MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa
Bilatzaile aurreratua

Langileak

Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen prestazioak / Pentsioak  » Amatasuna » Erregimen Orokorra » Eskubidea martxan jartzea / Iraupena

Eskubidea martxan jartzea / Iraupena

Subsidioaren iraupena baliatzen diren atseden aldien edota baimenen baliokidea izango da. Hala biltzen du |LEko 48.4 |art. eta EBEPeko 49 a) eta b) artikuluak.  .

Atseden aldiak bi gurasoek, adoptatzaileek zein hartzaileek baliatu ahal izango dituzte, nola lanaldi osoan, hala partzialean, legez ezarritako baldintzetan.

Subsidioa partekatua denean, onuradun bakoitzari bakoitzak baliatu dituen atseden aldian ordainduko zaio dagokion zatia.Subsidioa, kasu horietan, bi gurasoek aldi berean jaso ahal izango dute, baita jarraian ere, hala egiten badute.

 



Dagokion atsedenaldia hasten den egunean bertan izango da subsidioa jasotzeko eskubidea:

  • Amatasuna denean, erditze edo atsedenaldia hasi datatik bertatik, azken hau aurretik izan bada.
  • Ama hiltzen denean , prestazio hori izateko eskubidearen eraginkortasuna laneko suspentsioa gertatzen den egunetik aurrera hasiko da.
  • Amak aitak 10 astez gozatzea aukeratzen badu, subsidiorako eskubidea aitak atsedenaldia hasten duenean hasiko da, eta data aukera egiteko aukeratutakoarekin bat etorriko da.
  • Adopzio edo abegi-emate kasuetan, langileak hala aukeratuta, adopzioa gauzatzen duen ebazpen judizialetik aurrera edo abegi-ematea gauzatzen duen ebazpen administratibo edo judizialetik aurrera, behin behinekoa edo behin betikoa, interesatua aipaturiko dokumentua jasotzen duen egunaren biharamunetik hasi ahal izango da laguntza jasotzen eta baimena hartzearen baldintzapean egongo da.
  • Nazioarteko adopzioa denean, gurasoek adoptatutakoaren jatorrizko herrialdera aurretiaz joan beharra dutenean, subsidioa adopzioa gauzatzen duen ebazpena baino 4 aste lehenago has daiteke.

IGO



Oro har, diru-laguntza elkarren segidako 16 astekoa izango da, baina, ospitaleratuz gero, luzatu egingo da, honako kasu hauetan:

  • Erditze anizkoitza baldin bada, seme-alaba bakoitzeko 2 aste luzatuko da, bigarrenetik aurrera.
  • Seme-alabaren desgaitasuna bada, % 33koa edo gehiagokoa bada, beste 2 aste. Bi gurasoek lan egiten badute, diru-laguntza jasotzeko epe gehigarria interesdunek nahi duten bezala banatuko da: aldi berean edo batak bestearen ondoren izan ahalko dute, beti ere etenik gabe.

    Desgaitasuna 3 urtetik beherakoen mendekotasun gradu eta maila ebaluatzeko eskalaren arabera egiaztatuko da, ebaluazioa gutxienez 1. gradu moderatuarena izatea, otsailaren 11ko 174/2011 RD ak ezartzen duenaren arabera. Errege Dekretu honek abenduaren 14ko 39/2006 Legeak, autonomia pertsonalari eta mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako arretari buruzkoak, ezartzen duen mendekotasun-egoera baloratzeko baremoa baieztatzen du.

    Desgaitasun gradua ez bada ezarri, jaioberrien kasuan, aski izango da SPSaren txosten batekin, edo ospitale publiko edo pribatu baten txostena Osasun Zerbitzu Publikoak (SPS) bermatu badu, zeinetan desgaitasuna edo desgaitasun posiblea ohartarazten den.
  • Erditze goiztiarren kasuan eta jaioberriak, baldintza klinikoren batengatik, jaiotakoan ospitaleratzea behar baldin badu eta soilik amatasun biologikoaren kasuan, atsedenaldia eteteko edo luzatzeko aukera egongo da, honako baldintza hauetan:
    • Atsedenaldia eteteko aukera egongo da, baita diru-laguntza jasotzea eteteko aukera ere, onuradunak hala eskatzen badu, amaren nahitaezko atsedenaldia bukatutakoan, hau da, erditzearen ondorengo 6 astekoa.  Ospitalean alta emandakoan, berriz jasotzen hasteko aukera egongo da, hartzeko geratzen zaion epean. Berriz jasotzen hasteko aukera egongo da atsedenaldia eten bada.

      Ama hiltzen bada, beste gurasoak baimena eteteko aukera izango du, baita erditzearen ondorengo 6 asteetan ere.

      Diru-laguntza ez da etengo berau jasotzeko epean kontratua iraungitzen bada edo jarduerari uzten bazaio.
    • Ospitaleratzea 7 egunekoa baino luzeagoa baldin bada, iraupena luzatu egingo da, jaioberriak erditzearen ondoren ospitalean ematen duen adina egunez, baina, gehienez ere, beste 13 astez.

      Luzapen hori onuradunak baimena etetea erabaki baldin badu ere egingo da, aurreko puntuan adierazitakoari jarraikiz.

      Amari egokituko zaio epe gehigarri hori hartzea edo, amak hala erabakiz gero, beste gurasoari, betiere, beharrezko baldintzak betetzen baditu eta atsedenaldia hartzen badu.
  • EBEPn dauden pertsonentzat, baimenaren iraupena luzatu egingo da, jaioberriak ospitalean ematen dituenak adina egun, baina, gehienez ere 13 astez, gutxieneko ospitaleratze epea eta hori eragin duen arrazoia kontuan hartu gabe.

    Atsedenaldia luzatzeari dagokionez, erditzearen ondoren jaioberriak ospitalean jarraitu behar baldin badu, erditzearen ondorengo 30 egun naturaletan hasitako ospitaleratzeak hartuko dira kontuan.

    Erditze anizkoitzetan aurreikusitako iraupenari, hala badagokio, seme-alaba bakoitzaren desgaitasunagatik bi aste gehituko zaizkio, baita erditzearen ondoren jaioberria ospitaleratuz gero dagokion luzapena ere. Hala ere, ezingo dira seme-alabetako bakoitzaren ospitaleratzeak metatu, epe horiek aldi berekoak baldin badira.
  • Seme-alaba hiltzen bada edo fetuak 180 egun baino gehiago dituenean hilda jaiotzen bada, nahiz eta fetuak ez bete nortasuna eskuratzea dakarren Kode Zibileko 30. artikulua, diru-laguntzaren iraupena ez da murriztuko, non eta erditzearen ondorengo 6 asteak bukatutakoan amak ez badu lanpostura bueltatzea eskatzen. Kasu horretan, amak egindako aukera indargabetu egingo da, beste gurasoaren mesederako.
Beste gurasoaren aldeko aukera: 

Atsedenaldia amak bakarrik hartu ahal izango du edo, amak eskatuta, beste gurasoak, biek lan egiten badute, amak erditu ondoren nahitaezkoa duen 6 asteko atsedenaldiari kalterik egin gabe.

  • Bi gurasoek lan egiten badute, beste gurasoak diru-laguntza jaso ahal izango du, betiere, amak, atsedenaldiaren hasieran, beste gurasoak erditzearen ondorengo atsedenaldiaren zati zehatz eta jarraia hartzea aukeratzen baldin badu, dela amarekin batera, dela haren ondoren.

    Beste gurasoak emandako atsedenaldia erabiltzen jarrai dezake, ama lanera bueltatzeko aurreikusitako unean aldi baterako ezintasun-egoeran bada ere.
  • Amak aukera ezeztatu ahal izango du, berau aplikatzea ezinezko egiten duten gertaerak jazoz gero, adibidez: beste gurasoa falta izatea, gaixo egotea edo istripu bat eduki izana, familia utzi izana, banaketa, genero indarkeria edo antzeko kausak.
  • Erditzeen kasuan, bi gurasoek atsedenaldia partekatzen badute, edoskitze naturaleko arriskuagatik ez da diru-laguntzarik onartuko, epe horiek erabat agortu ez badira, jasotzen dituen gurasoa edozein izanda ere.

    Kasu horretan, amak beste gurasoaren alde egindako aukera baliogabetu egingo da eta amak hartu beharko du geratzen den atsedenaldia, baldin eta lanera itzuli ondoren edoskitze naturalean arriskua baldin badago eta horrek lan-harremana etenarazten badu.
  • Amak lan edo jarduera anitzak baldin badauzka, beste gurasoari ematen dion atsedenaldiaren zatiak bat etorri beharko du, utzitako egun kopuruari dagokionez, bi lanetan edo jardueretan.
  • Atsedenaldia aldi berean hartuz gero, haien batura ezingo da 16 astekoa edo luzatuz gero dagozkion aste kopurua baino handiagoa izan.
  • Behin beste gurasoa benetan epeaz gozatzen hasita, bete baino lehen hilko balitz, amak gehienezko iraupena arteko epea baliatu ahal izango du, nahiz eta berau aurretiaz lanera bueltatu.

IGO



  • 16 aste etenik gabe, luzagarria: 
    • 2 aste gehiago adingabeko bakoitzeko, bigarrenetik aurrera, adopzio edo harrera anitza denean.
    • Bi aste gehiago, adoptaturiko edo harturiko adingabearen baliaezintasuna dela-eta, baliaezintasun hori % 33koa edo goragokoa denan. Bi gurasoek lan egiten badute, laguntza jasotzeko epe osagarria interesatuek aukeratu bezala banatuko da, hau da, batera edo batak bestearen atzetik, eta betiere, bien artean etenik egin gabe.
  • Aldi horiek lanaldi osoko edo partzialeko lanaldiaren erregimenean balia daitezke, enpresariak eta langileak aurretiaz hala adostuta.
  • Bi gurasoek lan egiten badute, atsedenaldiak interesdunek aukeratu bezala banatuko dira, hau da, batera hartu ahal izango dituzte edo batak bestearen atzetik, betiere ez badago bien arteko etenik eta ezarritako iraupenak errespetatzen badira.
Atsedenaldia hartzen hasi bagara laguntzaren onuraduna hura osatu baino lehen hiltzen bada, adopzioa edo harrera egin duen beste kideak baliatu ahal izango du geratzen den atsedenaldia gehieneko iraupenera iritsi arte, betiere eskatzen zaizkion baldintzak betetzen baditu eta dagokion atsedenaldia hartzen badu.
  • Adoptatutako edo hartutako semea edo alaba hiltzen bada, laguntza ekonomikoa ez da murriztuko, salbu eta adopzioa edo harrera egin dutenek ez badute lanera joatea eskatzen. Kasu horretan, atsedenaldia adopzioa edo harrera gauzatu duten bi kideen artean banatua bazegoen, bietako batek baliatu ez duen zatia ez zaio erantsiko besteak baliatu beharreko aldiari.

 


IGO



Lan-kontratua amatasunagatik, adopzioagatik, harreragatik edo aitatasunagatik lanaldi osoz edota lanaldi partzialean eten ahal izango da. Lanaldi partzialean baliatu ahal izateko baldintzak hauek dira, bai amarentzat, bai aitarentzat:

  • Enpresariaren eta kaltedun langilearen arteko adostasuna ezinbestekoa izango da. Aitaren kasuan, lan egingo duen aldi partziala ezingo da izan lanaldi osoaren %50 baino txikiagoa.
  • Akordio hori atsedenaldiaren hasieran nahiz beranduago egin ahal izango da, eta atsedenaldi osora edo horren zati batera luzatu ahal izango da, hurrengo puntuko bigarren paragrafoan dagoenari kalterik egin gabe.
  • Amatasun baimenaren eskubidea (nola lanaldi osoan, hala partzialean) bi gurasoetako, adoptatzaileetako zein hartzaileetako edonork baliatu ahal izango du, eta atsedenaldia elkarrekin edota batak bestearen ondoan baliatu ahal izango lukete. Erditze kasuan, amak ezingo du lehenengo 6 asteetan baimen mota hori erabili, nahitaezko atsedenaldian egongo baita.

Amatasun eta aitatasun baimena lanaldi partzialean baliatzeko, hurrengo arauak hartuko dira kontuan:

  • Baimenaren iraupena, egiten den lanaldiaren arabera luzatuko da.
  • Baimena etenik gabe gauzatu beharko da. Adostu ondoren, enpresaburuaren eta langilearen arteko beste akordio baten bidez soilik aldatu ahal izango da, langileak proposatuta eta bere edo haurraren osasunarekin zerikusia duten arrazoiengatik.
  • Amatasun edota aitatasun baimenak lanaldi partzialean irauten duen bitartean, langileek ezingo dute aparteko ordurik sartu, ezohikoak eta presazkoak diren ezbeharrak eta bestelako kalteak saihestu edo konpontzeko beharrezkoak direnak izan ezik.
  • Langileak zerbitzuak partzialki eskaintzen dituen denbora benetako lan denboratzat hartuko da, gainerakoan lan-harremana etenda mantenduz. Kasu honetan ez dira aplikatuko |LEren 12. |art. denboraldi partzialerako ezarritako arauak eta garapenerako arauak.
  • Langileak langabezian dagoelako kotizaziopeko prestazioa jasotzen badu (kotizaziopekoa) eta lanaldi partzialeko lanarekin kontabilizatzen badu, amatasun edota aitatasun egoerara igarotzean (nola lanaldi osoan, hala partzialean) langabeziagatik jasotzen duen prestazioa eten egingo zaio. Hala biltzen du  LGSSaren Testu Bategineko 284 artikuluak.
  • Aitatasun eta amatasun baimenak bateraezinak izango dira hurrengo kasu hauekin:
    • Langileak Langileen Estatutuko 37. artikuluko 4. eta 4. bis ataletan zehazten diren eskubideak aldi berean baliatzen baditu, eta artikulu horretako 5. atalean aipatzen den legezko zaintzagatik lanaldiaren murrizketa aldi berean jasotzen badu ere.
    • Esandako legeak 46.3 artikuluan erregulatzen duen moduan, familiako kideak zaintzeko eszedentzia hartzen duenean.

IGO

Copyright © Seguridad Social 2017. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra