
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Langileak
Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen prestazioak / Pentsioak » Heriotza eta bizirautea » Erregimen Orokorra » LIaren eta LGaren kalte-ordainak
LIaren eta LGaren kalte-ordainak
Lan istripuak edo gaixotasun profesionalak heriotza eragiten badute, onuradun jakin batzuei, dagokion pentsioaz gain, oroharreko prezioan kalte ordaina emango zaie.
-
Ezkontidea, izatezko bikotean biziraun duena, eta dibortziatutako, banandutako, edota ezkontza baliogabe aitortutako ezkontide ohia, alarguntza pentsioaren onuradun.
-
Umezurtzak, zurztasun pentsioaren onuradun.
-
Hildakoaren kargu egiten diren aita eta/edo ama, baldin eta heriotza eta biziraupen pentsioa jasotzeko eskubidedun beste familiartekorik ez badago, eta beraiek ere ez baldin badute kausatzailearen heriotzak eragindako pentsiorik.
-
Ezkontide, izatezko bikote edo ohiko bikote dibortziatua, banandua edo ezkontza baliogabearekin:
-
Alarguntasuneko pentsioaren oinarri arautzailearen sei hileko.
-
Onuradun bat baino gehiago izatekotan, kalte-ordainen banaketa alarguntasuneko pentsioa banatu den bezala burutuko da, bizirik dirauen ezkontidearen aldeko, edo, ezkontide izan gabe, kausatzailearekin bizi zenaren eta alarguntasuneko pentsioaren onuradun zenaren aldeko kalte-ordainaren %40ko bermarekin.
-
Ezkontza baliogabetua duen onuradun bakarra bada, kalte-ordainaren zenbatekoa hildakoarekin ezkonduta bizi izan zen denborarekiko proportzionala izango da.
-
Umezurtzak:
-
Umezurtzako pentsioaren oinarri arautzailearen hileko bat.
-
Horrez gain, pentsioaren oinarri arautzailearen sei hileko sariak umezurtzen artean banatzetik sortutako kopurua ere gehituko da, baldin eta ezkontiderik, izatezko bikoterik edota kalte-ordaina jasotzeko ezkontide ohirik ez badago. 06-06-22tik aurrera, baldintza hau betetzen dela, hots, ezkontiderik ez dagoela uste da, umezurtzaren gurasoen arteko ezkontzarik ez bada.
-
Aita edota ama:
-
Arbaso bat bada, oinarri arautzailearen sei hileko.
-
Bi gurasoak badira, oinarri arautzailearen hamabi hileko ordainsari.
Salbuespen gisa, pentsiodunak laneko gertakariek eragindako ezintasun iraunkorra dela-eta hilez gero, kalte ordainaren zenbatekoa kausatzaileak hil zen garaian jasotzen zuen pentsioaren zenbatekoarekin kalkulatuko da.
-
Ezkontidearen eta seme-alaben kalte ordainak bat egiten du horiei aitortutako alarguntza eta zurztasun pentsioekin.
-
Aurrekoen kalte-ordainak bat egiten du horiei edo beste senitartekoei egoki dakiekeen heriotza edo biziraupeneko edozein pentsioarekin.
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





