
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Langileak
Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen prestazioak / Pentsioak » Erretiroa » Erregimen Orokorra » Erretiro partziala » Bateragarritasunak / Bateraezintasunak / Iraungipena
Bateragarritasunak / Bateraezintasunak / Iraungipena
Erretiro partzialeko pentsioa honako hauekin bateragarria izango da:
-
Enpresan lanaldi partzialean lan egitearekin, eta, kasu horretan, erretiro partziala hartu aurretik, lanaldi partzialean egindako lanarekin, beti ere, lanaldia luzatzen ez denean Lanaldia luzatzen den kasuetan, erretiro partzialaren pentsioa kendu egingo da.
-
Beste enpresetan aurretik egindako lanak utzi eta erretiro partziala hartu ondoren hitzartutako denbora partzialeko lanekin, beti ere, ordura arte egindako lanaldia luzatzen ez denean. Lanaldia luzatzen den kasuetan, erretiro partzialaren pentsioa kendu egingo da.
-
Alarguntzako pentsio, langabeziagatik jasotako laguntza eta erretiro partziala hartu aurretik hitzartutako lanaldi partzialeko soldaten ordezko laguntzekin, aurreko paragrafoan adierazi diren zehaztapenetan, hurrengo atalean adierazten denarekin izan ezik.
Erretiro pentsio partziala honakoekin bateraezina izango da:
- Ezintasun iraunkor absolutuko eta baliaezintasun handiko pentsioak.
- Erretiro patziala ekarri duen kontratuaren ondorioz emandako lanerako ezintasun iraunkor osoko pentsioa.
- Beste lanaldi partzialeko kontratuan burututako jarduerari dagokion erretiro pentsioa.
Erretiro partzialeko pentsioa arrazoi hauengatik iraungitzen da:
-
Pentsioduna hiltzea.
-
Erretiro arrunta edo aurreratua aitortzea, legeak ezarritako edozein modalitateri jarraiki.
-
Bateraezintzat jotako ezintasun iraunkorreko pentsioa aitortzea.
-
Partzialki erretiratutakoak egiten duen lanaldi partzialeko kontratua iraungitzea, erretiro partzialarekin bateragarria den langabezia laguntza, edo bertan jasotzen zuen soldataren ordezko beste laguntzak jasotzeko eskubidea izatean izan ezik, kasu horietan, horiek amaitzen diren egunean iraungiko baita erretiro partziala.
Aurreko paragrafoan adierazitakoa ez da ezarriko bidegabetzat jotako lan kontratuak amaitzean, kasu horietan, erretiro partziala hartzeko eskubidea mantenduko da, enpresari legalki ezarritako betebeharrei kalterik egin gabe.
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 2013. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





