
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Langileak
Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen prestazioak / Pentsioak » Heriotza eta bizirautea » Erregimen Orokorra » Zurztasun pentsioa » Iraungipena
Iraungipena
-
21 urte betetzeagatik (une horretan, lan egiteko gaitasuna murriztuta badu salbu, ezintasun iraunkor absolutuko edo baliaezintasun handiko mailan baloratutako ehunekoan).
Guraso bat bakarrik badago, zurtzak lan egiten ez badu edo diru-sarrerak SMI baino txikiagoak badira:
- 2011ko abuztuaren 2tik abenduaren 31 arte, 22 urte betetzean.
- 2012. urtean, 23 urte betetzean.
- 2013. urtean, 24 urte betetzean.
- 2014. urtetik aurrera, 25 urte betetzean, edo hurrengo ikasturtea hasi eta hurrengo hileko lehen egunetik
Gurasorik ez badago, edo zurtzak % 33ko edo hortik gorako ezintasuna badu, zurtzak lan egiten badu edo bere diru-sarrerak SMIrenak baino txikiagoak badira, pentsioa 25 urte betetzen dituenean iraungiko da.
Zurtza ikasten ari bada eta ikasturtean zehar 25 urte betetzen baditu, pentsioa hurrengo ikasturtea hasi eta hurrengo hilaren lehen eguna arte jasotzen jarraituko du. -
Pentsioa jasotzeko eskubideak ematen zion ezintasunarekin ez jarraitzeagatik.
-
Adopzioagatik.
-
Ezkontzeagatik, ezintasun iraunkor absolutua edo ezintasun handia ez badu behintzat (05-11-23tik aurrera izandako ezkontzetan soilik ezar daiteke).
-
Heriotzagatik.
-
Desagertutako langilea istripuan ez zela hil egiaztatzean.
Pentsioa iraungitzean, lehen lau arrazoiren batengatik , onuradunak pentsioaren 12 hileroko ez baditu sortu, batean emango zaio osatzeko beharrezkoa den kopurua.
Modu berean aplikatuko da onuradunak pentsioa jasotzeko mugako adinera heldu arte zurztasun-pentsiorik ez badu jaso, adin hori bete ondoren eskatzeagatik, onuraduna izateko baldintzak betetzen baditu.
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





