MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa
Bilatzaile aurreratua

Langileak

Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen prestazioak / Pentsioak  » Amatasuna » Erregimen Orokorra » Kudeaketa / Eskaerak

Kudeaketa / Eskaerak



  • Prestazioaren kudeaketa Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalari (INSS) edo Itsasoko Institutu Nazionalari (ISM) dagokio, Itsasoko Langileen Erregimen Bereziko langileak direnean. 
  •  Ezintasun   maila zehazteko eskumena Autonomia Erkidegoetako organo eskudunena izango da, eta Migrazio eta Gizarte Zerbitzuen Institutuko (IMSERSO) probintzia Zuzendaritzarena Ceutan eta Melillan.
  • Sei urtetik gorakoen gizarte eta familiako txertaketa arazoak zehazteko eskumena, adopzio edo harrera kasuetan, adingabekoen babeserako Erakunde publikoarena izango da.
  • Familia ugaria dela erabakitzeko, Familia Ugarien Babeserako azaroaren 18ko 40/2004 Legean ezarritakoa beteko da.

IGO



  • Erakunde kudeatzaileak zuzenean ordainduko dio diru-laguntza onuradun bakoitzari, eta hala badagokio, amak eta aitak berariaz baliaturiko epeetan; ordainketa epea betetakoan egingo da.
  • Erditze, adopzio eta harrera multipleagatiko diru-laguntza berezia ordainketa bakar batean emango da, erditzearen ondorengo sei asteak igarotakoan edo harreraren ebazpen administratibo edo judiziala edo adopzioa onartzen duen ebazpen judiziala eman eta sei astetara.
  • Diru-laguntza jasotzerakoan, haren zenbatekoari hauxe kenduko zaio:
    • Gizarte Segurantzari, langabeziari eta lanbide heziketari kotizatu denaren langilearen ekarpenen batura, dagokienean, TGSS an sartzeko. Enpresaburuak Gizarte Segurantzan bere kargurako egindako kotizazioari dagozkion ekarpenak eta hala izanez gero bilketa bateratuaren kontzeptuak baino ez ditu ordaindu beharko.
    • PFEZrekin atxikitua.

IGO



Langile, langile-bazkide edo elkarte-kooperatibetako langile-bazkide edo norbere konturako edo autonomoen kotizazioari, amatasun, adopzio, harrera, aitatasun, haurdunaldia bitarteko arrisku edo edoskitze naturala arteko arriskuagatiko atsedenaldiak direla eta ordezkatuak izan direnak, irailaren 4ko 11/1998 Errege Dekretuak aipamena egiten dien hobaritutako interinitate-kontratuen bidez, ondoko hau aplikatuko zaio:

  • Gizarte Segurantzarako enpresa kuotetan, lan-istripu eta laneko gaixotasunenak barne, eta bilketa-bateratuko kuoten enpresa-aportazioetan %100eko hobaria izango dute, berezko inoren konturako Gizarte Segurantzaren erregimenean diren langileek.
  • %100eko hobaria, dagokion gutxieneko oinarri edo oinarri finkoari, Gizarte Segurantzaren langile autonomoen erregimenean diren langileentzat derrigorrean ezarri kotizazio-tasari dagokion kuota aplikatuta atera emaitza izango da.

Hobari hau ondoko kasuetan baino ez da aplikatuko: epealdian arrazoi hauengatik jarduera eteten denean eta ordezkoaren interinitate- kontratua ematen denean, beti ere etetearen gehienezko epearen mugarekin.


IGO



Prestazio-eskaera:
  • Eskubidea onartzeko prozedura interesdunak eskatuta hasiko da, dagokion Erakunde kudeatzailearen Zuzendaritza Probintzialari zuzendutako eskaeraren bidez kokapen erregimenaren arabera.
    • Eskaera araututako ereduetan egingo da eta Administrazio Publikoen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen Iart.  Herri Administrazioen eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 70. artikulua, beharrezko dokumentuekin batera, seme-alaba edo hartutako adingabe beren aitatasunagatiko diru-laguntza izapidetzeko entregatu direnak izan ezik.
    • Zuzenean, horretarako arrazoiak, hasierako data eta onuradun bakoitzaren atseden aldiaren aurreikusitako banaketa izan beharko ditu, baita enpresekin lotutako datuak ere, besteren konturako langileez ariko bagina.
    • Erditze goiztiarretan subsidioak eteteko eskaera eta erditu ostean jaioberriak erietxean egon behar duen kasuetan, amari edo aitari eman behar zaio onuraduna denaren edo izango denaren arabera, laneko kontratua eten izana edo jarduera laga izana egiaztatuta, baita adingabea erietxean sartzea egiaztatuta ere, ospitaleak igorritako dokumentuaren bitartez.
  • Erakunde kudeatzaileak ofizioz has dezake prestazioa onartzeko prozedura, horretarako datu nahikoak dituenean, eta interesdunari jakinarazi beharko dio egoera hori eragin duen gertakizunaren ondorengo egunetik zenbatzen hasita 15 eguneko epean.
Ebazpena eta jakinarazpena:

 Erakunde kudeatzaileko  probintziako zuzendari eskudunak, zeineta eskakizuna aurkeztu den , emango du berariazko ebazpena eta interesdunari jakinaraziko dio 30 eguneko epean, interesdunaren eskaera jasotzen denetik zenbaten hasita.

Izan ere, diru-laguntza aldi baterako ebazpen bidez onar daiteke,  sistemaren korporazioaren datu-baseetako azken kotizazio-oinarriaren arabera. Atsedenaldiaren aurreko hilaren kotizazio-oinarria behin behineko ebazpenekoaren berdina ez balitz, prestazioa berriro kalkulatuko da eta behin betiko ebazpena igorriko da. Oinarriak aldatu ez balu, behin behineko ebazpena indarrean sartuko da igorri eta 3 hileko epean.

Salbuezpen gisa, gertatu aurreko hilean enpresak jarduerari hasiera eman balio, beharrezkoa izango da enpresaren ziurtagiria, non kalkuluetarako erabiliko den kotizazio-oinarria azaltzen den. Era berean, langilea lanaldi partzialerako badago kontratatuta, eta oinarri arautzailea kalkulatzerik ez dagoenean, edo TGSS  ren baimena duten enpresen kasuan, kuotak hurrengo hilaren ondoren ordaindu ahal izango dira.

Preskripzioa:

Prestazioak jasotzeko eskubidea 5 urteko epean preskribatuko da, prestazioa eragin duen gertaera jazo ondorengo egunetik aurrera zenbatuta, alde batera utzi gabe aitorpenaren ondorioak eskaera egin aurreko hiru hilabeteetatik aurrera ematen badira. 


IGO



  • Haurdun den langilea artatzen duen Osasun Zerbitzu Publikoko medikuak amatasun-txostena luzatuko du honako kasu hauetan:
    • Langileak atsedena erditze-data baino lehen hasten duenean.
    • Seme-alaba, gutxienez amaren sabelean ehun eta laurogei egunez egon ondoren, hiltzen denean.
  • Amatasun-txostenak jatorrizkoa eta hiru kopia izango ditu:
    • Jatorrizkoa langileari emango zaio enpresan zazpi eguneko epean aurkezteko kopia batekin (besteren konturako langilea bada).
    • Beste kopia bat Osasun Zerbitzuen Ikuskaritzari edo dagokion Osasun Zerbitzu Publikoko organo baliokideari aurkeztuko zaio.
    • Azken kopia medikuaren eskuetan geratuko da.
  • Langilea erditu aurretik aldi baterako ezintasun egoeran badago medikuak, aldi berean, medikuaren alta-agiria egin beharko dio amatasun egoeraren hasieragatik.

  • Osasun Zerbitzu Publikoak Erakunde kudeatzaileari bidaliko dio amatasun-txostena eta medikuaren alta-agiria haiek igorri ondorengo 5 egun naturaleko epean.

IGO



 

AMATASUNEKO-AITATASUNEKO IZAPIDEAK EGITEKO BEHAR DIREN DOKUMENTUAK

(Konpultsatzeko kopia edo fotokopia konpultsatua erantsita daraman jatorrizkoa; nortasun agirientzat jatorrizkoa erakustea nahikoa izango da)

 

  1. KASU GUZTIETAN:

    • Eskatzaileen eta, egotekotan, legezko ordezkariaren identifikazioa, honako indarreko dokumentu hauen bidez:

      • Espainiarrak: Nortasun agiri nazionala (DNI).
      • Atzerritarrek: Pasaportea, eta hala badagokio, beren herrialdeetan indarrean den nortasun agiria eta NIE (Atzerritarren Identifikazio Zenbakia). Zenbaki hori AEATk eskatzen du ordainketarako.
    • Legezko ordezkaritzaren egiaztagiria, horrela badagokio.
    • Besteren konturako langileak: enpresa-ziurtagiria, amatasunagatiko/aitatasunagatiko lan-etetearen eguna zehaztuz, enpresak RED Sistemaren bitartez ziurtagiri hori bidali ez badu.
  2. AMATASUNA DENEAN

    1. Jaiotzagatik:

      • Amatasun-txostena, dagokion Osasun Zerbitzu Publikoak igorritakoa, honako kasu hauetan:
        • Langileak atsedena erditze-data baino lehen hasten duenean.
        • Seme-alaba, gutxienez amaren sabelean ehun eta laurogei egunez egon ondoren, hiltzen denean.
      • Familia-liburua edo, horren ordez, seme-alaba inskribatu izanaren ziurtagiria, datuok Erregistro Zibilean automatizatuta ez daudenean. Atsedena erditze-data baino lehen hasi bada, dokumentu hauek seme-alabaren erregistroa egin ondoren aurkeztuko dira.
      • Amak bere atsedenaren zati bat lagatzen badio beste gurasoari, eskaera-agiriaren 5. orria beteta aurkeztu behar da. Gainera, funtzionarioa izaki Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartuta ez badago, ziurtagiri bat aurkeztu beharko da, bere lantokiko pertsonaleko sailak igorritakoa. Bertan, langilea zein egoera administratibotan dagoen eta amatasunagatik zein epe dagokion adierazi beharko da.
      • Amak Gizarte Segurantzan alta egitera behartzen ez duen jarduera profesionalen bat burutzen badu eta mutualitate edo profesionalen elkargo bateko kide bada, ziurtagiri bat aurkeztu beharko da. Bertan egiaztatu beharko da erditzeagatik ez duela inolako prestaziorik edo kalte-ordainik jaso, edozein epekoa, zenbatekokoa, izaerakoa edo erregimenekoa dela ere.
    2. Adopzioagatik, harreragatik edo tutoretzagatik:

      • Adopzioa gauzatzen deneko ebazpen judiziala, edo harrera ematen deneko ebazpen administratiboa edo judiziala, adopzio aurretikoa zein behin betikoa edo sinplea, betiere azken kasuan iraupena urte baino gutxiagokoa ez denean, eta nahiz eta harrerak behin-behinekoak izan. Harrera sinpleen kasuan, baliozkotzat emango da hura arautzen duten autonomia-erkidegoetako erakundeen jakinarazpena.
      • 6 urtetik gorako adingabekoak adoptatu edo hartzen diren kasuetan, desgaitasunen bat badute Adinduen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuaren (Imserso) edo dagokion autonomia-erkidegoko eskumeneko erakundearen ziurtagiria aurkeztu beharko da, adoptatutako edo hartutako umeak ehuneko 33 edo gehiagoko minusbaliotasuna duela ziurtatuz. Bestela, adingabeak babesteko eskumeneko entitate publikoaren ziurtagiria, adoptatutako edo hartutako umeak, beren egoera pertsonalagatik edo atzerritik etorri izanagatik, gizartean edo familian integratzeko zailtasun bereziak dituela ziurtatuz.
      • Hala dagokionean, familia-liburua edo, horren ordez, seme-alaba inskribatu izanaren ziurtagiria, datuok Erregistro Zibilean automatizatuta ez daudenean.
      • Bi gurasoek lan egiten badute, eteteko aldia interesdunek hautatu moduan banatuko da, eta aldi berean edo batak bestearen ondoren gozatu ahalko dute, etenik gabeko epeetan. Horretarako, eskaera-agiriaren 5. orria bete behar da.

        1. Nazioarteko adopzioa edo harrera:

          • Nazioarteko adopzioa denean eta adoptatuaren jatorrizko herrialdera gurasoen aurretiazko joan-etorria beharrezkoa denean, autonomia-erkidegoko erakunde eskudunak luzatutako dokumentazioa aurkeztu beharko da. Bertan, adopziorako edo harrerarako izapideen hasiera egiaztatu beharko da.
          • Atzerriko herrialde batean egindako adopzioa eta Espainiako kontsul bulegoan inskribatutakoa: Erregistroko inskripzio-egiaztagiria edo adopzioaren eraketa egiaztatzen duen dokumentua eta haren erregistroa.
          • Adopzioa eta helburu gisa adopzioa duen tutoretza, atzerriko estatu batean eraturikoa eta Espainian inskribatu gabekoa:
            • Adopzioa edo tutoretza egiaztatzen duen ebazpen administratiboa edo judiziala.
            • Adingabekoaren alde Espainiako kontsul bulegoak luzatutako bisatua.
            • Adopzio hartzailearen egokitasun ziurtagiria, ebazpena edo aitorpena, Espainiako autoritate eskudunak luzatutakoa.
            • Eskatzaileak adopzioa Espainian gauzatzeko izapideak hasiak dituela egiaztatzen duen agiria edo, hala badagokio, adopzioa Erregistro Zibilean inskribatuko denekoa.
    3. AITATASUNAREN KASUAN

      1. Jaiotzagatik:

        • Familia-liburua edo, horren ordez, seme-alaba inskribatu izanaren ziurtagiria, datuok Erregistro Zibilean automatizatuta ez daudenean.
      2. Adopzio edo harreragatik:

        • Adopzioa edo tutoretza gauzatzen deneko ebazpen judiziala, edo harrera emateko ebazpen administratiboa edo judiziala, adopzio aurretikoa zein behin betikoa edo sinplea, betiere azken kasuan iraupena urtebetekoa baino gutxiagokoa ez denean, eta nahiz eta harrerak behin-behinekoak izan. Harrera sinpleen kasuan, baliozkotzat emango da hura arautzen duten autonomia-erkidegoetako erakundeen jakinarazpena.
    4. BESTELAKO DOKUMENTAZIOA

      1. Eskatzaileen eta seme-alaben desgaitasunaren/mendekotasunaren kasuan: Desgaitasunaren ziurtagiria, % 33 edo gehiagoko maila dagoela dioena (kotizazioaren araberakoa ez den amatasuna luzatzen den kasuetan izan ezik, horietan % 65 edo gehiagokoa izan behar da), Imserso-rena edo dagokion autonomia-erkidegoko eskumeneko erakundearena.

        Seme-alaben edo hartutako adingabeen desgaitasunen kasuan (hiru urtetik beherakoak), Imserso-ren edo dagokion autonomia-erkidegoko eskumeneko erakundearen ziurtagiria aurkeztu beharko da. Bertan adierazi beharko da desgaitasuna ehuneko 33koa edo gehiagokoa dela, edota mendekotasun-maila zehazteko balorazioan gutxienez 1. maila ertainekoa dela ziurtatu dela, hiru urtetik beherako adingabeentzat ezarritako eskalaren arabera. Minusbaliotasun-gradua zehaztu ez bada, jaioberrien kasuan, nahikoa izango da Osasun Zerbitzu Publikoak edo ospitale publikoko edo pribatuko medikuak (azken kasu horretan, Osasun Zerbitzu Publikoaren bermea beharko du) minusbaliotasuna edo minusbaliotasun posiblea txosten baten bidez adieraztea.
      2. Familia ugarien kasuan: Familia ugariaren titulua edo hura eskatu izanaren ziurtagiria.
      3. Guraso bakarreko familia ziurtatuta egongo da familia-liburuan guraso bakarra badago. Bi guraso badaude, beste gurasoaren heriotza-ziurtagiria edo familia abandonatu izanaren ebazpen judiziala aurkeztuko da.
      4. Erditu eta berehala jaioberria ospitalean barneratuz gero eta horrek atsedenaldia luzatzeko eskubidea ematen badu, ospitaleak igorritako dokumentua, barneratze hori ziurtatuz. Bertan adierazi beharko dira jaioberria barneratzera eraman duten egoera eta arrazoiak, baita horren hasiera- eta bukaera-datak ere.
      5. Lanaldi partzialeko erregimenean atsedena izanez gero:

        • Besteren konturako langileen kasuan, amatasun/aitatasun-atsedena izateko eskubidea biltzen duen enpresariaren eta langilearen arteko hitzarmena, lanaldi partzialarekin.
        • Norbere konturako langileen kasuan, interesdunaren dokumentua, jarduera partzialki egiteko baldintzak biltzen dituena.
      6. Langabeziari dagokion ordaindutakoaren araberako prestaziorik jasotzen ez duten aldizkako langile finkoak: Kanpainen arteko aldian egondako jaiotza, adopzio edo harrerentzako baldintza hori ziurtatzen duen dokumentua, prestazioaren sortzapenari eragin gabe jarduera berriz hasten denean.
      7. Aldi baterako ezgaitasunagatiko prestazioa ordainketa zuzen bidez jasotzen ari bada Gizarte Segurantzako Mutualitate laguntzaile baten eskutik, erakunde horren ziurtagiria aurkeztuko du, oinarri arautzailearen kalkulua eta sorospena noiz bukatu zen adierazita.
      8. Langabeziagatiko prestazioa jasotzen ari bazara: Estatuko Enpleguaren Zerbitzu Publikoaren Ziurtagiria, prestazioa eten zen egunarekin.
      9. Langile Autonomoen Erregimen Bereziko langileek (Norbere Konturako Nekazaritzako Langileen Sistema Berezian sartutakoak eta ekonomikoki mendekoak diren langileak salbu) jardueraren egoeraren aitorpena aurkeztu beharko dute erakunde kudeatzaileak hala eskatzen badu.

 

 

Dokumentazioa aurkezteko, zoaz Gizarte Segurantzako Arreta eta Informazio Zentro batera; edo, ziurtagiri digitala baduzu, honako Zerbitzu hau ere erabil dezakezu: Amatasuna eta aitatasuna.


IGO

Copyright © Seguridad Social 2017. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra