Joan Edukira
Nabigazio Menura joan
MINISTERIO
DE TRABAJO
E INMIGRACIóN
Gizarte Segurantza
Espainiako armarria Lan eta Inmigrazioko Ministerioaren logoarekin batera eta esteka bere web orrialdearekin. Esteka leiho berri batekin. Lan eta Immigrazio Ministerioaren Europako Presidentziaren Webgunera sarbidea. Esteka beste web batekin, ez dugu ezinduentzako erabilerraztasuna bermatzen. Esteka beste leiho batean.
Informazio linguistikoa

Hizkuntza aukeratzea

Nabigazio barra

Arloa:

Langileak

Hemen zaude: Hasiera  >  Langileak  >  Langileen prestazioak / Pentsioak  >  Aldi baterako ezintasuna.  > Erregimen Bereziak



Erregimen Bereziak



Erregimen Berezietako laguntzak jasotzeko eskatzen diren baldintza nagusiak honakoak dira kasu bakoitzean:

  • Dagokion Erregimenean altan edo antzeko egoeran egotea.

  • Kuoten ordainketan egunean izatea, langileak erantzule zuzenak direnekoetan nahiz eta prestazioa aitortua izan, kotizazioen alde biko zenbatekoaren ondorioz, inoren konturako langileen erregimenean.

    Horretarako, ordaintzera gonbidatzeko abuztuaren 20ko 2530/1970 Dekretuaren 28.2 Iart. jarraituko da. prestaziorako sarbidea izan zuen unean edo berau gauzatzen denean, edozein zelarik ere interesduna zegoen Gizarte Segurantzako erregimena.

  • Nekazaritza erroldan sartzeko baldintzak betetzea. Zehaztapen hori Nekazaritza Erregimen Berezian soilik eskatzen da.

IGO



INOREN KONTURAKO LANGILEAK:

Prestazioa Erregimen Orokorrean bezalako luzapen, era, termino eta baldintzatanemango da , honako berezitasunarekin: Sorospena jasotzeko baldintza da, gaixotasun arrunta hasterakoan edo lanekoa ez den istripua gertatukoan langilea besteren konturako zerbitzua ematen aritzea, langabezia.

NORBERE KONTURAKO LANGILEAK:

Langile hauek 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera sortutako prestazioak LAAB ezarritakoaren arabera arautuko dira, 18/2007 Legean ezarritakoari jarraiki. Dena den, horrek ez die Nekazaritzako Norbere Konturako Langileentzako Sistema Berezian ezarritako berezitasunei kalterik egingo.

Nekazaritzako norbere konturako langileentzako Sistema Berezia.

Derrigorrezko estalduraren kontingentziei dagokienez, langileak Norbere Konturako Langileen edo Autonomoen Erregimen Berezian dagokion gutxieneko oinarria hautatuko balu kotizazio oinarria gisa, aplikatuko den kotizazio tasa %18,75ekoa izango da.

Adierazitako gutxienekoa baino handiagoa den kotizazio oinarria hautatuko balu, derrigorrezko estalduraren kontingentzietarako Norbere Konturako Langileen edo Autonomoen Erregimen Berezian une bakoitzean indarrean dagoen kotizazio tasa aplikatuko da hau gainditzen duen zenbatekoan.

Nahitako estalduraren kontingentziei dagokienez, kontingentzia horietarako Norbere Konturako Langileen edo Autonomoen Erregimen Berezian une bakoitzean indarrean dauden tasak aplikatuko dira kotizazio oinarriaren zenbateko osoan.

Jarduera-egoeraren aitorpena:

Aldi baterako ezintasun egoeran dagoen langileak,  Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalean edo Gizarte Segurantzaren Lan-Istripu eta Gaixotasun Profesionalen Mutualitatean, zeinarekin aldi baterako ezintasunaren kontingentzia hitzartu duen, eredu ofizialean aitorpena aurkeztu beharko du, merkataritza, industria edo beste motako establezimendua zuzenean kudeatzen duenaren gainekoa, zeinaren jabe den edo, hala balegokio, burututako jardueraren behin-behineko edo behin-betiko gelditzea.

Aurkezteko epea:

  • Baja jaso ondorengo 15 egunetan.
  • Aldi baterako ezintasun egoerak irauten duen bitartean, langileak aipatutako aitorpena sei hilabetez behin aurkeztu beharko du, egoera hasten denetik aurrera, hartarako beharra izanez gero.

Zehaztutako gehienezko epean aitorpena ez aurkezteak, prestazioaren ordainketaren hasieraren etenaldia ekarriko du eta, ofizioz, prestazioaren onuradunaren establezimenduaren egoera egiaztatzeko beharrezkoak diren ekintzak hasi ahal izango dira.

Administrazio-ekintzen ondorioz jasotzen hasita dagoen prestazioaren izaera bidegabea dela ondorioztatuko balitz, prestazioa itzultzeko beharrezko ekintzak burutuko dira.

Beti ere aurreko bi paragrafoetan ezarritakoa errespetatuz, aitorpena epean ez aurkezteagatik, edo, hala balegokio, prestazioa oker jasotzeagatik, dagozkien zehapen espedienteei hasiera emateko aukera izango da, aldibereko egoerak kontuan hartuz, Entitate kudeatzaileak egokiro baloratuta hala erabakiko balu.

Prestazio honen estalduraren aukera eta formalizazioa: 

Erregimenean alta gertatutako unean, langilea, nahita, kontingentzia arruntetatik eta lanbide kontingentzietatik eratorritako aldi baterako ezintasunagatiko prestazioari heldu ahalko zaio. Estalduraren aldeko hautaketa burututa, honek alta datatik eragina izango du.

Gizarte Segurantzaren Laneko Istripuen eta Laneko Gaixotasunen Mutualitate batekin formalizatu beharko da aldi baterako ezintasunaren estalduraren aldeko eskaera; Mutualitateak nahitaez onartu beharko du eskaera.

Erregimenean alta izandako unean sorospenerako estaldura hautatu izan ez balitz, altaren data eta 3 urte natural igarota hautatu ahalko da ere; kasu honetan, langileak idatziz eskaria egin beharko du urte bakoitzeko urriko lehenengo eguna baino lehen, hurrengo urteko urtarrilaren lehenengo egunetik indarrean izango delarik.

Estaldura hautatzen bada, eskubide eta betebeharrak gutxieneko 3 urteko epealdian eskagarri izango dira, urte natural osoak zenbatuta, eta automatikoki luzatuko dira iraupen berbereko epealdietan, interesdunak ageriko ukapena egin ezean.

Epealdi bakoitzaren 3 urteen barne azkenengo urtean, ukapena egin nahi duen langileak horixe idatziz eskatu beharko du dagokion urriko lehenengo eguna baino lehen, eskari hori hurrengo urteko urtarrileko lehenengo eguna baino lehen indarrean sartuz. Behin ukapena egina, prestazioa berriz ere hauta daiteke, gutxienez hiru urte igaro badira aurreko ukapena indarrean sartu zenetik.

Erregimenean bajak ematean prestazioaren aukerari uko egiten zaio, baina bajaren kausa legala bitartean, unera arte jasotzen den prestazioa jasotzen jarraituko da.

Kotizazio gutxieneko epealdia: 

Gaixotasun arruntaren kasuan, gertaera eragilearen aurretiko sei hilabeteak.

Zenbatekoa:

Oinarri arautzaileari dagozkion protzentaiak aplikatutakoan jasotako emaitzak izango dira:

Oinarri arautzailea:

Medikuaren bajaren aurreko hilabetean langileak zuen kotizazio oinarria 30ekin zatituta kalkulatuko da. Oinarri hau prozesu osoan zehar mantenduko da, berreturak barne, interesatuak kotizazio oinarri baxuagoa hautatu ez badu, behinik behin. Kasu horretan, azken hau izango da kontutan.

Ehunekoak:

  • Gaixotasun arruntetik edo lanekoa ez diren istriputik eratorria bada:
    • % 60a, bajaren laugarren egunetik hogeigarrenera ordainduko dena, biak barne.
    • % 75a, hogeita batgarren egunetik aurrera ordainduko dena.
  • Laneko istriputik edo laneko gaixotasunetik eratorria bada, bajaren hurrengo egunetik aurrera ordainduko da oinarri arautzailearen %75a, interesatuak laneko kontingentziengatiko estaldura hautatuta badu.
Aldi baterako ezintasuna eta jardueraren uztea:

Aldi baterako ezintasuna dela-eta prestazioa jasotzen ari diren langileek jarduera uzten duten unean aipatutako prestazioa jasotzen jarraituko dute harik eta hura desagertzeko kausaren bat gertatzen den artean.

Erregimen honi buruzko informazio gehiago:

IGO



2008ko urtarrilaren 1etik aurrera, aldi baterako ezintasuneko prestazioak estaltzea hautatu ez duten Norbere Konturako langileek edo langile autonomoek, derrigorrez estaldu beharko dituzte, jarduera-aniztasuneko egoeran egon eta prestazio horrengatik beste Erregimen batetan kotizatzen duten kasuetan ezik.

Laguntzak Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorreko zehaztapen eta baldintza berdinak ditu, ondorengo berezitasunekin:

Jarduera-egoeraren aitorpena:

Eskatutako betebehar orokorrez gain  ABE egoeran dagoen langileak  GSIN ean edo ABE egoeraren kontingentzia hitzartu duen Laneko Istripuen eta Laneko Gaixotasunen Mutuaren aurrean aurkeztu beharko du aitorpena merkataritza, industria edo bestelako establezimendua kudeatzen duen pertsonari buruz eredu ofizialean  edo, hala batadokio, aldi baterako edo behin betiko jardueraren uztea.

Aurkezteko epea:

  • Baja jaso ondorengo 15 egunetan.
  •  ABE egoerak irauten duen biartean langileak  adierazitako aitorpena egin beharko dusei hilean behin, egoera hasten den egunetik zenbatzen hasita , horrelakorik eskatzen bazaio.

La falta de presentación de la declaración, en el plazo máximo indicado, producirá la suspensión en el inicio del pago de la prestación, pudiendo iniciarse de oficio las actuaciones pertinentes para verificar la situación en la que queda el establecimiento del que es titular el beneficiario de la prestación.

Administrazio-ekintzen ondorioz jasotzen hasita dagoen prestazioaren izaera bidegabea dela ondorioztatuko balitz, prestazioa itzultzeko beharrezko ekintzak burutuko dira.

Beti ere aurreko bi paragrafoetan ezarritakoa errespetatuz, aitorpena epean ez aurkezteagatik, edo, hala balegokio, prestazioa oker jasotzeagatik, dagozkien zehapen espedienteei hasiera emateko aukera izango da, aldibereko egoerak kontuan hartuz, Entitate kudeatzaileak egokiro baloratuta hala erabakiko balu.

Prestazio honen estalduraren aukera eta formalizazioa:

Erregimenean alta emandako unean, langileak nahitaez Gizarte Segurantzaren Laneko Istripuen eta Laneko Gaixotasunen Mutualitatearekin prestazio honen estaldura adostuko du. Mutualitate bat hautatuko ez balitz, aipatutako kontingentzia Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak estaliko du derrigorrez.

Gizarte Segurantzaren Laneko Istripuen eta Laneko Gaixotasunen Mutualitate batekin formalizatu beharko da ABE  estalduraren eskaera eta Mutualitateak nahitaez onartu beharko du eskaera. Hala eta guztiz ere, 1998ko urtarrilaren 1aren aurretik egindako aukerek, Entitate kudeatzailearekin edo Laneko Istripuen eta Laneko Gaixotasunen Mutualitatearekin hitzartutakoan zuteneko baliozkotasuna mantenduko dute.

Estaldura hautatzen bada, eskubideak eta betebeharrak gutxienez 3 urtetan izango dira eskagarriak, urte natural osotan zenbatuta, eta automatikoki luzatuko dira iraupen berbereko epealdietan, hautapenean ezarritako epeak, baldintzak edo efektuak aldatu ezean.-

3 urteko epealdi bakoitzaren azken urtean, ukapena egin nahi duen langileak horren idatzizko eskaera aurkeztu beharko du urriko lehenengo eguna baino lehen eta eskaerak hurrengo urteko urtarrileko lehenengo egunetik aurrera izango du eragina. Ukapena egin arren, prestazioa berriz ere hauta daiteke, aurreko ukapenak eragina izan zuenetik gutxienez hiru urte igaro badira.

Erregimenean bajak ematean prestazioaren aukerari uko egiten zaio, baina bajaren kausa legala bitartean, unera arte jasotzen den prestazioa jasotzen jarraituko da.

Laneko kontingentziak:

2004ko urtarrilaren 1etik aurrera, langile autonomoek babesa hobetzeko aukera izango dute, laneko istripuen eta laneko gaixotasunen kontingentziei dagokienean.

Laneko kontingentzien estaldura ABE egoeren estaldura formalizatu duen edo formalizatuko duen Entitate kudeatzaile edo laguntzaile berarekin adostuko da.

Kontingentzietarako babesaren eskaera eta babes horri uko egitea ABE egoeretarako babesaren eskaera eta ukoa gauzatzeko zehaztutako modu, epe eta baldintzak jarraituz burutuko dira, ondorengo berezitasunekin:

  • Laneko Istripu eta Laneko Gaixotasunen Mutualitatea aldatuz gero, ABE egoeren eta laneko kontingentzien estaldura eskatzeak edo ukatzeak eragina dueneko data, Mutualitatea aldatu deneko data izango da. ABE egoeren eta laneko kontingentzien estaldura eskatzeak edo ukatzeak eragina dueneko data ez baletor bat Mutualitatea aldatzeak eragina dueneko datarekin, eragina duen data hau izango da:
    • Laneko kontingentzien estaldura eskaeretan, dagokion eskaera egin deneko urtearen hurrengo urteko urtarrileko lehenengo eguna.
    • Ukapenetan, ukapena aurkeztutako urteko abenduko azkeneko eguna.
  • Langilea ABE egoeran denean eskaerek, ukatzeek edo Mutualitatearen aldaketek eragina duteneko data:
    • Eskaerek eta aldaketek ez dute eraginik izango medikuaren alta jaso den hilabetearen ondorengo hilabeteko lehenengo egunera arte.
    • Ukapenak alta jaso den hilabetearen azken egunean izango du eragina.

Lanbide kontingentziengatiko babes ekintzak kontingentzia horiengatik kotizatzeko betebeharra dakar, kontingentzia arruntengatik kotizatzen den oinarri berberagatik eta indarrean dagoen primen tarifan finkatutako ehunekoen arabera.

Zenbatekoa:

Oinarri arautzaileei dagozkien ehunekoak aplikatuz lortzen dira zenbatekoak.

Ehunekoak:

  • Gaixotasun arruntetik edo lanekoa ez diren istriputik eratorria bada:

    • % 60a, bajaren laugarren egunetik hogeigarrenera ordainduko dena, biak barne.
    • % 75a, hogeita batgarren egunetik aurrera ordainduko dena.
  • Laneko istriputik edo laneko gaixotasunetik eratorria bada, bajaren hurrengo egunetik aurrera ordainduko da oinarri arautzailearen %75a, interesatuak laneko kontingentziengatiko estaldura hautatuta badu.

Oinarri arautzailea:

Medikuaren bajaren aurreko hilabetean langileak zuen kotizazio oinarria 30ekin zatituta kalkulatuko da. Oinarri hau prozesu osoan zehar mantenduko da, berreturak barne, interesatuak kotizazio oinarri baxuagoa hautatu ez badu, behinik behin. Kasu horretan, azken hau izango da kontutan.

Ekonomikoki menpekoak diren langile autonomoak

Irabazizko jarduera ekonomiko edo profesionala modu ohiko, pertsonal eta zuzenean nagusiki pertsona fisiko edo juridiko batentzat, hots, bezeroarentzat, burutzen dutenak. Ekonomikoki bezero honen menpe daudenak, beregandik laneko etekinen edo jarduera ekonomiko profesionalen gutxienez % 75a jasotzeagatik.

Ekonomikoki menpekoak diren langile autonomoek, Gizarte Segurantzaren ekintza babeslearen esparruan, Gizarte Segurantzaren Aldi Baterako Ezintasunaren eta laneko istripuen eta laneko gaixotasunen estaldura izan beharko dute derrigorrez.

Aldi baterako ezintasuna eta jardueraren uztea:

ABE dela eta prestazioa jasotzen ari diren langileek prestazio hau jasotzen jarraituko dute jarduera uzten duten unean, honen amaieraren kausa gertatzen den arte.

Erregimen honi buruzko informazio gehiago: 

IGO



Prestazioa Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean bezalaxe (iraupen eta baldintza berak) ematen da, baina hogeita bederatzigarren egunetik aurrera ordaintzen da, gaixotasunaren lehen egunetik edota istripua gertatu den egunetik zenbatzen hasita.

  • Aldi baterako ezintasuna eta jardueraren uztea:

Aldi baterako ezintasuna dela-eta prestazioa jasotzen ari diren langileek jarduera uzten duten unean aipatutako prestazioa jasotzen jarraituko dute harik eta hura desagertzeko kausaren bat gertatzen den artean.

Erregimen honi buruzko informazio gehiago:


IGO



Prestazioa Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorreko termino eta baldintza berberetan aitortzen da, ondoko berezitasunarekin:

  • Oinarri arautzailea:

Ezintasuna kontingentzia arruntak direla-eta gertatzen denean, oinarri-arautzailea langileari une bakoitzean dagokion araututako oinarria da, egoera hau hastean zuen lan-kategoriaren arabera.

Erregimen honi buruzko informazio gehiago: 

IGO



Itsasoko Erregimen Bereziaren barruan dauden langile guztiei onartzen zaie aldi baterako ezintasuna, ohiko arrisku nahiz lan arriskuen ondorio direnean.

Laguntzak Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorreko zehaztapen eta baldintza berdinak ditu, ondorengo berezitasunekin:

II eta III taldeetako langileei, Itsasoko Gizarte Institutuaren Zuzendaritza Probintzial eta Tokikoen bidez, zuzenean ordainduko zaie diru-laguntza, enpresek ordainketak eskuordetu gabe, baina bai, lana utzi eta 4. egunetik 15.era bitartean ordaintzeko ardura.

Nork bere konturako lan egiten duten langileen kasuan:

  • Diru-laguntza jasotzeko ezinbesteko baldintza da kuoten ordainketa egunean izatea medikuaren baja hartzen den unean, baita lana aldi baterako edo betirako uztea, edo jarduera kudeatzen duen pertsonari buruzko adierazpena izatea ere.
  • Ohiko arriskuen ondorioz sortutako aldi baterako ezintasuna ezin du mutualitateak babestu, ez baita bertan sartzen

Erregimen honi buruzko informazio gehiago:

Erregimen honen aplikazio eremuan  diren pertsonak, afiliazioa, altak eta bajak eta kotizazioa.

Izapideak : ISMko (Itsasoko Gizarte Institutoa) Zuzendaritza Probintzialak eta Tokikoak


IGO



Menú de navegación:

  1. Langileak
    1. Afiliazioa
    2. Langileen kotizazioa/diru-bilketa
    3. Langileen prestazioak / Pentsioak
    4. Itsasoko langileak
  2. Pentsiodunak
  3. Enpresaburuak
  4. Bulego birtuala
  5. DIE sistema
  6. Estatistikak eta Txostenak
  7. Gizarte Segurantza
  8. Helbideak eta telefonoak
  9. Nazioartea
  10. Araudia
  11. Formularioak / Ereduak
  12. Kontratazioa
  13. Ondasunekin egindako eragiketak
  14. Informazio gehiago
  15. Izapideak eta Kudeaketak