
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Langileak
Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen prestazioak / Pentsioak » Erretiroa » Erregimen Orokorra » Erretiro malgua
Erretiro malgua
Aplikatuko zaie Gizarte Segurantzako Erregimen guztiei, Estatuko Funtzionario Zibilen Erregimen Bereziak, Indar Armatuenak eta Jusitzia Administrazioko langileei izan ezik. .
-
Erretiro egoera malgutzat hartzen da erretiro-pentsioa gauzatutakoan aldi baterako lanaldirako kontratuarekin bateratzea dagoenean, ILE12.6 artikuluak azaltzen dituen mugen barruan, eta hark murriztapena dakar, aldara dakiokeen lanaldi osoaren ondoan pentsiodunaren lanaldiari aplikatzea dakiokeen alderantzizko proportzioarekin.
-
Horretarako, "aldara daitekeen lanaldi osoko langile" enpresa eta lantoki berean lanaldi osoa, kontratu mota berarekin eta lan berbera edo antzekoa egiten duen langilea da. Si en la empresa no hubiera ningún trabajador comparable a tiempo completo, se considerará la jornada a tiempo completo prevista en el convenio colectivo aplicable o, en su defecto, la jornada máxima legal.
-
08-01-01 geroztik, lanaldia murrizteko mugak gutxieneko %25 eta gehienezko %75 bitartean daude, aldi baterako aplikaziokoak 2010 arte:
-
2008an, % 85 (% 25tik % 85ra).
-
2009an, % 82 (% 25tik % 82ra).
-
2010ean, % 80 (% 25tik % 80ra).
-
Maiatzaren 20ko 8/2010 Errege-Dekretu Legeak ezarritako aldi baterako aldia kenduta, lanaldiaren murrizketaren mugak zehaztuta daude, 10-05-25 ondoren, % 25eko gutxienetik % 75eko gehienekora.
-
Erretiro pentsiodunak, lanaldi partzialeko kontratuaren bidezko jarduerei ekin aurretik, dagokion Erakundeari egoera horren berri eman beharko dio.
-
Jaso beharreko pentsioaren zenbatekoa murriztuko da pentsiodunak burutzen duen lanaldia handitzen den heinean, konpara daitekeen lanaldi osoko langile bati dagokionez.
-
Pentsioaren zenbatekoaren beherapenak ondorioak izango ditu jarduerei ekiten dien egunean.
-
Aipatutako baldintzen arabera jakinarazpena ez egiteak honako ondorioak izango ditu:
-
Pentsioa ez da behar bezala jasoko, lanaldi partzialeko jardueraren zenbatekoari dagokionez, dena delako jarduerei ekiten zaien egunetik.
-
Bidegabe jasotakoa itzuli egin beharko da, jarri beharreko zigorrak alde batera utzi gabe, gizarte esparruko zigorren eta isunen Legean ezarritakoari jarraiki.
-
Erretiro malguko pentsioak bat egingo du garatutako jarduerari egoki dakizkiookeen ezintasun iraunkorreko pentsioekin, erretiroko pentsioa aitortu ondoren, horiek sortzen diren Erregimena edozein delarik ere.
-
Erretiro malguko pentsioa jasotzeko aukerak bat egingo du lanaldi partzialean burutako jarduerak eratorritako aldi baterako ezintasuneko edo amatasuneko prestazioekin.
Erretiro pentsioa aldi baterako eten den bitartean burututako jardueren kotizazioek ondorioak izango dituzte pentsioa hobetzeko, lana uzten denetik aurrera.
Ondorio hauetarako, Erakunde kudeatzaile eskudunari jarduerak egiteari utzi zaiola jakinarazi ondoren, berriro jasoko da erretiro pentsioaren zenbateko guztia, zenbatekoa kalkulatuta, ondorengo arauei jarraiki:
-
Oinarri arautzailea berriro kalkulatuko da, kotizazio berriak kalkulatuz eta jarduera eten denean indarrean zeuden arauak aplikatuz, salbuespen batekin: arau honetan ezarritakoa aplikatzean, aurreko oinarri arautzailea murrizten bada izan ezik, Horrelakoetan, azken oinarria mantenduko da. Horretaz gain, pentsioaren zenbatekoari aplikatuko zaizkio oinarri arautzailea zehaztu zenetik lana utzi arte bitarteko aldian sortutako balio handitzeak.
-
Egindako kotizazioak, erretiro pentsioaren zenbatekoa murriztu ondoren:
-
Oinarri arautzaileari aplikatu beharreko ehunekoa aldatuko da, egiaztatutako kotizazio aldi berriaren arabera.
-
Ondorioak izango dituzte, murrizteko edo dagokionean desagerrarazteko aurreko erretiro pentsioa jasotzeko eskubidea sortzen zenean aplikatu zen koefiziente murriztailea, mutualista izaera izateagatik edo ez izateagatik.
-
Langilea hilko balitz, erretiro malguaren aldian, dagozkion heriotza edo biziraupen prestazioak kalkulatzeko, onuradunek aukeran izango dituzte ondorengo egoeretan kalkulatzen diren horiek:
-
Eragilearen aktibo egoeratik.
-
Edo, dagokionean, pentsiodunaren egoeratik. Horrelakoetan, oinarri arautzaile gisa hartuko da erretiro pentsioa ezartzeko erabili zena, dagokion oinarri arautzailea zehaztu zenean sortutako balio goratzeak aplikatuz.
Erretiro malgua jasotzen den bitartean, horren titularrek pentsiodun izaera izango dute, osasun prestazioak aitortzeko eta jasotzeko.
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





