
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Langileak
Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen prestazioak / Pentsioak » Heriotza eta bizirautea » Erregimen Orokorra » Alarguntza pentsioa » Bateragarritasunak/Bateraezintasunak
Bateragarritasunak/Bateraezintasunak
-
Alarguntasuneko pentsioa, onuradunaren beste edozein lan errentarekin bateragarri da, baita jubilazioko edo ezintasun iraunkorreko pentsioarekin ere, hauetarako eskubidea izango balu.
-
Alarguntasuneko pentsioa, hildakoa ez balego alta egoeran edo altara asimilatutako egoeran heriotza datan, bateraezina izango da beste alarguntasuneko pentsio bat aitortzearekin, edozein dela ere Gizarte Segurantzako erregimena; erregimen bakoitzean akreditatutako kotizazioak gutxienez 15 urtez gainjartzen badira salbu.
-
Bateragarriak dira aldiz, sistemaren alarguntasuneko pentsioak eta ZBDA. Alarguntasuneko pentsioa eta ZBDA batera jasoz gero, bi kopuru horien baturak ezingo du 65 urte edo gehiago dituzten onuradunentzako indarreko alarguntasuneko pentsio minimoaren bikoitza baino handiagoa izan. Muga hori gaindituz gero, ZBDAren kopurua gehieneko muga ez gainditzeko beste murriztuko da.
-
Alarguntasuneko pentsioa jasotzeari eutsi bazaio, berriz ere ezkondu edo izatezko bikotea osatu arren, derrigorrezko eskakizunak betetzeagatik, ezkontide edo izatezko bikotekide berria hilez gero sor litekeen alarguntasuneko pentsioa eta jasotzen duen pentsioa edota alarguntasuneko pentsioa ez dira bateragarriak izango, eta horietariko bat hautatu beharko du.
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





