MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa
Bilatzaile aurreratua

Langileak

Onuradunak / baldintzak

2013-03-17tik aurrera erretiro mota honek LGSSren laugarren xedapen iragankorreko 5. atalean  ezarritakoa aplikagarri zaienentzat soilik jarraituko du indarrean.




Erretiro aurreratua hartu ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituzten langileek:

  1. Altan edo altarekin parekatutako egoeran egotea.
  2. 61 urteko adin erreala izatea. Horretarako, ez dira aplikatuko zenbait sektore profesionaletako langileek jarduera neketsuak, toxikoak, arriskutsuak edo osasunerako kaltegarriak direnak egiteagatik eta % 45eko edo gehiagoko edo % 65eko edo gehiagoko minusbaliotasun maila duten pertsonek balia ditzaketen adin hobariak. 
  3. Gutxieneko kotizazio aldi bat bete izana egiaztatzea:

    30 urte (Gizarte Segurantzari kotizatutakotzat zenbatuko da nahitaezko soldadutza edo ordezko gizarte prestazio aldia, urtebeteko gehienezko mugarekin), aparteko ordainsarien zati proportzionala eta 1967-01-01a baino lehenago kotizatutako urte eta egunen ordainketa kontuan hartu gabe.

    Kotizazio alditik, gutxienez 2 urte kotizatzeko betebeharra eten den unearen edo eskubidea eragin den unearen aurreko berehalako 15 urteen barruan, aurreratutako erretiro pentsioa jasotzen bada kotizatzeko betebeharrik gabeko alta edo altarekin parekagarri den egoera batetik.

    Nekazaritzako besteren konturako langileentzako Sistema berezian barne hartutako langileen kasuan, kotizatutako gutxieneko aldia (30 urte) beteta izatea egiaztatzeko, beharrezkoa izango da kotizatutako azken 10 urteetan, gutxienez 6 sistema berezi honetako jarduera aldiei dagozkienak izatea. Ondorio horietarako, sistema berezi honetan ordaindutakoaren araberako langabeziagatiko prestazioak jasotako aldiak ere zenbatuko dira.

    Lanaldi partzialean kontratatutako langileen kasuan, 30 urteko gutxieneko kotizazio aldia beteta izatea egiaztatzeko, 2013-08-04tik aurrera, abuztuaren 2ko 11/2013 lege Errege Dekretuan ezarritako arauak aplikatuko dira.
  4. Enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea enplegu zerbitzu publikoko bulegoetan, erretiroa hartzeko eskaera dataren aurreko berehalako 6 hilabeteko epean gutxienez. Ez du baldintza hau betetzea eragotziko aipatu inskripzioaren aldi berean besteren kontura edo norberaren kontura jarduera bat egiteak, betiere, jarduera hori enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotearekin bateragarria bada, indarreko legeriaren arabera.
  5. Laneko etena , lan kontratua iraungitzearen ondoriozkoa, langilearen borondate askeari egotz dakiokeen kausa batek eragindakoa ez izatea. Ondorio horietarako, langilearen borondate asketzat hartuko da lan harremanarekin jarraitzeko aukera izan eta hori eragozten duen arrazoi objektiborik gabe lan harreman horri amaiera ematea erabakitzen duen pertsonaren borondate adierazpen argia. Nolanahi ere, lan-harremanaren etena nahitaezkoa izan dela ulertuko da lan-harremanaren iraungitzea LGSSren 267,1 a) artikuluan aurreikusitako kausaren batek eragin badu.

Gutxienez 6 hilabetez enplegu bulegoetan izena emanda egoteko eta laneko etena langileari egotz dakiokeen kausa batek eragindakoa ez izateko baldintzak ezin izango dira eskatu baldin eta enpresaburuak, aurretiko erretiroa hartzeko akordio kolektiboaren edo banakako kontratuaren bidez hartutako betebeharrari jarraituz, lan kontratua iraungi ondoren eta erretiro aurreratua eskatu aurreko berehalako bi urteetan langileari, guztira, langabeziagatiko prestazio gisa legokiokeen zenbatekoa eta ordainduko zukeen kuota edo, hala badagokio, Gizarte Segurantzarekiko hitzarmen berezi gisa ordaindu ahal izango zukeen zenbateko handieneko kuota gehituta ateratzen den emaitza baino txikiagoa ez den hileroko zenbateko bat osatzen duen kopuru bat ordaindu badio. (Berritasuna aurretiko erretiroa hartzeko banakako kontratuak akordio kolektiboekin parekatzean datza).

Bestalde, erretiroa hartzeko aukera izango dute 1., 2. eta 3. ataletan ezarritako baldintzak betetzen dituztenek, betiere, aurreko lan harremanaren iraungitzea aurreko atalean adierazitako kausaren baten ondorioa bada:

  • Langabeziagatiko prestazioaren onuradunak, prestazioa dagokion iraupen epea agortu delako iraungitzen bada edo erretiroagatiko pentsiodun izatera igarotzeagatik iraungitzen bada, LGSSren 272. artikuluaren 1. ataleko a) eta e) letretan adierazitakoaren arabera.
  • Langabeziagatiko sorospenaren onuradunak (laguntza maila), 52/55 urtetik gorakoak.
  • Adin horretatik gorakoen langabeziagatiko sorospena jasotzeko baldintzak betetzen ez dituzten 55 urtetik gorako langileei, langabeziagatiko prestazioa agortu ondoren, eta enplegu zerbitzu publikoko bulegoetan izena emanda jarraitzen dutenei.

Ezin izango da 3. eta 4. baldintzak betetzea eskatu, enpresak, akordio kolektibo batean hartutako betebeharrari jarraiki, erretiroaren eskaera dataren aurreko 2 urteetan zehar, guztira, ondorengo zenbatekoen batura 24 aldiz biderkatzearen emaitza baino txikiagoa ez den kopurua bat ordaindu dien langileentzat:

  • Lan kontratuaren iraungitze datan langabeziagatiko legezko egoerara igaroz gero ordaindutakoaren araberako langabeziagatiko prestazio gisa langileari legokiokeen prestazioaren hileroko zenbatekoa.
  • Sinatutako hitzarmen berezian langileak ordaindutako kuotaren hileroko zenbatekoa.

Baldintza hau betetzen dela egiaztatzeko, enpresak ziurtagiri bat igorri beharko du, akordio kolektibo bidez hartutako betebeharrei jarraiki erretiroaren dataren aurreko berehalako 2 urteetan zehar gutxienez langileari ordaindutako zenbatekoak eta enpresan baja eman aurreko berehalako 180 egunetako langabeziagatiko kotizazio oinarriak jasotzen dituena. Langileak, erretiroagatiko pentsioaren eskaerarekin batera, enpresaren ziurtagiria aurkeztu beharko du dagokion Erakunde kudeatzailean.


IGO



Gizarte Segurantzaren Erregimen ezberdinetan egiaztatutako kotizazioak zenbatu behar direnean:

  • Egitate sortzailea gertatzen den unean langilea alta egoeran dagoen erregimenari dagokion prestazioa aintzatetsiko da, baldin eta pentsioa jasotzeko erregimen horretan ezarritako baldintzak betetzen baditu. Horretarako, erregimen horretan egiaztatutako kotizazioak zenbatuko dira soilik.

  • Bide horretatik erretiroagatiko prestazioa jaso ezin balitz, langilea alta egoeran dagoen erregimenaz bestelako Gizarte Segurantzako erregimen bati dagokion prestazioa aintzatetsiko da, baldin eta pentsioa jasotzeko gainerako baldintzak betetzen baditu. Horretarako, Erregimen horretan egiaztatutako kotizazioak zenbatuko dira soilik.

  • Erretiroagatiko prestazioa jasotzeko aurreko araua ere aplikatu ezin balitz, interesdunak erregimen bakoitzeko kotizazioak egiaztatu beharko ditu, eta kotizazio gehien dituena hartuko da kontuan.

  • Aurreko arauak aplikatzean pentsioa aintzatesten duen Erregimena Erregimen Orokorra bada (edota Ikatz Meatzaritzako Erregimen Berezia edo Itsasoko Erregimen Berezia, besteren konturako langileen kasuan), interesdunak erretiro aurreratua izan dezake, ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuko 161 bis artikuluaren 2. atalari jarraiki, 2012/12/31ko idazketaren arabera. Hala egin ezean, ezingo da erretiro aurreratuko mekanismo hau aplikatu.

IGO

Copyright © Seguridad Social 2018. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra