
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Langileak
Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen prestazioak / Pentsioak » Amatasuna » Erregimen Bereziak
Erregimen Bereziak
Nekazaritza Erregimen Berezia Erregimen Orokorrean sartzea:
REAn barne hartutako nekazaritzako besteren konturako langileak , eta baita zerbitzuak ematen dituzten enpresaburuak ere, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartuta geratuko dira 12-01-01etik, langile horientzat Sistema berezi bat ezarriz, Erregimen Orokorrean bezalako baldintzetan, legez ezartzen diren berezitasunekin (28/2011 legea, irailaren 22koa).
Etxeko Langileen Erregimen Berezia Erregimen orokorrean sartzea:
2012-01-01ean eragina izanda, Etxeko Langileen Erregimen Berezia Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartuta geratuko da, langile horientzat sistema berezia ezarriz. Langile horiek eskubidea izango dute Gizarte Segurantzaren prestazioak jasotzeko, Erregimen Orokorraren baldintza beretan, legez zehazten diren berezitasunekin (27/2011 legea, abuztuaren 1ekoa).
Erregimen Berezietan prestaziorako eskubidea izateko baldintza orokorrak ondoko hauek dira:
-
Dagokion Erregimenean altan edo antzeko egoeran egotea.
-
Kuoten ordainketan egunean izatea, langileak erantzule zuzenak direnekoetan, nahiz eta prestazioa aitortua izan, kotizazioen alde biko zenbatekoaren ondorioz, inoren konturako langileen erregimenean.
Horretarako, ordaintzera gonbidatzeko abuztuaren 20ko 2530/1970 Dekretuaren 28.2 Iart. jarraituko da, prestaziorako sarbidea izan zuen unean edo berau gauzatzen denean, edozein zelarik ere interesduna zegoen Gizarte Segurantzako erregimena.
Erregimen Orokorreko langileentzat ezarritako baldintzetan eta epemugetan, iraupen bereko laguntza jasotzeko eskubidea edukiko dute langileek, hurrengo salbuespenarekin:
Denbora partzialeko lanaldiaren erregimenean amatasuna:
Lanaldi partzialeko atsedenaldia hartu ahal izango dute aitatasunagatik, baina diru-laguntza eta jardueraren murrizketa %50 bakarrik egin ahal izango da.
Diru-laguntza jasotzeko eta dagokion baimena hartu ahal izateko, interesatuek erakunde kudeatzailearekin hitz egin beharko dute, diru-laguntza eskatzean, baimena zein gurasok, adoptatzailek edo hartzailek hartuko duen eta aldi berean edo bestearen ondoren egingo duen adierazteko.
Baimen hori ezingo da eten eta langileak nahi duenean bakarrik aldatu ahal izango da, bere osasunarekin edo adin txikikoarenarekin zerikusia duten arrazoiak direla eta.
Jarduera-egoeraren aitorpena:
LAEB duten langileek, Nekazaritzako Norberaren Konturako Langileen Sistema Berezian (NLSB) eta menpekotasun ekonomikoko langileek (MEL), Erakunde Kudeatzaileari egokia iruditzen bazaio, jardueraren egoeraren adierazpena aurkeztu beharko dute eredu ofizialean, merkataritza-establezimendua, industriakoa edo bestelakoa zuzenean kudeatzen duen pertsonaren inguruan, edo burutzen den jarduera aldi baterako edo betirako itxi dela.
Aurkezteko epea:
-
Erditzen denetik, edo harrera edo adopzioa gauzatzen duen ebazpen administratibo edo judiziala ematen denetik 15 eguneko epean.
-
Amatasunagatiko atsedenaldia erditu aurretik hasi bada, epea atsedena hartu zen datatik zenbatuko da.
Adierazitako gehieneko epean, aitorpena ez aurkezteak ondorio hauek ditu:
-
Prestazioaren Ordainketaren hasiera etetea, ofizioz egoki diren jarduerak has daitezke prestazioaren onuraduna titular den establezimendua geratu den egoera ziurtatzeko.
-
Administrazio jokaeren ondorioz, dagokionean, jasotzen hasita dagoen prestazioaren izaera bidegabea ondorioztatuko balitz, itzultzeko beharrezko ekintzak egingo dira.
-
Aurreko bi paragrafoetan ezarritakoa has litezkeen dagozkien zigor espedienteen kalterik gabe ulertzen da, bildutako egoerak ikusita, Erakunde kudeatzaileak egoki baloratuta, hala zehaztuz gero.
Genero indarkeriaren biktima diren langileak:
- Jarduera uzten dutenean babesa eragingarri izateko, 6 hilabeteko epean kotizazio betebeharra etengo zaio, prestazioei dagokienez kotizazio eragingarritzat hartuko direnak, egoera altaren parekotzat hartuz.
- Oinarri arautzailea: Kotizatzeko betebeharra eten aurreko 6 hilabeteetan kotizatutako oinarriaren batezbestekoaren pareko kotizazio oinarria hartuko da.
Jarduna uztea eta amatasuna:
Jarduera uzteagatiko babesa eragiten duen ekintza langilea amatasun-egoeran dagoenean gertatzen bada, prestazioa jasotzen jarraituko du, iraungi arte; iraungita, hurrengo 15 egun balioduneko epean, jarduera uzteagatiko babes eskatu ahalko du, eta, eskatutako baldintzak betetzen baditu, amatasunagatiko prestazioa iraungitzen den hurrengo egunean sortuko da eskubidea.
Jarduera uzteagatiko prestazio ekonomikoa jasotzen duen bitartean onuraduna amatasun-egoeran badago, Gizarte Segurantzaren prestazioa eta kotizazioa etengo da, eta organo kudeatzaileak (INSS edo ISM) kudeatutako amatasunagatiko prestazioa jasotzera pasako da; amatasunagatiko prestazioa iraungita, prestazio horren kudeaketa-organoak babesaren kudeaketa-organoari jakinaraziko dio, ofizioz, babes hori berriz hasiko duena, etenaren unean zegoen iraupen, zenbateko eta kotizazoarekin.
Aurreko paragrafoetan aurreikusitakoa bere konturako nekazaritzako langileen Sistema berezian barne hartutako langileei aplikatuko zaie, abuztuaren 5eko 32/2010 Legean aurreikusitako baldintzak betetzen badituzte, urriaren 31ko 1541/2011 EDren 5. xedapen gehigarrian adierazten diren berezitasunekin (kotizatu beharra 2012-01-01ean hasiko da).
Erregimen honi buruzko informazio gehiago:
-
Bestelako prestazioak
Prestazioa Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorreko termino eta baldintza berberetan aitortzen da, ondoko berezitasunarekin:
-
Subsidioaren oinarri-arautzailea langileari une bakoitzean dagokion araututako oinarria da, egoera hau hastean zuen lan-kategoriaren arabera.
Erregimen honi buruzko informazio gehiago:
-
Prestazio gehiago.
Laguntza Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrekozehaztapen eta baldintza berberetan ematen da.
Erregimen honi buruzko informazio gehiago:
- Prestazio gehiago.
- Oinarrizko araudia.
- Erregimen honen aplikazio eremuan diren pertsonak afiliazioa, altak eta bajak eta kotizazioa.
Izapideak: ISMko (Itsasoko Gizarte Institutoa) Zuzendaritza Probintzialak eta Tokikoak
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





