
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Langileak
Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen prestazioak / Pentsioak » Heriotza eta bizirautea » Erregimen Orokorra » Zurztasun pentsioa » Onuradunak
Onuradunak
-
Kausatzailearen seme-alabak, filiazioaren jatorri legala edozein bada ere.
-
Senar-emazteari ekarritako bizirik dirauen ezkontidearen seme-alabak, ezkontza kausatzailearen heriotza baino bi urte lehenago gertatu balitz, bere kontura bizi izan balira eta gainera Gizarte Segurantzaren beste pentsio bati eskubiderik ez balute, eta, lege zibilaren arabera, elikagaiak emateko beharra eta aukera duten seniderik izango ez balira.
Kausatzailearen heriotzaren datan, aurreko paragrafoetan azaldutako seme-alabek honako baldintzak bete beharko dituzte::
-
Oro har, 21 urtetik beherakoak izatea edo, adinekoak izatekotan, lanerako gaitasuna murriztuta izatea, ezintasun iraunkor absolutuan edo baliaezintasun handian baloratutako ehunekoan (2011-08-02tik aplikagarria).
-
Zurztasun osoko kasuetan (gurasorik edo adopzio-hartzailerik ez egotea):
- Zurtzak bere konturako edo besteren konturako lanik egiten ez badu, edo egiten badu, urtean dituen diru-sarrerak, une bakoitzean finkatzen den SMIren indarreko zenbatekoa baino txikiagoa bada, 25 urte arte bete arte jasoko du (2011-08-02tik aplikagarria).
- Umezurtza ikasketetan badabil eta ikasturtean zehar 25 urte beteko balitu, zuzrtasun pentsioa mantendu egingo da, hurrengo ikasturtea hasi eta hurrengo hilabeteko lehenengo eguna arte.
-
Zurztasun sinplearen kasuetan (gurasoetako bat bizirik edo adopzio-hartzailerik badago):
-
Zurtzak lan egiten ez badu edo diru-sarrerak ISMrenak baino txikiagoak badira, 25 urteko muga 2014-01-01etik aurrera aplikatuko da. Data hori arte, muga hau izango da: 2011. urtean, 22 urte, 2012. urtean, 23 urte, eta, 2013. urtean, 24 urte.
-
Umezurtza ikasketetan badabil eta ikasturtean zehar 25 urte beteko balitu, zuzrtasun pentsioa mantendu egingo da, hurrengo ikasturtea hasi eta hurrengo hilabeteko lehenengo eguna arte.
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





