
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Langileak
Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen prestazioak / Pentsioak » Heriotza eta bizirautea » Erregimen Orokorra » Subsidioa senitartekoen alde
Subsidioa senitartekoen alde
Izapideak eta Kudeaketak sailera joan zaitezke bertsio sinpletua ikusi nahi baldin baduzu.
22 urtetik gorako seme-alabak edo anai-arrebak, ezkongabeak, alargunak, judizialki banatuta edo dibortziatuta, pentsiodun izateko baldintzak egiaztatu gabe, eskatutako baldintzak betetzen dituztenak:
- Eragilearekin eta bere kargura bizi izan zen hura edo bizi ziren senitartekoa hil baino 2 urte lehenago, heriotza aipatutako aldiaren barruan gertatu izan balitz.
- Pentsio publikorako eskubiderik ez izatea.
- Irauteko baliabiderik ez izateagatik, lanbide arteko gutxieneko soldata besteko edota baxuagoko diru-sarrera ekonomikoak izateagatik eta jakiak emateko betebeharra eta aukera duten senideak ez izateagatik
Kode Zibileko 142. eta 143. artikuluetan zehaztutakoa betez, "jakiak emateko" betebeharra dute ezkonkideek, arbasoek eta ondorengoek; neba-arrebek "bizi izateko beharrezko laguntzak bakarrik" emateko beharra dute; beraz, elikagaiak emateko beharretik libre geratzen dira.
-
Subsidioaren zenbatekoa lortzeko onarri arautzaileari ehuneko bat aplikatu behar zaio.
-
12 hilabetez ordaintzen da, ezohiko bi ordainketarekin.
Ehunekoa: honen %20 oinarri arautzailearena , alarguntza pentsioan bezalaxe kalkulatuta.
-
Bateragarria da subjektu berak eragindako alarguntza eta zurztasun pentsioekin
-
Bateraezina izango da titularrak jasoko dituen edozein pentsio publikorekin eta baita memento bakoitzean indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldataren urteko kopurua gainditzen duen edozein diru-sarrerarekin
-
Iraupeneko gehienezko epea agortzeagatik.
-
Hiltzeagatik.
-
Hildakoa ez zela lan istripuz hil egiaztatzeagatik.
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





