MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa

Langileak

Erregimen Orokorra



Lesio, ebaketa edo deformazio guztiak:

  • Lan-istripuak edo gaixotasun profesionalak eraginda.
  • Behin betiko izaerakoa.
  • Ezgaitasun iraunkorra eragiten ez duena.
  • Langilearen osotasun fisikoa aldatzen edo murrizten duena.
  • Horretarako ezarritako baremoan sailkatuta dagoena.

IGO



Lan-istripua edo gaixotasun profesionala dela eta, lesioa, ebaketa edo deformazioa izan duten eta osatzeagatik medikuak alta eman dien Araubide Orokorraren barruan, altan edo altaren antzeko egoeran dauden langileak.


IGO



  • Prestazioa kalte ordaina izaten da oroharreko zenbatekoan, behin ematen da, eta haren zenbatekoa baremo batek zehazten du. Bertan zehazten dira sartzen diren lesioak, mutilazioak eta itxuragabatasunak.
  • Prestazioaren zenbatekoa handitu egingo da, hobenaren larritasunaren arabera, %30etik %50era lesio, mutilazio edo itxuragabetasuna makina, artefaktu edo arauzko neurriak ez dituzten edo gauzeztatuta edo kondizion txarretan dauden instalazio, zentru edo lantokietan gertatu denean edo lanean segurtasun eta higiene neurririk, osasungarritasun edo lan bakoitzerako egokitze neurririk (langilearen berezitasun, adin, sexu eta gainontzeko kondizioak kontuan hartuz) errepearatu ez direnean.
  • Errekargu hori enpresari arau-hauslearen ardura izango da.

IGO



  • Bateragarria da enpresa berean egindako lanarekin.
  • Ezintasun iraunkorrerako ezarritako prestazioekin bateraezina da, lesio, mutilazio edo itxuragabetasunak erabat independenteak badira ezintasun iraunkorra eta bere gradua aitortzeko kontuan hartutakoekin.

IGO



Baremoa aplikatu ondoren, dagozkion zenbatekoak ordainduko dute Erakunde Gestoreak, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak edo Itasoko Gizarte Erakundeak, edo lan-istripuak edo gaixotasun profesionalak erangindako ezgaitasun iraunkorreko prestazioak ordaindu behar dituen Gizarte Segurantzaren Lan Istripuetako eta Gaixotasun Profesionaletako Mutuak.

Araua hautsi duen enpresaburuak ordainduko du segurtasun eta higine neurririk ezak eragindako gainordaina.


IGO



Lesioak, ebaketak edo deformazioak aztertu daitezke, baliaezintasun gabeko lesio iraunkorrengatik jasotako kalte-ordaina sortarazi zuten ondorioek larriagotzeagatik, langileak, dagokion gertakizunak eragindako ezgaitasun iraunkorra dela eta prestazioak jasotzeko eskubidea aitortzeko eskatzeko aukera alde batera utzi gabe.


IGO



Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.

AA estandarren adostasun-ikonoa HTML 4.0. estandarren adostasun-ikonoa CSS estandarren adostasun-ikonoa