
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Langileak
Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen prestazioak / Pentsioak » Erretiroa » Erregimen Orokorra » Mutualista izan gabe erretiro aurreratua » Onuradunak / baldintzak
Onuradunak / baldintzak
Honako baldintzak betetzen dituzten langileek erretiro aurreratua izango ahal dute:
1) .- Benetako 61 urte izatea . Kontu honetarako, lan nekagarri, toxiko, arriskutsu edo osasungaitzak egiteagatik zenbait sektoretako langileek izan ditzaketen adin hobariak ez dira aplikagarri izango.
2) .- Gutxieneko benetako kotitzazio epe bat ziurtatzea:
-
30 urte (nahitaezko soldadutzaren epea edo ordezko gizarte zerbitzuaren epea Gizarte Segurantzari kotizatutzat hartuko da, urte bateko gehieneko mugarekin); honetarako, aparteko ordainsarien zati proportzionala eta 67-1-1ren aurretik egindako kotizazioengatik kotizazio egunak kontuan ez dira izango.
-
Kotizazio epe horretatik, gutxienez 2 urte, eskubidea sortutako edo kotizatzeko betebeharra amaitu eta aurretiko 15 urteen artean egon beharko dute, erretiro aurreratura, kotizatzeko betebeharrik gabeko alta egoeratik edo altarekin parekatutako egoeratik heltzen bada.
En el caso de Nekazaritzako besteren konturako langileen Sistema berezian barne hartutako langileak, gutxieneko benetako kotizazio-aldia (30 urte) egiaztatzeko, kotizatutako azken 10 urteetan, 6, gutxienez, sistema berezi honetako benetako jarduera-aldiei dagozkie. Xede hauetarako, sistema berezi honetako kotizaziopeko mailako langabezia-prestazioak jasotzeko aldiak ere zenbatuko dira.
Lanaldi partzialera diren langileen kasuan, 30 urteko kotizazio-epea egiaztatzeko, lan egindako orduen arabera, ohikoak zein osagarriak, zenbatuko dira kotizazioak, parekotasuna kotizazio egun teorikoetan kalkulatuta:
-
Benetan lan egindako orduen kopurua zati 5 egingo da, urteko 1826 orduen egunekoaren parekoa.
- Jasotako kotizazio egun teorikoen kopuruari, 1,5eko koefiziente biderkatzailea aplilkatuko zaio, eta orduan, hauxe zehazteko hartuko den egun kopurua jasoko dugu:
-
Kotizazio gutxieneko epeak. Eguneko frakzioa, hala badagokio, egun osoaren paeko joko da.
-
Pentsioaren oinarri arautzaileari aplikagarri den portzentaia ezartzeko kotizatutako urte kopurua.. Urteko frakzioa urte osoaren pareko joko da.
3) .- Enplegu eskatzaile gisa izena emanda izatea, enplegu publikoko zerbitzuaren bulegoetan, erretirorako eskariaren datatik aurretiko 6 hilabeteetan. Azaldutako inskripzioa eta bere konturako edo besteren konturako jarduera bat burutzea batera gertatzeak, baldintza hau betetzea ez du eragotziko, jarduera hori eta enplegu-eskatzaile gisa inskribatuta egotea baterakide den bitartean, indarrean dagoen legearen arabera.
4) .- Lan kontratuaren amaieraren ondorioz lan uzteak , langilearen nahimen libreari egotz dakiokeen arrazoiagatik gertatu ez izana. Honetarako, langilearen nahimen librea, lan harremanari amaiera emateko nahia duenaren dudagabeko adierazpena da, bere lan harremanean jarraitzeko aukera badu eta gelditzeko arrazoi objektiborik ez badago. Edozein kasutan, lan harremanaren etetea nahi gabe gertatu dela uste da, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren art. 208.1.1 n agertzen den kasua batengatik gertatu bada.
Gutxienez 6 hilabetez enplegu eskatzaile gisa izena emanda izateko baldintza, eta lanaren etetea langileari lepora ez dakiokeen baldintza ez dira beharrezkoak izango, honako kasuan: hitzarmen kolektiboan edo aurre-erretiroko kontratu indibidualean hitzartutako betebeharraren arabera, lan kontratua iraungi eta gero eta aurretiko erretiroaren eskaria egin eta aurreko bi urteetan, enpresaburuak langileari honakoa ordaindu badio: orohar, langabeziagatiko prestazioagatik zegokion zenbatekoari ordaindutako kuota edo, hala balegokio, Gizarte Segurantzarekin hitzarmen bereziaren ondorioz ordaindu ahal izan duen zenbateko handiagoko kuota batzerakoan jasotako emaitza baino handiagoa den hileko zenbatekoa. (berria honakoa da: aurre-erretiroko kontratu indibidualak eta hitzarmen kolektiboak berdintzen dira).
1, 2 eta 3 ataletan ezarritako baldintzak betez gero, honakoek erretiroa izango ahal dute, aurreko lan harremanaren iraizpenak, aurreko atalean aipatutako kausaren bat aurretik izan badu:
-
Langabeziagatik prestazioaren onuradunak, prestazioa amaitutakoan bere iraupenaren epea amaitu izanagatik edo erretiroko pentsiodunak izatera pasatu izanagatik, GSLOren 213 artikuluaren 1 ataleko a) eta f) letretan azaldutakoaren arabera.
-
Langabeziagatik laguntzaren onuradunak, asistentzia mailakoak, 52 urtetik gorakoak.
-
52 urtetik gorako langileak, adin horretatik gorako langabezia laguntza jasotzeko baldintzak betetzen ez badituzte behin langabeziako prestazioa amaitu denean, eta enplegu zerbitzu publikoaren bulegotan inskribatuta jarraitzen badute.
3 eta 4 baldintzak betetzea ez da derrigorrezkoa izango, honako kasuan: hitzarmen kolektiboan bildutako beharrak betez, erretiroa eskatutako dataren aurretiko 2 urteetan zehar, gutxienez, osotara honako zenbatekoa bider 24 egiterakoan jasotako emaitza enpresak langileari eman badio:
-
Langabeziagatik ordaindutakoaren araberako prestazioaren kontzeptupean langileari zegokion prestazioaren hileko zenbatekoa, langabeziaren egoera legalera pasatu izan balitz, lan kontratua amaitutako datan.
-
Langileak izenpetutako hitzarmen berezian, honek ordaindutako kuotaren hileko zenbatekoa.
Baldintza hau betetzen dela frogatzeko enpresak ziurtagiria egin beharko du, honako informazioa azalduz: hitzarmen kolektiboan bildutako beharrak betez, langileari ordaindutako zenbatekoak erretiro dataren aurretiko 2 urteetan zehar gutxienez, eta enpresan bajaren aurretiko 180 egunetako langabeziagatik kotizazio-oinarriak. Langileak, erretiro pentsioaren eskariarekin batera, enpresak egindako ziurtagiria dagokion Erakunde kudatzailean aurkeztu beharko du.
Gizarte Segurantzako hainbat erregimenetan egiaztatutako kotizazioak kontuan hartu behar badira:
-
Gertaera eragilea sortzen den unean, langilea altan dagoen erregimenak emango du prestazioa, baldin eta bertan ezarritako baldintza guztiak betetzen baditu pentsioa jaso ahal izateko. Horretarako, aipatutako erregimenean egiaztatutako kotizazioak bakarrik hartuko dira kontuan.
-
Modu horretan ezin bada erretiroa lortu, alta emanda ez zegoen Gizarte Segurantzako araubideak pentsioa aitortuko du, baldin eta, erretiroa lortzeko gainontzeko baldintzak betetzen badira. Horretarako bakarrik hartuko dira kontuan aipatutako Erregimenean egiaztatutako kotizazioak.
-
Aurreko araua aplikatuta, erretiroa lortzea ere ezinezkoa balitz, interesatuak kotizazio kopuru altuena egiaztatzen duen erregimenak erabakiko du. .
-
Arau horiek aplikatuta, pentsioa aitortzen duen Erregimena Erregimen Orokorra bada (edo Ikatza Meatzarien Erregimen Berezia edo Itsasoko Erregimen Berezia, norberaren kontura lan egiten duten langileak direnean), interesatuak aurreko erretiroa lortu ahal izango du, Gizarte Segurantzako Lege Orokorreko 161.3 artikuluaren bidez. Hala ez bada, aurreko erretiroko mekanismo hori ezinezkoa izango da.
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





