MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa

Langileak

Eragileak / Onuradunak



  • Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrekoak, afiliatuak eta alta edo altaren pareko egoeran direnak, eskatutako gutxieneko kotizazio-epea betetzen dutenak:
    • Heriotza gaixotasun arruntak eragindakoa bada:

      500 egun heriotza edo kotizatzeko betebeharra eten aurreko etengabeko 5 urteko epealdian, eragilea kotizatzeko betebeharik ez duen alta edo altaren pareko egoeran bazen.

      Hala ere, zurztasuneko prestazioek ez dute kotizatu beharrik eragilea hiltzen denean alta edo altaren pareko egoeran bada.

      Lanaldi partzialeko, txandako eta aldizkako langile finkoak direnean, kotizazio epeak egiaztatzeko, berariaz lan egindako orduen arabera kotizatutakoa zenbatuko da, ohikoak zein osagarriak, eta baliokidetasuna kotizazioaren egun teorikoetan kalkulatuko da:

      • Benetan lan egindako orduen kopurua zati 5 egingo da, urteko 1826 orduen egunekoaren parekoa.
      • 5 urteko epea, 500 egunak barne beharko dute, dagokion ohiko jarduerarekin bat, benetan egindako lanaldiaren araberako ehunekoan handituko da.
      • Eguneko frakzioa, hala badagokio, egun osoaren paeko joko da.

      Xede horietarako, etxeko langileen Sistema berezian dauden langileak badira, 2012tik 2018. urtera arte, benetan lan egindako ordu kopurua, 27/2011. Legearen 39. xedapen gehigarriaren 2. a) ataleko 1., 2. eta 3. zenbakiei buruzko kotizazio-oinarrien arabera finkatuko da, LPGEekitaldi bakoitzerako Erregimen Orokorraren gutxieneko oinarrirako finkatutako zenbatekoarekin banatuta. 

    • Heriotza istripuren batek eragindakoa bada, lan-istripuak zein lanez kanpokoak, edo laneko gaixotasunak eragindakoa, ez da kotizazioaren aurretiazko epealdirik eskatuko.
    • Heriotzagatiko laguntzagatik ere ez da kotizazioaren aurretiazko epealdirik eskatuko.
  • Heriotza datan, altan edo altaren pareko "egoeran ez direnek", pentsiorako eskubidea eragingo dute beti ere 15 urteko gutxieneko kotizazio epea badute. Inola ere ez dago 99-1-1 aurreko ekitaldiei dagozkien zenbatekoak kobratzerik.
  • Aldi baterako ezintasun, haurdunaldia bitarteko arrisku, amatasun, aitatasun edo edoskitze naturala bitarteko arriskuko subsidioak jasotzen dutenak, betiere ezarrita dagoen kotizazio-epealdia betetzen badute.

  • Ezintasun iraunkorreko pentsiodunak. Laneko istripu edo laneko gaixotasunak eragindako hildakotzat joko dira, kontingentzia hauek direla eta ezintasun iraunkorra edo baliaezintasun handi izaera dutenak.
  • Kontribuzio mailako erretiroko pentsiorako eskubidea eta lana utzi duten langileak eta eskatu barik hil badira.
  • Laneko zein lanez kanpoko istripuetan desagertutako langileak, hil direla aurreikusten denean, eta istripua izan osteko 90 egunetan haien berririk izan ez denen kasuan. Kasu horretan, ez da heriotzagatiko laguntzarik jasoko.
  • Ezintasun iraunkor osoaren pentsiorako eskubidea duten langileak, 60 urte azpikoen alde oroharreko prezioan kalte-ordain berezia aukeratu zutenak.

IGO



Egoera bakoitzean, alarguntasun-pentsioa jaso ahal izateko, kausatzaileari betetzea eskatuko zaizkion baldintza orokorrez gain (afiliazioa, alta eta kotizazioa), onuradunek beste hainbat baldintza zehatz ziurtatu beharko dituzte egoera zehatz batzuetan.

  • Bizirik dirauen ezkontideak, hildakoa ezkondu aurretik zuen gaixotasun arrunt baten ondorioz hil denean, ondorengo baldintzetariko bat egiaztatu beharko du:

    • Bien seme-alabak edukitzea.
    • Hil aurretik, gutxienez, urte bete lehenago ezkondu izana. Ezkontza-loturaren iraupen hori ez da eskatuko, ezkontza egin zenean kausatzailearekin izandako elkarbizitzako epea izatezko bikote bezala egiaztatuta , ezkontza epearekin gehituta bi urte baino gehiagokoa denean.

Ezkontideak baldintza horietako bat egiaztatzen ez duenean, aldi baterako alarguntasun-prestazioa eskatu ahal izango du, gainerako baldintzak betetzen baditu, noski. 

  • Legez banandutakoek berriro ezkondu ez direnean edo izatezko bikote berria osatu ez dutenean Iart. biltzen duen osabidezko pentsioa jasotzen zutenean. 97 Kode Zibilekoa, eta kausatzailea hiltzen denean,  baliorik gabe geldituko da. 2010-01-01etik aurrera, alarguntza-pentsioaren zenbatekoa osabidezko pentsioa baino handiagoa bada, azken honen zenbatekora heldu arte murriztuko da.

    Hala ere, alarguntza-pentsioa jasotzeko eskubide izango du, osabidezko pentsioaren hartzekodunak ez izan arren, banantze judizialaren edo dibortsioaren unean genero-indarkeriaren biktimak zirela egiazta dezakeen emakumeak, epa irmoarekin bidez, eta heriotzagatiko zehapen-erantzukizuna iraungitzeagatik artxibatu badute; epairik egon ezean, genero-indarkeriako zantzuak daudela adierazten duen Ministerio Fiskalaren txostenaren edo haren alde agindutako babesaren bidez; baita Zuzenbidean onartzen den beste edozein proba-baliabideren bdiez ere (08-01-01etik aurrera gertatutako heriotzetan aplikagarria dena).

    Banantze edo dibortzio judiziala 2008-01-01 baino lehenago gertatu bada, pentsioa jasotzeko eskubidea aintzatesteko, judizialki dibortziatutako edo banandutako pertsona, osabidezko pentsioaren hartzekoduna bada, betiere:
    • Dibortzioaren edo banaketa judizialaren eta kausatzailearen heriotzaren egunaren artean 10 urtetik gora ez egotea.
    • Gutxienez   10 urtez ezkonduta egon izana.
    • Ganera, ondorengo baldintzaren  bat bete behar da: edo ezkontideek elkarrekin seme-alabak eduki izana; edo onuradunak 50 urte baino gehiago edukitzea kausatzailea hil den egunean.
    Emango duen pentsioaren zenbatekoa 2008-01-01 aurretik indarrean zegoen araudiaren arabera kalkulatuko da (abenduaren 4ko 40/2007 Legea indarrean sartu zenean).

    Aurreko xedatutakoa, 2008-01-01 eta 2009-12-31 artean gertatutako heriotzetan ere aplikatuko da, betiere, dibortzioa edo banantze judiziala 2008-01-01 baino lehen gertatu badira. 

    Dibortziatutako edo osabidezko pentsioaren zorduna izanda judizialki banandutako pertsonak ez du eskubiderik izango alarguntza-pentsioa jasotzeko.
  • Ezkontza deuseztatuaren bizirik dirauen senarra edo emaztea, ezartzen duen kalte-ordaina ezartzen bazaio Iart.  98 Kode Zibilekoa  berriz ere ezkondu ez bada edo izatezko bikoterik ez badu.
  • Izatezko bikotean bizirik dirauena, ondorengoa egiaztatzen badu:

    • 08-01-01 ondoren hil dela.
    • Izatezko bikotea bizilekuaren Autonomia Erkidegoan (AE) edo Udaletxean horretarako dauden erregistro batean Izena eman izana edo dokumentu publikoa formalizatu izana, bikotearen izatasuna agerian uzten duena, bi kausetan kausatzailea hil aurretik, gutxienez, bi urte lehenagoko epean eginak.

    Bere Zuzenbide Zibila duten Autonomia Erkidegoetan, izatezko bikotearen aintzakotzat hartzea eta ziurtatzea dagozkion legeen arabera egingo da eta elkarrekin bizitzearen baldintza beti bete beharko da.

    • Kausatzailea hil aurretiko azken uneetan elkarbizitza egonkorra eta nabarmena, azken 5 urteetan etenik gabekoa.
    • Elkarbizitzan zehar, bikotearen osagai batek ere ez, ez zuela ezkontzeko eragozpenik edo beste norbaitekin ezkonduta ez zegoela.
    • Haren diru-irabaziak:
      • Hil aurretiko azken urte naturalean, eskatzailearen gehi kausatzaileak aldi horretan lortutakoen %50 baino gehiago ez zirela, edo %25  zurztasuneko pentsioa jasotzeko eskubidea duten bien seme-alabak daudenean.
      • Edo, bestela, heriotzaren unean indarrean zegoen LGS zenbatekoaren 1,5 aldiz gutxiagokoak izatea, heriotzaren unean zein hura jasotzen denean bete beharko duena. Adierazitako muga indarrean dagoen LGS-aren zenbatekoaren 0,5 aldi areagotuko da bizirik dirauenarekin bizi diren zurztasuneko pentsioa jasotzeko eskubidea duen seme-alaba bakoitzeko.

Lan-etekinak eta diru-etekinak diru-sarreratzat hartuko dira. Baita ondareak ere, pentsioen gutxienekoentzat osagarriak kalkulatzeko.


IGO



Altaren pareko egoeratzat jotzen dira prestazioetarako:

  • langabezia sorospenkoa, totala eta sorospenkoa, eta laguntzazko edo ordaindutakoaren araberako prestazioa behin amaitutakoan nahi gabeko langabezikoa, enplegu-bulegoan langabetu gisa inskripzioa mantentzen den bitartean.
  • Lan-kontratua bukatu aurretik gozatu ez diren urteko ordaindutako oporrei dagokien epean langileak duen egoera.
  • Nahitaezko eszedentzia.
  • Langilea seme-alaba, adingabeko atotsi edo beste familiartekoen zainketarako eszedentzian den epea LGSS en 180 artikuluak benetako kotizazio epetzat jotakoa baino handiagoa denean.
  • Enpresak lurralde nazionaletik kanpora lekualdatzen duen langilea.
  • Sasoiko-lanen arteko jardun gabeko epeak. 
  • Amnistiaren urriaren 15eko 46/1977 Legeak biltzen dituen espetxe-epealdiak, ekainaren 8ko 18/1984 Legeak arautu eran.
  • Erretiro aurreratuaren laguntza baliokidea eta ohiko erretiroa baino lehenegokoa jasotzeko denbora-tarteak. 
  • Behin lan-kontratuta iraungi ostean, jarraitzen duen aldi baterako ezintasun egoera.
  • Behin lan-kontratua iraungita edo langabeziagatiko prestazioa jaso  bitartean irauten duen amatasun edo aitatasun egoera.
  • Sindrome toxikoak  eragindako langileen kasuan, kausa hura zela medio lan jarduera edo jarduera profesionala utzi beharrean izan zirenak eta aipatutako jarduera berriro ere egin ezin izan dutenak Gizarte Segurantzaren sistemako erregimenen batean alta emanda egonik , asimilatutako egoera ulertuko da  jarduera utzi zuen garaian langilea zegoen erregimena kontuan hartutaeta gertakari arruntentzako.
  • Lan kontratua eteteko aldia, genero indarkeriaren biktima delako lanpostua uztera behartuta dagoen emakume langilearen erabakiagatik. 

IGO



Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.

AA estandarren adostasun-ikonoa HTML 4.0. estandarren adostasun-ikonoa CSS estandarren adostasun-ikonoa