
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Langileak
Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen prestazioak / Pentsioak » Amatasuna » Erregimen Orokorra » Ukatzea, baliogabetzea eta etetea / Iraungitzea
Ukatzea, baliogabetzea eta etetea / Iraungitzea
Diru-laguntzarako eskubidea ukatu, deuseztatu edo eten daiteke, onuradunak ondokoa egiten badu:
-
Laguntza lortzeko edo horri eusteko iruzur egiten badu.
-
Atsedenaldiaren denboraldian norbere kontura edo besteren kontura lan egiten badu, salbu; lanaldi partzialeko amatasun laguntza jasotzen badu edo enplegu-aniztasun eta jarduera-aniztasun kasuetan.
Diru-laguntza jasotzeko epea atsedenaldi denboraldiarekin bat etorriko da. Atsedenaldia, zehazki, lanaldi partzialetik edo diru-laguntzarik eragiten ez duten lanetatik edo jardueretatik kanpokoa izango da.
-
Atsedenaldien gehienezko epemugak pasatzean.
-
Atsedenaldia aitak edo amak "bakarrik" izaten duenean, atsedenaldi osoa bete baino lehen, diru-laguntzaren onuraduna borondatez lanera itzultzean . Erditze kasuan, ama ezingo da lanera itzuli derrigorrezko atsedenaldiko 6 asteak pasatu arte.
-
Aitak eta amak atsedenaldia aldi berean edo batak bestearen jarraian hartzen dutenean eta gurasoetako bat edo biak lanera borondatez itzultzean atsedenaldi osoa bete aurretik . Erditze kasuan, ama ezingo da lanera itzuli derrigorrezko atsedenaldiko 6 asteak pasatu arte.
Kasu horretan, iraupen osoa betetzeko geratzen den zatiak beste gurasoak duen laguntzaren iraupena luzatuko du, seme-alaben edo etxean hartutako adingabeen heriotzaren kasurako ezarritakoa gorabehera, eta amak, erditzearen kasuan eta amatasunaren atsedenaldiaren hasieran eskubidea beste gurasoaren alde baliatzeko duen premia gorabehera.
-
Onuraduna hiltzean, legalki edo erregelamenduz ezarritako baldintzen arabera, bizirik dagoen beste gurasoak gelditzen den atsedenaldia izaten jarraitu dezakeenean izan ezik.
-
Onuradunak erretiroagatiko edo behin betiko ezintasunagatiko egoera eskuratzeagatik, geratzen den atsedenaldiaren zatia beste gurasoak baliatzeko eskubideari kalterik eragin gabe.
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





