
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Langileak
Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen prestazioak / Pentsioak » Heriotza eta bizirautea » Erregimen Orokorra » Zurztasun pentsioa » Bateragarritasunak / Bateraezintasunak
Bateragarritasunak / Bateraezintasunak
Umezurtz pentsioa bateragarria da eragilearen ezkonkide izan denaren edo umezurtzaren beraren beste edozein lan errentarekin; hala nola, berak jaso dezakeen alarguntasun pentsioarekin. Hala eta guztiz ere, kontuan hartu beharko da:
-
Umezurtz pentsioa izateko eskubidea aitortutakoan, edo, hala balitz, hura luzatutakoan, bertan behera geratuko dela umezurtz onuradunak norbere edo besteren kontura lanen bat egiten duenean, eta hari esker diru-sarrerak lortzen dituenean (kontuan hartuko dira Gizarte Segurantzaren ordainsariketa prestazioak -langabezia, aldi baterako ezintasuna, haurdunaldiko arriskua, amatasuna- haien ordezkoak direnak), baldin eta urteko zenbaketan diru-sarrera horiek uneoro finkatzen den LAGS %100etik gorakoak direnean.
- Umezurtza 21 urte baino gazteagoa baldin bada edota laneko gaitasuna murriztua baldin badu ezintasun iraunkor absolutu graduan edota elbarritasun handi graduan, pentsioa ordaindu egingo da edozein dela ere haren jarduera eta lortzen duen diru-sarreraren zenbatekoa.
-
Umezurtza 21 urte baino zaharrago baldin bada, ezindua ez bada, zurztasuneko pentsioa etengo da:
-
21 urte betetzen dituen egunean, ezindua ez den adin txikikoak egindako lanetatik eratorritako diru-sarrerek zehaztutako muga gainditzen ez dutenean bakar-bakarrik.
-
Norbere edo besteren kontura lanean hasten den hurrengo egunetik aurrera (betiere lan horretatik lortutako diru-sarrerek ezarritako muga gainditzen ez badute), edota lortzen diren diru-sarrerek aipatutako zenbatekoa gaindituko balute.
-
- Umezurtza 21 urte baino gazteagoa baldin bada edota laneko gaitasuna murriztua baldin badu ezintasun iraunkor absolutu graduan edota elbarritasun handi graduan, pentsioa ordaindu egingo da edozein dela ere haren jarduera eta lortzen duen diru-sarreraren zenbatekoa.
-
Lan kontratua amaitutakoan, norbere konturako jardueraren amaieran edo, hala balegokio, langabeziagatiko, aldi baterako ezintasuneko, haurdunaldiko edo amatasuneko arriskuko prestazioa amaitutakoan, edo jarduera baten burutzean edo prestazio bat jasotzen jarraitzen denean, bata edo bestetik eratorritako diru-sarrerek ezarritako mugak gainditzen ez dituztenean, pentsiorako eskubidea berreskuratuko da.
-
Pentsioa jasotzea sektore publikoan lanpostu batetan jardutearekin bateragarri da, sektore pribatuko baldintza eta betekizun berdinekin.
Oro har, araubide bereko pentsioek ez dute bat egiten, onuradun bakar bat denean, legeak edo arauak kontrakoa aipatu izan ezik. Bateraezinak badira, bi edo pentsio gehiagorako eskubidea duenak bat aukeratuko du.
Erretiro-pentsioarekin:
Umezurtza lan egiteko ezgaitutzat jo badute, 21 urte bete aurretik, jasotzen ari den zurztasun-pentsioa, bere kontura edo besteren kontura egiten duen lanaren arabera sor dezakeen erretiro-pentsioarekin bateragarria izango da.
Ezintasun iraunkorreko pentsioarekin:
-
Zurztasuneko pentsiorako eskubidea duten umezurtzek, laneko gaitasuna murriztua baldin badute ezintasun iraunkor absolutu graduan edota elbarritasun handiko graduan baloratutako portzentaian, eta gaigabezi horren ondorioz Gizarte Segurantzatik beste pentsio bat jasotzen badute, hauetariko bat hautatu beharko dute.
-
Umezurtza lan egiteko ezindua denean 18 urte baino gutxiagorekin, jasotzen ari zen umezurztasun pentsioa bateragarria izango da hark eragin dezakeen ezintasun iraunkorrarekin, 18 urte bete ondoren, umezurztasuna eragin zuten lesioak ez diren beste lesioen ondorioz denean, edo norberaren edo besteen kontura egindako lanaren ondoriozko erretiro-pentsioarekin.
Alarguntza-pentsioarekin:
Ezkondu den umezurtz gaingabetuak jasotzen duen zurztasuneko pentsioa, beranduago hartzeko eskubide izango dezakeen alarguntzako pentsioarekin bateraezina izango da, eta beraz hauetariko bat hautatu beharko du .
Zurztasun-pentsioarekin:
- Bateragarriak dira gurasoetako bakoitzak sortutako zurztasun-pentsioak, araubide berekoak izan arren, hala ere, bat bakarrik handitu ahal izango da alarguntza-ehunekoarekin.
-
Eragilea ez balego altan edo altara asimilatutako egoeran heriotza datan, bateraezina izango da beste zurztasun-pentsio bat aitortzearekin, edozein dela ere Gizarte Segurantzako erregimena; erregimen bakoitzean akreditatutako kotizazioak gutxienez 15 urtez gainjartzen badira salbu.
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





