MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa
Bilatzaile aurreratua

Langileak

Zenbatekoa

Pentsioaren zenbatekoa zehazteko, oinarri arautzaileari kotizatutako urteen arabera dagokion portzentaje orokorra eta, hala badagokio, lan bizitza luzatzearen portzentaje gehigarria aplikatuko dira, erretiroa une bakoitzean indarrean dagoen erretiro adinarekin baino gehiagorekin jasotzen hasten bada, dagokion koefiziente murriztailearekin batera.

                              



2022. urtetik aurrera, oinarri arautzailea, erretiroa eragin duen gertaera aurreko hilabetearen aurreko 300 hilabeteetan zehar ordaindutako kotizazio oinarriak, zati 350 lortzen den zatidura izango da.

Pentsiora alta edo asimilazio egoera batetik iristen bada, kotizatzeko derrigortasunik gabe, oinarri arautzailea (OA) zehazteko denbora epea ezingo da kotizatzeko betebeharra bertan behera geratu zen arte atzeratu.

2013-01-01 baino lehenagoko legeria aplikagarri zaien pertsonentzat, LGSSaren laugarren xedapen iraunkorra aplikatuta, oinarri arautzailearen kozientea kalkulatzeko, 210 zenbakiaz zatituko dira pentsioa jasotzea eragin duena gertatu aurreko hilabetea baino lehen dauden 180 hilabeteetako interesdunaren kotizazio-oinarriak.

2013-01-01etik, hilabete kopurua urteko bider 12 egingo dai, jarraian zehazten den taularen arabera; bertan, 2022. urtean 300era arte iritsi arte konputa daitekeen hilabete kopurua eta dagokion zatitzailea ageri dira:

Urtea |Hilabete konputagarrien kopurua/Zatitzailea Urte konputagarriak
2013 192 / 224 16
2014 204 / 238 17
2015 216 / 252 18
2016 228 / 266 19
2017 240 / 280 20
2018 252 / 294 21
2019 264 / 308 22
2020 276 / 322 23
2021 288 / 336 24
2022 300 / 350 25

Kotizazio oinarriak murrizten diren kasuak:

Lana beren borondate libreari leporatu ezin dakiokeen zergati batengatik utzi duten langileentzat, LGSSaren 267.1 a) artikuluan zehazten diren kausa eta kasuetarako eta 55 urte bete ondoren eta gutxienez 24 hilabetez kotizazio  oinarrien murrizketa bat izan badute, lan-kontratua iraungi aurretik zehaztutakoarekiko, OA honako hau izango da:

  • 2013‐01‐01etik 2016‐12‐31ra, gertaera sorrarazi duen dataren aurreko hilabeteko 240 hilabeteetako kotizazio oinarriak, zati 280 ematen duen emaitza (20 urte konputagarriren formula), betiere, aurreko taularen arabera esleitu zaionarena baino emaitza hobea badu.
  • 2017‐01‐01etik 2021‐12‐31ra, gertaera sorrarazi duen dataren aurreko hilabeteko 300 hilabeteetako kotizazio oinarriak, zati 350 ematen duen emaitza (25 urte konputagarriren formula), betiere, emaitza hobea bada.
  • Aurretik aipatutakoa beren konturako langileei edo autonomoei ere aplikatuko zaie, jarduera uzteagatik jasotzen zuten diru-laguntza agortu zela urtebete igarotzen denean (abuztuaren 5eko 32/2010 Legea).

Kasu hauetan kontuan hartuko da hau:

  • Langilearen borondate libreari leporatu ezin dakiokeen kausa batengatik lana uztea, 55 urte bete aurretik edo ondoren gerta daiteke, 50 urte bete ondoren bere kotizazio bizitzan zehar izan duen lan harreman luzeena izango da.
  • Hogeita lau hilabeteek ez dute zertan elkarren segidakoak izan eta aurreko paragrafoan aipatzen den lan harremana amaitu zen datako aurreko hilabetean egiaztatutakoa baino kotizazio oinarri txikiagoak izango dituzte. 55 urte betetzen diren unearen edo langilearen borondateari leporatu ezin dakiokeen zergati batengatik lan harremana iraungi zen unearen, gertaera hau adin hori bete ondoren gertatzen bada eta erretiro pentsioa sorrarazi zuen gertaerako aurreko hilabeteko aurreko hilabetearen artean egon behar dute.
  • Norberaren konturako langileen edo langile autonomoen kasuan, lana uzteagatik prestazioak agortzen zaizkien datatik urte bat igarotzen denean, LGSSko  zortzigarren xedapen iragankorreko 2. eta 3. ataletan zehazten denaren aplikazioa lan uzte horren baldintzapean geldituko da, 55 urte bete ondoren gertatzen bada, erretiro pentsioa sorrarazi duen gertaera aurreko azken lanean gertatu denean.

Kotizazio oinarriak eguneratzea:

Gertaera sortzailearen aurreko hilabetearen aurreko 24 hilabeteetako kotizazio oinarrien balio nominala hartuko da kontuan.

Gainontzeko kotizazio oinarriak Kontsumo Prezioen Indizearen (KPI) eboluzioaren arabera eguneratuko dira dagokien hilabetetik  aurrera aurreko paragrafoak aipatzen duen aldia hasten den aurreko hilabeteraino.

Hutsuneen integrazioa:

OA kalkulatzeko hartuko den epean kotizatzeko obligazioa ez dagoen hilabeteak agertzen badira, lehen  48  kuotak  une bakoitzean dauden guztien gutxieneko oinarriarekin integratuko dira eta gainontzeko kuotak aipatutako oinarri minimo horren %50ekin.

2013-01-01 baino lehenagoko legeria aplikatzen zaienen kasuan, LGSSaren laugarren xedapen iragankorra aplikatuz, kalkulu hori egiteko helburu soilarekin, kotizazioan dauden hutsak une bakoitzean indarrean dagoen Erregimen Orokorraren arabera 18 urtetik gorako langileei aplikatzen zaien gutxieneko kotizazio-mailarekin beteko dira.

Hilabeteren batean, kotizatzeko obligazioa hilabeteko zati batean bakarrik badago, aurreko paragrafoan zehazten den bezala, kotizatzeko betebeharrik gabeko zatia integratuko da, betiere, lehenengo aldiari dagokion kotizazio oinarria adierazitako hilabeteko gutxieneko oinarriaren zenbatekora iristen ez bada. Kasu horretan, integrazioa azken zenbateko horretaraino iritsiko da.

Etxean lan egiten dutenen sistema berezian dauden langileen kasuan , 2013tik 2018ra, erretiro pentsioaren OA kalkulatzeko benetan kotizatu diren aldiak soilik hartuko dira kontuan (hutsune aldiak integratu gabe).

Nekazaritzako Besteren Konturako Langileen Sistema Berezian sartzen diren langileen kasuan, 2012-01-01etik aurrera, OA kalkulatzeko, benetan kotizatutako epeak bakarrik hartuko dira kontuan (hutsuneak ez dira beteko).

Lanaldi partzialeko, txandakako eta aldizkako langile finkoak direnean, hauxe edukiko da kontuan:

  • Kotizatzeko obligazioa egon ez den aldien integrazioa une bakoitzean aplikagarria den gutxieneko kotizazio oinarriarekin gauzatuko da eta kotizatzeko obligazioa eten edo iraungi zen unean kontratatuta zituen ordu kopuruei dagokiena izango da. Kotizatzeko obligazioa hilabeteko zati batean bakarrik badago, kotizatzeko obligaziorik ez duen hilabetearen zatitik etorriko da integrazio hori, betiere, dagokion kotizazio oinarria aipatutako gutxieneko oinarriaren zenbatekora iristen ez denean.
  • Aldizkako lan kontratu finkoa duten langileen denboraldi zein kanpainen arteko aldietan izan ezik, ez dira inola ere kotizazio hutsunetzat joko lanaldi mugatuko kontratuak berak eragindako zerbitzu etenaldien kausagatik lanik egiten ez deneko orduak zein egunak.

Kotizazio oinarriak handiagotzea:

Ezingo dira zenbatu azken bi urteetako kotizazio oinarrien areagotzeak, aplikagarria den hitzarmen kolektiboan edo dagokion sektorean zehazten den urteko batezbestekoa baino gehiago handitzen diren soldatak.

Ez dira kontuan hartuko lege xedapenetan eta antzinatasun eta maila profesionala legez igotzeko hitzarmen kolektiboetan zehazten diren arauak hertsiki aplikatzetik ondorioztatutako soldata igoerak, ezta lege xedapenetan edo hitzarmen kolektiboetan araututako beste edozein ordainketa kontzeptutik ondorioztatutako soldata igoerak ere.

Enplegu aniztasuna:

Enpresa desberdinetan kotizatutako oinarriak beren osotasunean zenbatuko dira, oinarri horien guztien baturak une bakoitzean indarrean dagoen gehienezko kotizazio muga gainditzen ez duen bitartean.

Jarduera aniztasuna:

Erregimen desberdinetan kotizatzen denean eta horietako baten pentsio eskubidea ez dagoenean, jarduera aniztasuneko azken erregimen honi egiaztatutako kotizazio oinarriak, pentsioa sorraraziko duen erregimenean metatu ahal izango dira, soilik honen OA zehazteko helburuarekin, oinarrien baturak inolaz ere ezingo duelarik une bakoitzean indarrean dagoen gehienezko kotizazio muga gainditu.

Kuoten salbuespen kasuak (*):

Kontingentzia arruntengatik kotizatu ez den lanaldietan, kontratu mugagabea duten langileen kasuan eta une bakoitzean indarrean dagoen OAren %100a lortzeko eskatzen den adina eta kotizazio aldiarekin, jarraian zehazten diren arauak hartuko dira kontuan:

  1. Interesdunak kotizatu dituen oinarriak hartuko dira kontuan, aurreko urte naturaleko kotizazio oinarrien batez bestekoa handiagotzearen emaitza baino handiagoak ez diren bitartean, azken urtean zehaztutako KPIren batez besteko aldakuntzan, gehi bi portzentaje puntu.
  2. Aitorturiko kotizazio-oinarriak aurreko urteko batezbestekoa baino handiagoak balira, 1. arauan xedatutakoaren arabera areagotuta, zenbateko hori hartuko da kotizazio-oinarritzat.
  3. 1. arauan aipaturiko batezbestekoa kalkulatzeko, kotizaziotik kanpo utzi zaion jarduerari eta hark burutzen duen jardunaldiaren baliokideari dagozkion kotizazio-oinarriak hartuko dira.
  4. Aurreko urte naturaleko hileko guztietan kotizazio-oinarririk ez balego, dauden kotizazio-oinarrien batezbestekoa erabiliko da, haiei dagokien hilabete-kopuruarekin zatituz.
  5. Kuoten salbuespenari lotutako jarduerak kotizazio-oinarririk izan ezean, salbuespen hori hasten den aurreko urtean besteren kontura egindako lanengatik interesdunak dituen kotizazio-oinarriak hartuko dira kontuan, kotizazioa salbuesten duen lanaldi berdintsuan.
  6. Aurreko urtean kotizazio-oinarririk ez balego, haiek dauden lehenengo urteko kotizazio-oinarriak hartuko dira kontuan eta 1. arauan aipaturiko batezbestekoa kalkulatuko da, eta aurreko ataletan aipatu diren arauak aplikatuko dira. Batezbesteko hori kuoten salbuespen aldiari dagokion urtera iritsi arteko aurreko urte naturalaren edo naturalen batez besteko aldakuntza portzentajean areagotuko da.

OAn kontuan hartuko den kotizazio oinarria seme-alabak edo harreran hartutako adingabeak zaintzeagatik laguntzak jasotzen diren kasuetan:

  • Seme-alabak edo harreran hartutako haurrak zaintzeagatik diru-laguntzak jasotzeko zenbagarria den aldia kotizatutzat hartzen denean diru-laguntza horien oinarri arautzailea zehazteko kalkulu-aldiaren barruan aurkitzen denean, kontuan hartuko den kotizazio oinarria, onuradunaren kotizazioaren etenaldia hasi zen datako aurreko sei hilabeteei dagozkien kotizazio oinarrien batazbestekoak osatuko du, kotizazioan etenaldiak daudenean, zenbatzen den aldi bakoitzaren aurreko sei hilabeteetako kotizazioei dagozkienak.
  • Onuradunak ez balu aipatutako sei hilabeteko aldia kotizatu, kotizazioa eten aurreko aldiari dagozkien kotizazio oinarri egiaztatuen batezbestekoa hartuko da kontuan.


IGO



2013-01-01etik aurrera aplikatu beharreko portzentajea:

Portzentajea Gizarte Segurantzari kotizatutako urteen arabera aldatzen da, honako eskala hau aplikatuz: 15 urterekin, %50; eta hamaseigarren urtetik aurrera %0,19 gehiago kotizatutako hilabete bakoitzagatik (1. eta 248. hilabeteen artean) eta %0,18 gehiago 248. hilabetetik aurrera. Dena den, oinarri arautzaileari aplika dakiokeen portzentajeak ezin izango du %100 baino gehiagokoa izan, pentsioa aplikagarri den adina baino beranduago jasotzen den kasuetan izan ezik.

Eskala horren arabera zehaztutako zenbatekoari une bakoitzean dagokion iraunkortasun faktorea aplikatuko zaio. Iraunkortasun faktore hori 2019-01-01etik aurrera gauzatzen diren Gizarte Segurantzaren sistemako erretiro pentsioei aplikatuko zaie.

Dena den, 2027ra arte, pixkanakako aldi iragankor bat ezarriko da, eta ordura arte aipatutako portzentajeen ordez honako hauek aplikatuko dira:

PORTZENTAJEA – ERRETIROA – KOTIZATUTAKO URTEAK
APLIKAZIO
-
EPEA
LEHEN
15 URTEETAN
URTE GEHIGARRIAK GUZTIRA
Urteak % HILABETE
GEHIGARRIAK
KOEFIZIENTEA    %     URTEAK URTEAK   %  
2013tik 2019ra 15 50 1etik 163ra
Gainerako 83 hilabeteetan
0,21
0,19
34,23
15,77
15 50 Guztira, 246 hilabete 50,00 20,5 35,5 100
2020tik 2022ra 15 50 1etik 106ra
Gainerako 146 hilabeteetan
0,21
0,19
22,26
27,74
15 50 Guztira, 252 hilabete 50,00 21 36 100
2023tik 2026ra 15 50 1etik 49ra
Gainerako 209 hilabeteetan
0,21
0,19
10,29
39,71
15 50 Guztira, 258 hilabete 50,00 21,5 36,5 100
2027tik aurrera 15 50 1etik 248ra
Gainerako 16 hilabeteetan
0,19
0,18
47,12
2,88
15 50 Guztira, 264 hilabete 50,00 22 37 100

Amatasunagatiko osagarriaren aplikazioa:

2 haur edo gehiago dituzten emakumeei, biologikoak zein adoptatuak, amatasunagatiko osagarri bat aplikatuko zaie, 2016ko urtarrilaren 1etik aurrerako pentsioaren zenbatekoari aplika dakiokeen ehunekoa, alegia, aurreko ataletan adierazitakoaren arabera kalkulatutakoa. Ehuneko hori %5 izango da bi seme-alaba direnean; %10ekoa hiru direnean; eta %15ekoa lau edo gehiago direnean.

Espainian edota atzerrian jaio badira ere, seme-alabak hartuko dira kontuan emakumeari osagarria aplika dakion eskubidea duen erabakitzeko eta honen aplikazioa kuantifikatzeko.

Pentsio-osagarria ezin izango da aplikatu baldin eta interesdunak erretiro aurreratua nahita hartzen badu, ezta erretiro partzialaren kasuan ere. Bata eta bestea Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 208. eta 215. artikuluetan jasotzen dira hurrenez hurren.  Horrez gain, ezin izango zaio aplikatu Zahartzaroko eta Baliaezintasuneko Nahitaezko Aseguruaren (SOVI) pentsioari.


2013-01-01 baino lehenagoko legeriari heltzen diotenei aplikatzen zaien ehunekoa:

Portzentajea Gizarte Segurantzari kotizatutako urteen arabera alda daiteke, eskala honi jarraituz: %50 lehen 15 urteetan, %3 hamaseigarren urtearen eta hogeita bosgarren urtearen arteko urte gehigarri bakoitzarengatik, eta %2 hogeita seigarren urtetik aurrera (35. urtean %100era iritsi arte).

KOTIZATUTAKO URTEEN ARABERAKO PORTZENTAJEEN ESKALA
Kotizatutako urteak Oinarri arautzailearen
ehunekoa
15 urterekin %50
16 urterekin %53
17 urterekin %56
18 urterekin %59
19 urterekin %62
20 urterekin %65
21 urterekin %68
22 urterekin %71
23 urterekin %74
24 urterekin %77
25 urterekin %80
26 urterekin %82
27 urterekin %84
28 urterekin %86
29 urterekin %88
30 urterekin %90
31 urterekin %92
32 urterekin %94
33 urterekin %96
34 urterekin %98
35 urterekin %100

Honako kotizazio-urteak hartuko dira kontuan:

    • Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorra.

    • Gizarte Segurantzako Erregimen Berezi desberdinak.

    • Garai bateko Zahartzaro eta Baliogabetasun Aseguruaren eta/edo Lan Mutualismoaren Erregimenak.

    • Erregimen integratuak, horiek ezarri baino lehenagokoak barne, baldin eta horietan ezarritako prestazioak jasotzeko zenbatu ahal izan baziren.

    • Gizarte aurreikuspenerako beste erakunde batzuk, integratzeke dauden erregimenei dagozkienen ordezko gisa arituko direnak.

    • Estatuko Klase Pasiboen Erregimenari egindakoak.

    • 1959-01-01 baino lehenago garai hartan funtzionario kargurik ez zuten langileek Administrazio Publikoei eta horien menpeko erakundeei egindakoak.

Kotizazio-urteak zenbatzeko arauak:

Kotizazioak 1967-01-01 baino beranduago egiten badira, kotizatutako egun guztiak hartuko dira kontuan eta egun guztien kopurua zati 365 egingo da, kotizatutako urte kopurua ateratzeko. Urtearen zati bat ezin izango da urte oso gisa zenbatu; izan ere, kotizatutako lehen 15 urteak gainditu ondoren, oinarri arautzaileari aplika dakiokeen portzentajea kotizatutako hilabete gehigarri bakoitzeko areagotzen da.

1967-01-01 baino lehenagoko kotizazioak badaude, kotizatutako urte kopurua honako kotizazio hauek batuta lortzen diren kotizatutako guztizko egun kopurua zati 365 eginda lortzen da (urte zatiak urte oso gisa zenbatu gabe):

  • Erregimen orokorrean eta beste erregimen batzuetan 1967-01-01 baino lehen kotizatutako egunak.
  • Zahartzaro eta Baliogabetasun Aseguruari eta Lan Mutualismoari 1960-01-01 eta 1966-12-31 artean kotizatutako egunak, baldin eta gainjartzen ez badira.
  • Langileari dagozkion hobekuntza-egunak, 67-1-1 egunean betetako urteen arabera, Zahartzaro eta Ezintasun Aseguruan eta Lan Mutualismoan kotizatutakoa ziurtatzen denean, ondorengo eskalaren arabera:

KOTIZAZIO URTEAK ETA EGUNAK ORDAINTZEKO ESKALA
1967-01-01eko adina Urteak Egunak
65 urte 30 318
64 urte 30 67
63 urte 29 182
62 urte 28 296
61 urte 28 46
60 urte 27 161
59 urte 26 275
58 urte 26 25
57 urte 25 139
56 urte 24 254
55 urte 24 4
54 urte 23 118
53 urte 22 233
52 urte 21 347
51 urte 21 97
50 urte 20 212
49 urte 19 326
48 urte 19 76
47 urte 18 191
46 urte 17 305
45 urte 17 55
44 urte 16 169
43 urte 15 284
42 urte 15 34
41 urte 14 148
40 urte 13 263
39 urte 13 12
38 urte 12 127
37 urte 11 242
36 urte 10 356
35 urte 10 106
34 urte 9 220
33 urte 8 335
32 urte 8 85
31 urte 7 199
30 urte 6 314
29 urte 6 64
28 urte 5 178
27 urte 4 293
26 urte 4 42
25 urte 3 157
24 urte 2 272
23 urte 2 21
22 urte 1 136
21 urte 0 250


IGO



  • Erretiro pentsioa une bakoitzean indarrean dagoen erretirorako ohiko adina baino handiagoa duenean jasotzen hasten denean, baldin eta adin hau betetzean eskatzen den gutxieneko kotizazio aldia  bete bada, interesdunari kotizatutako urte oso bakoitzagatik edo legez kotizatutzat hartzen denagatik portzentaje gehigarri bat emango zaio, adin hori bete zuen dataren eta pentsioa eragin duen gertaeraren arteko datan, zehazten den lehen datan egiaztatzen den kotizatutako urte kopuruaren arabera.
  • Portzentaje gehigarria 2013-01-01etik aurrera:
    • Kotizatutako urte oso bakoitzaren edo legez kotizatutzat hartzen denaren, %2, une bakoitzean indarrean dagoen erretiratzeko adin arrunta bete zen datatik, pentsioa jasotzea eragin duen gertaeraren datara arte, interesdunak adin hori betetzean 25 urte kotizatu dituela egiaztatzen duenean.
    • %2,75, interesdunak 25 eta 37 urte bitartean kotizatu dituela egiaztatzen duenean.
    • %4, interesdunak 37 urte baino gehiago kotizatu dituela egiaztatzen duenean.
  • 2013-01-01 baino lehenagoko legeria aplikatzen zaienentzako ehuneko osagarria:
    • Kotizatutako urte oso bakoitzaren, edo legez kotizatutzat hartzen denaren, %2, 65 urte bete zituenetik pentsioa jasotzea eragin duen gertaeraren datara arte.
    • %3, interesdunak, 65 urte betetzean, gutxienez 40 urte kotizatu dituela egiaztatzen duenean.
  • Lortutako ehuneko osagarria batu egingo zaio kotizatutako urteen arabera interesdunari oro har. Ateratzen den ehunekoa oinarri arautzaileari aplikatuko zaio, pentsioaren zenbatekoa zehazteko; zenbateko hori ezin da izan LPGEak ordaindutakoaren araberako pentsioetarako ezarrita duen gehienezko muga baino handiagoa.
  • Ematen zaion pentsioa muga horretara iristen bada portzentaje gehigarria aplikatu gabe edo hau partzialki aplikatuz soilik, interesdunak hau jasoko du:
    • Gehienezko pentsioa.
    • Gainera, urtero une bakoitzean indarrean dagoen gehienezko zenbatekoari pentsioaren zenbatekoa kalkulatzeko erabili ez den portzentaje gehigarria aplikatuko zaion eta gehiegizko unitatera gerturatuz biribilduko den zenbateko bat jasotzeko eskubidea izango du. Aipatutako zenbateko hori iraungitako hilabetean sortuko da eta hamalau ordainketa desberdinetan egingo da.
  • Zenbateko horren eta interesdunari aintzatetsitako pentsioaren edo pentsioen baturak, urte osoa batuz, ezin du une bakoitzean indarrean dagoen kotizazio oinarriaren gehienezko topea gainditu, hau ere urte osoa batuz.
  • Onura hau ez da aplikatuko erretiro partzialeko edo erretiro malguko kasuetan, ezta erretiro adina murrizteko koefizienteak daudenean ere. Beraz, onura hau, erretiroa eragin duen gertaeraren datan, erretiro pentsioa legez ezartzen den erretirorako adin arrunta baino handiagoa den benetako adinean lortzen duten langileei bakarrik aplikatuko zaie.
  • 1967ko urtarrilaren 1etik eta data baliokidetik mutualista diren langileak:
    • Erretiroagatiko pentsioa legez ezarritakoa baino adin handiagoarekin jasotzen bada, LGSSaren 210 artikuluan ezarritakoaren arabera zehaztuko da pentsioaren zenbatekoa.
    • Horretarako, ehuneko osagarria aitortuko zaio interesdunari, kasuan kasu aplikagarri den adina betetzen duen egunaren (legearen 205.1.a) artikulua) eta pentsioa jasotzea eragin duena gertatzen den egunaren artean kotizatutako edo legez kotizatutakotzat jotako urte oso bakoitzeko.

IGO



  • Erretiroagatiko eta erabateko ezintasunagatiko prestazioen oinarri arautzailea arau orokorrari jarraiki kalkulatuko da.
  • Erretiroagatiko pentsioen eta gaixotasun arruntak eragindako ezgaitasun iraunkorragatiko pentsioen zenbatekoa zehazteko, partzialtasun-koefizientea aplikatzetik ateratzen diren kotizatutako egunen kopurua ( LGSSaren 247 artikuluko a) letraren bigarren paragrafoa) areagotu egingo da 1,5eko koefizientea aplikatuta, baina ateratzen den egun-kopurua ez da izango lanaldi partzialean altan egondako egun-kopurua baino handiagoa.
  • Dagokion oinarri arautzaileari aplikatu beharreko ehunekoa eskala orokorraren arabera zehaztuko da (210. artikulua eta LGSSaren bederatzigarren  xedapen iragankorra),  salbuespen honekin:

    Interesdunak hamabost urte baino gutxiagoko kotizazio aldia egiaztatzen duenean, lanaldi osoko egun kopurua eta lanaldi partzialekoak aintzat hartuta, azken horiek 1,5eko koefizientearekin handituta, dagokion oinarri arautzaileari aplikatuko zaion ehunekoa hamabost urte horietan langileak egiaztatutako kotizazio aldiari aplikatu beharreko ehunekoaren erdia (50) izango da.

IGO

(*) Ez dute kuotarik ordaindu beharko 65 urte edo gehiagoko langileek:

2013-01-01etik aurrera:

Enpresaburuek eta langileek ez dute kontingentzia arruntengatik kotizatu beharko Gizarte Segurantzan, kontingentzia horien ondoriozko aldi baterako ezintasunagatik izan ezik, lan kontratu mugagabeak dituzten besteren konturako langileen eta kooperatibetako kide edo langileen kasuan, jarraian zehazten diren kasuetako batean daudenean:

  • 65 urteko adina, eta 38 urte eta 6 hilabete kotizatuta.
  • 67 urte eta 37 urte kotizatuta.
     

Aipatutako kasu guztietan, kotizatu diren urteak zenbatzeko, ez dira kontuan hartuko aparteko ordainsarien zati proportzionalak.

Aurreko paragrafoetan aipatzen den adina betetzen duenean langileak ez baditu kasu bakoitzak eskatzen dituen urteak kotizatu , kasu bakoitzean eskatzen diren kotizazio urteak egiaztatzen direnetik izango da aplikagarri kotizazioen salbuespen hori.

Salbuespen hauek ez zaizkie aplikatuko Estatuko Administrazio Orokorraren antolakuntzari eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 14ko 6/1997 Legearen III. Tituluak arautzen dituen Administrazio edo Organismo publikoetarako lan egiten duten langileei dagozkien kotizazioei.

2013ko urtarrilaren 1a baino lehen 112bis artikuluan aurreikusitako salbuespenak aplikatzen zaizkien eta erretiro pentsioa jasotzeko eskubidea data horren ondoren lortzen duten langileentzat, salbuespen horiek iraun duten denboraldia kotizatutzat hartuko da dagokien pentsioa kalkulatzeko orduan.

2013-01-01 baino lehenagoko legeria aplikatzen zaienei:

Enpresariek eta langileek ez diote langabeziagatik, Soldatak Bermatzeko Funtsagatik, prestakuntza profesionalagatik eta kontingentzia arruntengatik ezer ordaindu beharko Gizarte Segurantzari (hauen ondorioz aldi baterako ezintasuna gertatzen denean izan ezik) besteren kontura lan egiten duten eta aldi baterako lan-kontratuak dituzten langileei eta kooperatibetako kide edo langileei dagokienez, baldin eta 65 urte edo gehiago badituzte eta Gizarte Segurantzan 35 urte edo gehiago kotizatu dituztela egiaztatzen badute, xede honetarako aparteko ordainsarien parte proportzionalak kontuan hartu gabe.

65 urte betetzean langileak ez baditu 35 urteak kotizatu, kotizatzeko salbuespena 35 urte horiek kotizatu direla egiaztatzen den unetik aurrera aplikatu ahal izango da.

Salbuespen hauek ez zaizkie aplikatuko Estatuko Administrazio Orokorraren antolakuntzari eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 14ko 6/1997 Legearen III. Tituluak arautzen dituen Administrazio edo Organismo publikoetarako lan egiten duten langileei dagozkien kotizazioei.


IGO

Copyright © Seguridad Social 2018. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra