izatea.
-
-
Eragilearen heriotza eragitean erruduntasun epai irmoa izateagatik.
-
Heriotzagatik.
-
Desagertutako langilea istripuan ez zela hil egiaztatzean.
-
Kondenatu izanagatik, epai irmoan, nolanahiko hilketa delituren bat edota lesioak egin izanagatik, eraso egindakoa ezkontidea, izatezko bikotea edo ezkontide ohia denean, bien artean berradiskidetzea izango balitz izan ezik.
Kasu horietan, onartu beharreko alarguntasuneko pentsioak, izan litezkeen zurztasun pentsioak handituko ditu.
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





