
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Langileak
Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen prestazioak / Pentsioak » Heriotza eta bizirautea » Erregimen Orokorra » Heriotzagatiko laguntza
Heriotzagatiko laguntza
Izapideak eta Kudeaketak atalera jo bertsio erraztua ikusteko.
- Ehorzketa gastuak jasan dituena.
- Kontrato proba ez bada, gastu hauek honako ordenean jasan direla uste izango da: bizirik dirauenaren ezkontidea, bizirik dirauenaren izatezko bikotea, hildakoaren seme-alabak eta normalean berarekin bizi ziren senideak.
- 45,10 euro.
Ondoren aipatu agirien jatorrizkoa, kopia batekin batera konpultsatzeko, edo jada konpultsatutako kopian aurkeztu beharko dira, 1 puntuko nortasun-agirietarako izan ezik, nahikoa izango baita jatorrizkoa erakustearekin.
1. Eskatzailearen nortasunaren akreditazioa indarrean den ondoko dokumentazioaren bitartez:
-
Espainiarrek: Nortasun Agiri Nazionala (DNI ).
-
Espainian bizi diren edota bizi ez diren atzerritarrek: Pasaportea edo jatorrizko herrialdeko indarrean den nortasun-agiria eta AIZ (Atzerritasun Identifikazioko Zenbakia), ordainketarako AEAT eskatutakoa.
2. Hildakoaren heriotza-aktaren ziurtagiria.
3. Eskatzailearen eta hildakoaren artean senidetasuna badago, Familia-liburu eguneratua edo senidetasuna ziurtatzen duten Aktak, Erregistro Zibilak edo autonomia erkidegoko edo bizi den herriko izatezko bikoteen erregistroak eginak.
4. Izatezko bikotea hildakoarekin bizi zela dioen Udalak igorritako ziurtagiria, eta ezkontideak eta seme-alaba adingabeak ez diren senideena.
5. Eskatzailearen eta hildakoaren artean familia loturarik edo bizikidetasunik ez baldin badago, ehorzketa gastuak ordaindu izanaren dokumentu akreditatzailea.
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





