
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Langileak
Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen prestazioak / Pentsioak » Erretiroa » Erregimen Orokorra » Erretiro arrunta » Baldintzak
Baldintzak
Arau orokorra:
65 urte beteak izatea. Baldintza hau derrigorrez bete beharko da, betiere, altan edo altarekin parekatutako egoeran ez badago eta pentsioa jasotzen bada.
Salbuespenak:
Gutxieneko adina jaitsi edo aurrera daiteke, alta egoeran edo antzekoan dauden langileen kasuan eta egoera berezi jakinetan bakarrik:
-
Erretiro aurreratua 60 urtetik aurrera mutualista izaera izateagatik.
-
Erretiro aurreratua 61 urtetik aurrera mutualista izaera izan barik.
-
Erretiro partziala.
-
64 urtetan erretiro berezia.
-
Meatzari Estatutuetako langileen, aireko lanetako hegazkin-langileen, trenetako langileen, artisten, zezenketetako profesionalen, suhiltzaileen eta Ertzaintzen erretiroa.
-
Erretiro malgua.
-
%45 edo %65-ko ezintasuna edo handiagoa duten langileen erretiroa.
Koefiziente murriztaileak aplikatzeak ez du inola ere interesdunak erretiro pentsioa 52 urte baino lehen hartzea ekarriko; muga hori ez zaie aplikatuko erregimen bereziko langileei (ikatz meatzaritzakoak eta itsasoko langileak), 08-01-01ean erretiroa hartzeko adinaren koefiziente murriztaileak aitortuak badituzte. Horiei aurreko araudia aplikatuko zaie.
Altan edo altarekin parekatutako egoeran dauden langileak:
-
Kotizazio epealdi orokorra: 15 urte (5.475 egun), 2010-05-25aren ondoren.
-
Kotizazio epealdi zehatza: Eskubidea sortzen den unearen edo kotizatzeko beharra eten zen dataren aurretiko 15 urteetan bi urte izan beharko dira, altatik edo altarekin parekatutako egoeratik jubilazioko pentsioa jasotzen hasten bada, kotizatzeko beharrik izan gabe.
Altan ez eta antzeko egoeran ere ez dauden langileak:
-
Kotizazio epealdi orokorra: 15 urte (5.475 egun), 2010-05-25aren ondoren.
-
Kotizazio epealdi zehatza: Eskubidea sortzen den unearen aurretiko 15 urteetan bi urte izan beharko dira.
Gutxieneko kotizazio epealdia egiaztatzeko:
-
Berez egindako kotizazioak edo legez edo arauz hauei parekatutakoak baino ez dira zenbatuko.
-
Aparteko ordainsariei dagokien proportzioa ez da kontuan hartuko.
Lanaldi partzialean kontratatutako langileen kasuan:
Dagozkien kotizazio-epeak egiaztatzeko, bereziki lan egindako orduen arabera egindako kotizazioak baino ez dira zenbatuko, ohikoak zein osagarriak, eta horien baliokidetasuna kotizazioko ordu teorikoetan kalkulatuko da.
-
Benetan lan egindako orduen kopurua zati 5 egingo da, urteko 1826 orduen egunekoaren parekoa.
-
Jasotako kotizazio egun teorikoen kopuruari, 1,5eko koefiziente biderkatzailea aplilkatuko zaio, eta orduan, hauxe zehazteko hartuko den egun kopurua jasoko dugu:
-
Kotizazio gutxieneko epeak. Eguneko frakzioa, hala badagokio, egun osoaren paeko joko da.
-
Pentsioaren oinarri arautzaileari aplikagarri den portzentaia ezartzeko kotizatutako urte kopurua.. Urteko frakzioa urte osoaren pareko joko da.
Xede horietarako, etxeko langileen Sistema berezian dauden langileak badira, 2012tik 2018. urtera arte, benetan lan egindako ordu kopurua, 27/2011. Legearen 39. xedapen gehigarriaren 2. a) ataleko 1., 2. eta 3. zenbakiei buruzko kotizazio-oinarrien arabera finkatuko da, LPGE ekitaldi bakoitzerako Erregimen Orokorraren gutxieneko oinarrirako finkatutako zenbatekoarekin banatuta.
Pentsioa jasotzen den egoeraren arabera, gertaera eragilea egindakotzat hartuko da:
-
Lan jardueraren uzteko egunean, Gizarte Segurantzan altan dagoenean langilea.
-
Eskaera aurkezteko egunean, altaren antzeko egoeran , ondorengo salbuespenekin:
-
Derrigortutako eszedentziaren kasuan, antzeko egoera sortu zuen kargu uztearen eguna.
-
Lurralde nazionaletik kanporako lekualdatze kasuan, besteren konturako lanaren uzte eguna.
-
Eskaera aurkezteko eguna, alta ez den egoeratan.
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





