
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Langileak
Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen prestazioak / Pentsioak » Aldi baterako ezintasuna. » Erregimen Orokorra » Zenbatekoa
Zenbatekoa
Prestazioa, oinarri arautzailearen (OA) eta hari aplikatu ahal zaizkion ehunekoen arabera dagoen laguntza da.
Arau orokorra:
Ezintasunaren hasiera-dataren aurreko hilabetean langilearen kotizazio-oinarria kotizazio horren egun kopuruarkein zatitzearen emaitza da (zatitzaile zehatza izango da: 30, langileak hilabeteroko soldata badu; 30, 31 edo 28, 29 eguneroko soldata badu) egingo da.
Hala ere, langilea ezintasuna hasi hilabete berean sartzen bada enpresan, hilabete horretako kotizazio oinarria zati benetan kotizatutako egunekin lortu emaitza hartuko da OA tzat. Halaber, benetan kotizatutako egunak zatitzailetzat hartuko dira, aurreko hilabete naturalean langilea altan izan ez bada.
Laneko istripu edo laneko gaixotasun kasuetan:
OA bi batugai gehituz lortuko da:
-
Aurreko hilabeteko kontingentzia arruntekiko kotizazio oinarria, aparteko ordurik gabe, zati aipatu kotizazioa dagokion egunen zenbatekoa.
-
Aurreko urte naturaleko aparteko orduengatiko kotizazioa zati 365 egun.
Enplegu-aniztasuna denean:
Enpresa ezberdinetako kotizazio oinarriak zenbatuta kalkulatuko da kotizaziorako indarrean den gehienekoa aplikatuta.
Prestakuntzarako kontratatutako langileen kasuan:
OA, edozein delarik ere ezintasun kontingentziaren jatorria, dagokion gutxieneko kotizazio oinarriaren %75 izango da.
Lanaldi partzialeko langileen kasuan, edozein delarik ere zerbitzu-egitearen iraupena.
-
Eguneko OA, gertaera eragilearen dataren aurreko 3 hiletan egiaztatutako kotizazio-oinarrien batura, benetan lan egindako egun kopuruarekin zatitzearen emaitza izango da; beraz, aldi horretan kotizatutako egunak.
Prestazioa langilea aldi baterako ezintasun-egoeran egoten den benetako lan gisa kontratutako egunetan ordainduko da.
Aurrekoak ez du eraginik izango aldi baterako ezintasun (ABE) egoeraren gehieneko iraupen-aldian, han egoteko egun natural kopuruari erreferentzia eginez gauzatuko dena.
-
Jarduera eteten denean, Erakunde kudeatzaileak edo laguntzaileak bere gain hartzen duenean prestazioaren ordainketa, oinarri arautzailea berriro ere kalkulatuko da.
-
Kasu honetan, eguneko OA ekintza-eragilearen data aurreko 3 hilabeteetan enpresan egiaztatutako kotizazio oinarrien gehiketa zati epe horretako egun naturalak izango da.
-
Langileak enpresan duen antzinatasuna txikiagoa bada, OA izango da egiaztatutako kotizazio-oinarrien batura, dagozkien egun natural kopuruarekin zatitzearen emaitza.
Laguntza, interesduna AEB egoeran dagoen egun natural guztietan ordainduko da.
-
Lan-kontratua iraungitzean, prestazioaren ordainketa Erakunde kudeatzaileak edo laguntzaileak bere gain hartzen duenean, prestazioaren zenbatekoa langabeziagatik zegokionaren parekoa izango da.
Artista eta zezenketetako profesionalak direnean, edozein delarik ere eragin duen kontingentzia:
OA, ekintza-eragilearen aurreko urteko kotizazio osoa edo berau urte bete baino txikiagoa denean, egiaztatzen den kotizazio epearen eguneko batez bestekoa zati 365 izango da.
Besteren konturako nekazaritzako langileentzako Sistema berezian barne hartutako langileen kasuan:
2012-01-01etik aurrera, gaixotasun arruntak eragindako ABE egoeran zehar, eta legez ezarritako baldintzetan, OAren zenbatekoa ezin izango da izan baja medikoaren aurreko azken 12 hiletan zehar benetan lan egindako egunei dagokien kotizazio-oinarriaren hileko batez bestekoa baino handiagoa.
Etxeko langileen Sistema berezian barne hartutako langileen kasuan:
Medikuaren bajaren aurreko hilabetean langileak zuen kotizazio oinarria 30ekin zatituta kalkulatuko da. Oinarri hori, ABE prozesu osoan zehar mantenduko da, berreturak barne, kotizazio oinarri bakarrean aldaketarik ez bada grtatu salbu. Kasu horretan, azken hau izango da kontuan.
Gaixotasun arrunten eta lanekoak ez diren istripuen kasuan:
- %60 4. egunetik 20. egunera, azken hau barne.
- %75 21. egunetik aurrera.
Lan-istripuen eta laneko gaixotasunen kasuan:
- %75 eskubidea jaio den egunetik aurerra.
Langilea kontingentzia arruntek eragindako aldi baterako ezintasun egoeran (ABE) denean eta egoera hori bitartean kontratua iraungiten bada:
-
ABE-rengatik diru-laguntza jasotzen jarraituko du, dagokion langabeziaren diru-laguntzaren kopuruan, egoera agortu arte. Orduan, kontratua egoera horretara legez daramatzan arrazoiren baten ondorioz iraungi denean, langabeziko lege-egoera izango du eta, beharrezko baldintzak betetzen baditu, langabeziarengatik dagokion diru-laguntza jasotzekoa, laneko kontratua agortu denean, edo langabeziarengatiko diru-laguntza jasotzekoa. Kasu horretan, jada agortutako langabeziako prestazioa jasotzeko epealditik deskontatuko da, lan-kontratua iraungi data ostean aldi baterako EI egoeran izandako epealdia.
-
SPEE egingo ditu Gizarte Segurantzaren kotizazioak eta langileari dagozkion kotizazioak bere osotasunean hartuko ditu bere gain kontsumitu duen aldiarengatik, langabeziarengatiko diru-laguntza eskatu ez denean ere bai, eta jarraitasun-egoerarik gabe, ezintasun iraunkorreko edo erretiro egoerengatik, heriotza eta biziraupen diru-laguntza jasotzeko eskubidea ematen duen langilea hiltzen denean.
Langilea laneko kontingentziek eragindako ABE egoeran denean eta egoera hori bitartean kontratua iraungiten bada:
-
Aldi baterako ezintasuneko prestazioa jasotzen jarraituko du, aitortutako zenbateko bera, egoera hori iraungi arte. Orduan, langabeziako legezko egoerara pasako da beharrezko baldintzak betetzen baditu. Kasu horretan, kontratuak edo langabeziarengatiko diru-laguntza bukatutakoan ABE egoeran egon den denbora ez dago zertan kendu.
Langilea langabeziako prestazio osoa jasotzen ari denean eta aldi baterako ezintasuneko (ABE) egoerara pasatzen bada, ezberdindu beharra dago:
-
ABE, lan kontratua indarrean dagoen bitartean hasitako prozesu batengatik berriz gaixotzearen ondorio den kasuetan:
-
Laguntza ABEagatik jasoko du, hain zuzen ere, langabeziagatik jasotzen den kopuruaren parekoa.
-
Kasu horretan eta, behin langabezia aldia amaitu ondoren, ABE egoeran jarraitzen badu, ABEagatik laguntza jasotzen jarraituko du, langabeziagatik zegokion kopuruaren parean.
-
-
ABE, lan kontratua indarrean dagoen bitartean hasitako prozesu batengatik berriz gaixotzearen ondorio den kasuetan:
-
Laguntza aldi baterako ezintasunagatik jasoko du, hain zuzen ere, langabeziagatik jasotzen den kopuruaren parekoa.
-
Kasu horretan, eta langabezia aldia amaitu ondoren, ABE egoeran jarraituz gero, ABEagatik laguntza jasotzen jarraituko du, IPREM aren %80a, aparteko ordainsariei dagokien zati proportzionala kenduta.
-
-
Langabezia aldia ez da luzatuko..
-
Langabeziako prestazioen Erakunde kudeatzaileak Gizarte Segurantzako kotizazioak ordaintzen jarraituko du (enpresaren ekarpena eta langilearen aportazioa murrizten deneko %35eko osagarria).
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





