
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Langileak
Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen prestazioak / Pentsioak » Erretiroa » Erregimen Bereziak
Erregimen Bereziak
Nekazaritza Erregimen Berezia Erregimen Orokorrean sartzea:
REAn barne hartutako nekazaritzako besteren konturako langileak, eta baita zerbitzuak ematen dituzten enpresaburuak ere, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartuta geratuko dira 12-01-01etik, langile horientzat Sistema berezi bat ezarriz, Erregimen Orokorrean bezalako baldintzetan, legez ezartzen dire berezitasunekin (28/2011 legea, irailaren 22koa).
Etxeko Langileen Erregimen Berezia Erregimen orokorrean sartzea:
2012-01-01ean eragina izanda, Etxeko Langileen Erregimen Berezia Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartuta geratuko da, langile horientzat sistema berezia ezarriz. Langile horiek eskubidea izango dute Gizarte Segurantzaren prestazioak jasotzeko, Erregimen Orokorraren baldintza beretan, legez zehazten diren berezitasunekin (27/2011 legea, abuztuaren 1ekoa).
Erregimen Berezietan prestazioa jasotzeko eskubidea ematen duten eskatutako baldintza nagusiak, kasuan kasuan, hauek dira:
-
Altan edo antzeko egoeran egotea dagokion Erregimenean. Hala ere, erretiro pentsioa jasotzeko eskubidea izan dezakete ez-alta egoeratik, betiere ezarritako kotizazio eta adin baldintzak betetzen baldin badira.
-
Kuoten ordainketan eguneratua egotea, langileak erantzule zuzenak direnean.
-
Nekazal erroldan barneratzeko baldintzak biltzea. Baldintza hori Nekazaritzako Erregimen Berezian bakarrik eskatzen da.
Laguntzak Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorreko zehaztapen eta baldintza berdinak ditu, ondorengo berezitasunekin:
-
Adina: 65 urte beteta izatea.
Hala ere, kasu berezi batzuetan, 65 urte baino gutxiagorekin erretiroa hartu ahal izango dute euren lan-bizitzan erretiro aurreratua baimentzen duen erregimenen batean kotizatu badute, betiere baldintza zehatz batzuk beteta.
-
Oinarri arautzailea:
Hutsarteen bat egiterik ez dago. Kalkuluak egiteko kontuan hartu den epean kotizatzeko beharrik gabeko hilabeteak badaude, ez dira indarrean dauden eta 18 urtetik gorako langileei dagozkien gutxieneko oinarriekin osatuko.
Kuotak ordaindu beharrik ez den kasuetarako, kotizatu gabeko lan denbora tarteetarako oinarri arautzailea zehazteko, honako arau hauek hartuko dira kontuan:
-
Hileko ordainsariei dagokien kotizazio oinarriak kalkulatzeko, aurreko urte naturaleko kotizazio-oinarrien batez bestekoari aipatutako azken urteko KPIaren bariazio-ehunekoa gehituko diogu. Edonola ere, horrela kalkulatutako oinarriak Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak urtero finkatutako gutxieneko kotizazio-oinarria edo kotizazio-oinarri bakarra baino txikiagoa izan beharko du.
-
Esandako batez bestekoa kalkulatzeko, kotizatu beharrik ez duen norbere konturako jarduerari dagozkion kotizazio oinarriak hartuko dira kontuan.
-
Kotizatu beharrik ez den aldia hasi aurreko urte naturaleko hileko ordainsari guztietan kotizazio oinarririk izan ezean, dauden kotizazio oinarrien batez bestekoa hartuko da kontuan, dagokien hilabete kopuruarekin zatituta.
-
Aurreko urtean kotizazio oinarririk izan ezean, ageri diren lehenengoak hartuko dira aintzat, esandako batez bestekoa aurreko paragrafoetan zehaztutako arauekin kalkulatuko da. Batez besteko hori aurreko urte(eta)ko batez besteko aldagai-ehunekoarekin aldatuko da, harik eta kuotarik ordaindu behar ez izateko garaira iritsi arte.
-
Ehunekoa:
Urteak ordaintzeko eskala ez da aplikatzean, 67-1-1ean betetako adinaren arabera, kotizazio urteak zenbatzeko.
-
Prestazioaren jatorrizko gertakizuna:
-
Alta egoeran daudenentzat, lana uzten den hileko azken eguna.
-
Eskaera aurkezten den hileko azken eguna, alta antzeko egoeraren batean daudenentzat.
-
Eskaera data, altan ez daudenentzat.
-
Ondorio ekonomikoak:
Jatorrizko gertakizuna jazo, eta hurrengo hileko lehen eguna.
-
Bateragarritasuna/Bateraezintasuna:
Pentsioa bateragarria da negozioaren titularitateari eustearekin eta titulartasun horri lotuta dauden funtzioak betetzearekin.
Pentsiodunaren erretiro-pentsioaren eta lanaren arteko bateraezintasun erregimena
Bateraezintasun hori ez da aplikagarria izango dagokion erretiro-pentsioa eta elkargokidearen bere konturako jarduera aldi berean gertatu badira 2011ko uztailaren 1 aurretik, ez eta aipatu egunean 65 urte bete baditu ere.
-
Kuota-salbuestea:
Langileek ez diote Gizarte Segurantzari kotizatu behar (nola eta ez dauden aldi baterako ezintasun egoeran, edota laneko gertakarien kasuan izan ezik), 65 urte edo gehiago beteta baldin badituzte eta 35 urtez edo gehiagoz Gizarte Segurantzari kotizatu izana egiaztatzen badute. Kontaketa horretarako, ez dira kontuan hartzen aparteko ordainsarien zati proportzionalak. Langileak 65 urte egitean ez badu eskakizun hori betetzen, Gizarte Segurantzari ordaintzen jarraitu beharko lioke harik eta esandako denbora tartea bete artean.
-
Erretiro partziala: araudia garatzeko dago.
-
64 urteko erretiro berezia ez da babesten.
-
Erretiro aurreratua mutualista izan gabe ez da babesten.
-
Langile minusbaliatuen erretiro aurreratua: babestu gabe.
-
Erregimen honi buruzko informazio gehiago:
-
Prestazio gehiago.
Laguntzak Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorreko zehaztapen eta baldintza berdinak ditu prestazioak, ondorengo berezitasunekin:
ERRETIROA:
-
Edad:
Eskatutako 65 urteko gutxieneko adina murriztu egingo da. Meatzeetako kategoria eta espezialitate profesional bakoitzean lan egindako denbora-tarteari, egindako jardueraren arriskuaren eta toxikotasunaren arabera 0,50etik 0,05era bitarteko dagokion eskalako koefizientea aplikatuko zaio denbora hori murrizteko.
Langileak 60 urte baino gutxiago baldin baditu, erretiratzeko adin teorikoak 65 urte gainditu beharko ditu (adin erreala eta hobariak gehituta).
Mutualista izateagatik erretiro aurreratua: 60 urtetik aurrera, koefiziente murriztaileak aplikatuta, erregimen berezi honetan 69-4-1ean zeudenak eta esandako urte horretako martxoaren 31n edo lehenago ikatz meatzeetako mutualitate batean kotizatzen ari zirenak; bestela, berriz, 67-1-1 baino lehenagotik besteren konturako lan mutualitateetan kotizatzen ari zirenak.
-
Oinarri arautzailea:
Dagokiona izango da, baina arau normalizatuak hartuko dira kontuan kotizazio oinarriak kalkulatzeko.
-
Portzentaia:
Langilearen erretiro adina murrizten den aldia kotizatutzat kontatuko da, pentsioaren ehunekoa kotizazioen urteen arabera hazteko.
ERABATEKO EZINDUEN ERRETIROA:
-
Onuradunak:
Altaren antzeko egoeran daudela hartuko da kontuan erretiro pentsioa kalkulatzeko, erregimen berezi honetako erabateko ezintasun iraunkorra duten pentsiodunak, baldin eta honako baldintzak betetzen badituzte:
-
65 urte izatea edota, ikatz meatzeetako kategoria bakoitzean lan egindako denbora-tarteari esandako eskalaren arabera, dagokion koefizientea aplikatuta adin teorikoa betetzea.
-
Erabateko ezintasun iraunkorraren pentsioak, haren aukeraren arabera, interesdunak Erregimen Berezi honetan jasoko lukeen erretirokoa ordeztu ez izana.
-
Erabateko ezintasunaren eta erretiroa eragin duen gertakariaren arteko denborako kuota guztiak ordainduta izatea (enpresaburuaren eta langilearen ekarpenak, biak), erregimen berezi honetan interesdunaren izenean ordaindutako kuoten zenbatekoa kenduta (denbora-tarte horretakoak).
-
Oinarri arautzailea:
Osatzen duten hilabete bakoitzeko kategoriari dagozkien oinarri normalizatuak hartuko dira kontuan, erabateko ezintasun iraunkorra gertatutakoan interesatuari zegozkion kategoria edota espezialitate profesionalekoak, hain justu.
-
Portzentaia:
Erabateko ezintasun iraunkorreko pentsioaren eraginaren arteko eta erretiroa kausatzen duen gertakariaren arteko denbora tartean onuradunak betetako kuotak konputagarriak izango dira:
-
Aplikatu beharreko portzentajea zehazteko, kotizazio urteen arabera.
-
Pentsio eskubidea sorrarazteko eskatzen den gutxieneko kotizazio tartea kontatzeko.
-
Erregimen honi buruzko informazio gehiago:
-
Prestazio gehiago.
Prestazioa Erregimen Orokorreko termino eta baldintza berberetan aitortzen da, ondoko berezitasunekin:
- Adina:
Itsasoko Erregimen Berezian, itsasoan lan egiteak dituen gogortasuna, baldintza penagarriak, urruntasuna, eta abar dela eta, erretiroko adina koefiziente murriztaileak daude, eta horiei esker, langilea, 65 urterekin erretiratu beharrean, gehienez jota, 10 urte lehenago erretiratu daiteke.
Ezartzen diren koefiziente murriztaileak ontzi, nabigazio eta lan motaren araberakoak dira.
-
Merkataritzako Nabigazio ontzietan egiten diren lanak: 0,40 a 0,20.
-
Arrantza ontzietan egiten diren lanak: 0,40 a 0,15.
-
Portuko zamaketariak: 0,30.
-
Itsaskilariak eta lanperna eta alga biltzaileak: 0,10
Erretiroko adina murrizten den aldia kotizatutzat hartzen da, soilik oinarri arautzaileari ezarri beharreko ehunekoa zehazteko . Adina murriztu, eta ehunekoa zehazteko egiten den aldi hori kontatu ahalko dira, nahiz eta pentsioa beste Gizarte Segurantzaren beste edozein Erregimenetan gauzatu.
Mutualista izateagatik erretiro aurreratua: Erregimen Orokorreko termino berberetan aitortzen da , nahiz eta Erregimen Orokorreko eragin-dataren erreferentziak (67-1-1), 70-8-1ean eginak izan direla ulertuko da, Itsasoko Langileen Erregimen Berezia indarrean sartu zeneko data.
Itsasoko Erregimen Berezia indarrean sartu zen egunetik (70-8-1) edo lehenagotik, Itsasoko Montepio Nazionalean, Baxurako Arrantzaleen Aurreikuspen Mutualitate Nazionalean eta Portuko Zamaketarien Aurreikuspen Kutxan altan zeuden langileek, une hartan indarrean zeuden arauak jarraituz, 55 urtetik aurrera, edo 60 urtetik aurrera portuko zamaketarien kasuan, erretiro pentsioa jasotzeko eskubidea zutenek, adin horretatik aurrera erretiro pentsioa jasotzeko eskubide iragankorra ezarri da Itsasoko Langileen Erregimen Berezian, erretiro adinera iritsi bitartean, pentsioaren ehunekoa urtero ehuneko zazpi jaisten jarraituz.
Mutualista izararik gabe erretiro aurreratua: Erregimen Orokorreko termino berberetan aitortzen da. Hala ere, Itsasoko Erregimen Berezian inoren konturako langileek baino ez dute eskubidea erretiro mota hori izateko.
- Oinarri arautzailea:
Erregimen Orokorrean bezala kalkulatzen da. Nork bere konturako lan egiten dutenei, ordea, oinarri arautzailea kalkulatzeko kontuan hartzen diren egunetan agertzen diren kotizazio hutsuneak ez zaizkiete betetzen.
-
Ehunekoa:
Langilearen erretiro adina murrizten den aldia kotizatutzat kontatuko da, pentsioaren ehunekoa kotizazioen urteen arabera hazteko.
Mutualista izateagatik erretiro aurreratua: Kotizatutako urteen arabera dagokion oinarri arautzailearen ehunekoa murriztu egingo da honako koefiziente murriztaileak ezartzean:
-
Lana nahi duelako utzi, edota, lana uztearen arrazoia dena delako izanda ere, 38 urte baino gutxiagoz kotizatu duen langileak pentsioa kobratzen duenean, pentsioaren zenbatekoa %7 jaitsiko da 65 urtera iristeko falta zaion urte bakoitzeko.
-
Langileak kotizazioko 38 urte edo gehiago egiaztatzen dituenean eta lan-kontratua iraungi delako bere borondatez pentsioa hartzen duenean, kotiztutako urteen arabera, pentsioaren zenbatekoaren koefiziente murriztaileak ondokoak izango dira:
| Kotizatutako urteak | Lan etetea eta 38 urte edo gehiago kotizatuta |
|---|---|
| 38 eta 39 urte artean | 6,50% |
| 40 urte edo gehigo | 6,00% |
Mutualista izararik gabe erretiro aurreratua: Erretiro mota hori Erregimen Orokorreko termino eta baldintza berberetan ematen da. Hala ere, Itsasoko Erregimen Berezian inoren konturako langileek baino ez dute eskubidea erretiro mota hori izateko.
Erregimen honi buruzko informazio gehiago:
-
Prestazio gehiago.
-
Izapideak:
Itsasoko Gizarte Institutuaren Probintzia eta Tokiko Zuzendaritzak
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





