
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Langileak
Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen prestazioak / Pentsioak » Heriotza eta bizirautea » Erregimen Orokorra » Zurztasun pentsioa » Zenbatekoa / Ordainketa
Zenbatekoa / Ordainketa
Pentsioaren zenbatekoa kalkulatzeko, oinarri arautzaileari dagokion portzentaia aplikatuko zaio..
-
Oinarri arautzailea: Alarguntzako pentsioa bezala kalkulatzen da.
-
Portzentaia: Oinarri arautzailearen %20.
-
Heriotza laneko istripuaren (LI) edo lanbide gaixotasunaren (LG) ondorioz gertatu bada, orduan, umezurtz bakoitzari kalte-ordain berezia emango zaio, oinarri erregulatzailearen hilerokoa:
-
Umezurztasun absolutuko kasuetan, umezurtzari dagozkion diru-laguntzak ondorengo baldintza eta ezarpenen arabera areagotuko dira:
- Kausatzailearen heriotza gertatzen denean, alarguntasun-pentsioaren onuradunik ez dagoenean, umerzuztasun-pentsioaren zenbatekoa oinarri arautzaileari %52 aplikatzearen ondoriozko zenbatekoa areagotuko da.
- Kausatzailea hiltzen denean alarguntasun-pentsioaren onuradunen bat dagoenean, umezurztasun-pentsioa, dagoenean, esleitu gabeko alargutasun-pentsioaren pportzentajea oinarri arautzaileari aplikatuz lortzen dena areago daiteke zenbatekoa.
- Biziriz zegoen gurasoa hiltzen denean, eta hura zenean alarguntasun-pentsioaren onuraduna, umezurtz gisa zuen pentsioaren portzentajea areago dezake agortutako alarguntasun-pentsioaren zenbatekoa zehazteko aplikatutakoa gehituz.
- Aurreko hiru paragrafoetako kasuetariko batean, pentsioa jasotzeko umezurtz bat baino gehiago baleude, haien guztien artean, zati berdinetan banatuko da areagotzearen portzentajea.
- 1 eta 4 paragrafoetan araututako areagotzeek ezingo dute inoiz ere ez heriotzarengatiko edo biziraupenarengatiko pentsioentzat ezarritako mugak gainditu. Izan ere, areagotze horiek bateragarriak izango dira alarguntasuneko aldi baterako prestazioarekin eta azken hori jasotzen den bitartean onar daiteke, gainera.
- LI edo LG heriotzaren kasuan, umezurtz absolutuei emateko kalte-ordaina ezkontideari zegokionarekin edo hil denaren ezkontidea izan zenari edo izatezko bikotideari zegokionarekin areagotuko da. Onuradun bat baino gehiago balego, zati berdinetan banatuko da areagotzea.
- Zehaztutako areagotzeak gurasoen batekiko bakarrik onartuko dira, aitaren eta amaren ondorioz onuradun berberak jasotzen dituenean.
Genero indarkeroa kasuetan, bizirik dirauen gurasoak alarguntasun-pentsioaren onuradun baldintza galdu duenean, umezurztasun absoluturako aurreikusita dauden areagotzean jasotzeko eskubidea izango du umezurtzak.
Era berean, guraso bakarra ezagutzen denean ere umezurtz absolututzat hartzen da.
- Prestazioen mugak:
- Zenbait onuradun egotekotan, heriotza edo biziraupeneko pentsio guztien zenbatekoen baturak ezingo du oinarri arautzailearen %100 gainditu.
Muga hau aipatu zenbatekoen hasierako zehaztapenerako aplikatuko da, baina ez du eraginik izango ondoren izan daitezkeen aldizkako errebalorizazioetan.
Oinarri arautzailearen %100 mugatzeko, umezurtzen pentsioek beste senideen aldeko pentsioekiko lehentasuna izango dute.
- Izaera orokorreko %100 muga hori gainditu ahal izango da alarguntasun-pentsio batekin hainbat umezurztasun-pentsio daudenean, eta hori %70 portzentajea dagokionean. Baina, umezurztasun pentsioen baturak ezingo du inoiz ere ez dagokion oinarri arautzailearen %48 gainditu (%70 + %48= %118).
Alarguntasun eta umezurztasun mugak gainditzeak ez du 08-01-01 ondorengo gertaera kausatzaileen ondorengoetan bakarrik eragina, egun horren aurretik gertatutakoetan ere baizik.
- Aitaren eta amaren kausaren ondoriozko pentsioak onuradun berean eragiten dutenean, kausatzaile bakoitzarengatik sortutako pentsioak oinarri arautzailearen %100era irits daitezke.
- Zenbait onuradun egotekotan, heriotza edo biziraupeneko pentsio guztien zenbatekoen baturak ezingo du oinarri arautzailearen %100 gainditu.
-
Pentsioa hilero-hilero ordaintzen da, eta urtean aparteko bi ordainsari ditu. Aparteko ordainsari horiek ekaineko eta azaroko hilekoekin ordaintzen dira laneko istripuen eta laneko gaixotasunen kasuan izan ezik. Horietan, ohiko hamabi hiletan banatuta daude aparteko ordainsariak.
-
Pentsioa, gutxieneko pentsioaren zenbatekoa barne, errebalorizatu egiten da urte bakoitzaren hasieran; urte horretarako aurreikusitako Kontsumorako Prezioen Indizearekin bat.
-
Onuradun bakoitzeko hileroko gutxieneko zenbatekoak bermatzen dira. Erabateko umezurtzen kasuan, gutxieneko umezurztasuna hazitzen da familia kargurik ez duen 60 urte baino gazteagoa den alarguntasun pentsiodunaren gutxieneko zenbatekoarekin. Aipatutako zenbatekoa zatitu egingo da umezutz kopuruarekin, bat baino gehiago baldin badira.
-
03-1-1etik aurrera pentsioak ez du izango tributaziorik Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) eraginetara.
-
Pentsioa ordainduko da:
-
Umezurtza 18 urte baino gazteagoa baldin bada, haren kargu hartzen duenari, mantentzeko eta hezteko beharrarekin betetzen baldin badu, behintzat; bestela, berriz, adin txikikoa zaintzea egokitu zaionari, hura egoera babesgabean dagoela ziurtatzen baldin badu eskumena duen erakundeak.
Inolaz ere ez da ordainduko pentsioa edozein modutako homizidio delituren bat edota lesioak egin izanagatik kondenatua dagoenari; ezkonkideari edo ezkonkide ohiari hari lotuta egoera afektibo antzekoren bat dela-eta egon denari, alegia; nahiz eta elkarrekin ez bizi, ez baldin balute adiskidetzea lortu bien artean.
-
Umezurtza 18 urte baino zaharragoa baldin bada, hari ordainduko zaio zuzenean; ez badin badute ezgaitu aitortu judizialki. Hala balitz, hura zaintzea bere gain hartu duenari ordainduko zaio.
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





