MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa

Langileak

Zenbatekoa / Ordainketa

Lanerako Ezintasun Iraunkor orokorreko zerbitzua (LIE)  bizitza guztirako hileko pentsio batean datza.  Hura, ohiz kanpo, ordezkatu daiteke oroharreko zenbatekoko kalte-ordainketarengatik, onuradunak 60 urte baino gutxiago dituenean.



LEIaren pentsioaren zenbatekoa lortzeko, portzentaje bat aplikatuko zaio   dagokion oinarri arautzaileari (OA),  ezintasuna  sortu duen   kausaren araberakoa.

Gaixotasun arruntak eragindako ezintasun iraunkor osoko pentsioaren   zenbatekoa, ezingo da urtean indarrean den kotizazioaren gutxieneko oinarriaren %55 baino txikiagoa izan 18 urtetik gorakoentzat.


IGO



  • Arau orokorra:

    OAren % 55. % 20 edo gehiago areago daiteke portzetaje hori 55 urtetik gorakoentzat, prestaketa orokorra edo espezializatua ez dutela eta, haien bizilekuaren egoera sozialak eta lanekoak direla eta, ohikoa den lanean lanpostua aurkitzeko zailtasunak daudenean.
  • Kontingentzia arruntek eraginda, LEIko pentsioa jasotzeko aukera duen 65 urte edo gehiagoko langileak, erretiroko pentsioa jasotzeko baldintzak betetzen ez dituelako:

    Aplikatuko den portzentajea, une bakoitzean, erretiro pentsioa jaso ahal izateko zehaztuta dagoen kotizatzeko gutxieneko aldiari dagokiona da. Egun, % 50 da portzentaje hori, eta dagokion OAri aplikatuko zaio.
  • Prestazioaren zenbatekoa handitu egingo da, hobenaren larritasunaren arabera, %30etik %50era lesio, mutilazio edo itxuragabetasuna makina, artefaktu edo arauzko neurriak ez dituzten edo gauzeztatuta edo kondizion txarretan dauden instalazio, zentru edo lantokietan gertatu denean edo lanean segurtasun eta higiene neurririk, osasungarritasun edo lan bakoitzerako egokitze neurririk (langilearen berezitasun, adin, sexu eta gainontzeko kondizioak kontuan hartuz) errepearatu ez direnean. Errekargu hori enpresari arau-hauslearen ardura izango da.

    Ez zaie aplikatuko prestazio ekonomikoen errekargua etxeko langileei LI eta LG gertatzen badira, laneko arriskuak prebenitzeko neurri faltarengatik. 

IGO



Oinarri arautzailearen (OA) kalkulua desberdina izango da ezintasun iraunkorraren kausaren arabera:

Ezintasuna gaixotasun arruntaren ondoriozkoa denean:

  • 52 urtetik gorakoak eta 65 urtetik beherakoa izatea gertaera eragilearen egunean:

    a) 112, interesdunaren kotizazio-oinarriekin zatitzearen emaitza kalkulatuko da, gertaera eragilearen aurreko hilabetearen aurreko 96 hiletan zehar. Oinarri horien zenbaketa ondoko eran egingo da:

    • Egintza-eragilea aurreko 24 hilabeteetako oinarriak balore nominalean zenbatuko dira.
    • Gainerako kotizazio-oinarriak KPI eboluzioaren arabera eguneratuko dira haiei dagozkien hiletik aurreko paragrafean aipatu den aldiaren hasieraren aurreko hilera arte.

    b) Lortutako emaitzari, kotizatutako urteen arabera dagokion portzentajea aplikatuko zaio, erretiro pentsioentzat aurreikusitako eskalaren arabera eta, langileari 65 urte betetzeko gertakizunaren unean falta zaizkion urteak kotizatutzat emango dira. 15 urteko kotizaziora heltzen ez bada, aplika daitekeen ehunekoa % 50ekoa izango da. Arau hori, 08-01-01etik aurrera hasitako espedienteetan aplikatuko da. Ez da aplikatuko ezin iraunkorra, 08-01-01 aurretik hasitako aldi baterako ezintasun batetik batetik badator.

    c) Aurreko arauen zenbatekoak osatuko du dagokion pentsioaren zenbatekoa lortzeko OA, eta onartutako ezintasun-mailarako aurreikusitako ehunekoa aplikatu beharko zaio.

  • Gertakizun kausatzailea gertatutakoan 52 urte baino gutxiago zituen langilea (8 urtez baino gutxiagoz kotizatu izana eskatuko zaio):

    Aurreko kasuan bezala kalkulatuko da OA, baina kotizazioaren hileroko oinarrien batura kotizatzea eska daitekeen gutxieneko aldiaren hileak , hilaren zatiak kontuan izan gabe, oinarri horiei dagozkien hileekin zatituz kalkulatzen da, eta zatidura hori 1,1666 koefizientearekin biderkatuz eta, dagokionean, gertakizun kausatzailea gertatu den hilaren aurreko 24 hileei dagozkien 24 hileen eguneratzea kenduz.
  • 65 urteko edo hortik gorako langilea, erretiratzeko baldintzak ez baditu betetzen:

    OA izango da 112 , interesdunaren kotizazio-oinarriekin zatitzearen emaitza kalkulatuko da, gertaera eragilearen aurreko hilabetearen aurreko 96 hiletan zehar,  a) arauan ezarritakoaren arabera.
  • Hutsuneak sartzea:

    Kalkulatzeko kontuan hartu behar den aldian zenbait hiletan kotizatu beharrik ez badago egon, kotizazio-hutsuneak, 18 urtetik gora langileentzat une bakoitzean dagoen gutxieneko oinarriarekin integratuko dira.

    Kotizatu behar den hilabeteren batean, hilaren zati batean bakarrik kotizatu behar da, aurreko paragrafoan adierazitako integrazioa egingo da, kotizatu beharrik ez dagoen hilaren zatiarengatik; betiere, lehen aldiko kotizazio-oinarria, adierazitako hileko gutxieneko oinarriaren zenbatekora ez bada heltzen. Kasu horretan, integrazioa azken zenbatekorainokoa izango da.

    Etxeo langileen Sistema berezian barne hartutako langileak, 2012. urtetik 2018. urtera arte, kontingentzia arruntek eragindako ezintasun iraunkorreko pentsioaren OA kalkulatzeko, benetan kotizatutako aldiak bakarrik kontuan hartuko dira (ez da aplikatuko hutsuneen integrazioa).

    Besteren konturako nekazaritzako langileen Sistema berezian barne hartutako langileen kasuan, 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera, OA kalkulatzeko, benetan kotizatutako aldiak bakarrik kontuan hartuko dira (ez da aplikatuko hutsuneen integraziorik).

    Lanaldi partzialeko kontratuen, txandakoen eta aldizkako kontratu finkoen kasuan, kontuan hartu beharko da:
    • Kotizatzeko betebeharrik egon ez den aldien integrazioa une bakoitzean aplikatzea dagokion, kotizatzeko betebeharra eten edo iraungi zueneko datan kontratatutako orduei dagokien kotizazioko gutxieneko oinarriarekin burutuko da. Hilaren zati batean bakarrik badago kotizatzeko betebeharra, integrazioa kotizatzeko betebeharrik ez duen hilaren zatiarengatik izando da, beti ere, aipaturiko hari dagokion kotizazio-oinarriak gutxieneko oinarrira iristen ez denean.
    • Aldizkako kontratu finkoak dituzten langileen denboraldi edo kanpaina arteko epeetan izan ezik, inola ere ez dira kotizazio-hutsunetzat joko lan egiten ez diren ordu edo egunak lanaldi partzialeko kontratuak eragindako zerbitzuak betetzearen ondorioz.

Ezintasuna lanez kanpoko istripuak eragindakoa bada:

OA ondokoa izango da: interedunaren etengabeko 24 hilabetetako kotizazio-oinarrien gehiketa zati 28 eginda lortutakoa. Epealdi hori onuradunak aukeratuko du pentsioaren egintza-eragilea aurreko 7 urteetan.

Egintza-eragilearen datan interesdunak etengabeko 24 hilabeteetako kotizazioa beteko ez balu, OA ondoko bi formula hauen artean onuragarriena dena izango da: aurreko paragrafoan zehaztutakoa edo ezintasuna eragin zuen egintza-eragilea aurreko 28 hilabeteetan indarrean ziren gutxieneko kotizazio-oinarrien gehiketa zati 28 lortutakoa. Kotizazio-oinarri horiek eragileak kontratatutako lanaldiari dagozkionak izango dira.


Ezintasuna lan-istripuak edo laneko gaixotasunak eragindakoa bada:

OA benetako ordainsarien arabera kalkulatuko da, kontuan izanda ezin dela ezintasun gertatu datan indarrean den kotizazioaren gehineko muga baino handiagoa izan edo gutxieneko muga baino txikiagoa. Ondoko batugaiak zati 12 lortutako kozientea izango da:

  • Langilearen eguneko soldata eta antzinakotasuna istripuaren edo laneko gaixotasunaren datan zati 365.

    Lanaldi partzialeko eta txandako kontratuetan, langileak egunero lan egiten ez duenean edo, eginda ere, bere lanaldia irregularra edo aldakorra bada, eguneko soldata epealdi bakoitzerako kontratuan zehaztutako lanorduen banaketaren arabera hitzartutako astekoa edo hilabetekoa zati 7 edo 30 lortutakoa izango da.

    Aldizkako kontratu finkoak direnean, eguneko soldata egintza-eragilea gertatu arteko kanpainako egun naturalak, epealdi horretan langileak jasotako soldatekin zatituta lortutakoa izango da.
  • Aparteko pagak, onurak edo partaidetza, bider istripua aurreko urteko zenbateko osoa.
  • Istripua aurreko urteko plusak, ordainsari osagarriak eta aparteko orduak zatituta lortutako kozientea, bider epealdi horretan benetan lan egindako egun kopurua. Emaitza bider 273 egingo da, jarduerako benetako lanegunak gutxiago direnean izan ezik. Kasu horretan, dagokion biderkatzailea aplikatuko da.

    Aparteko orduen araberako zenbatekoa ezingo da ondokoa baino handiagoa izan: aparteko ordu bakoitza ordaindu den batez bestekoa, aparteko orduen gehieneko mugarekin biderkatuta lortutako emaitza. Langileen Estatutuetako 35.2. artikuluan zehaztutakoa.

    Lanaldi partzialeko, txandako eta aldizkako kontratu finkoak direnean, egintza-eragilea gertatu aurreko urtean interesdunak jasotako soldata osagarrien zenbatekoa, epealdi horretan lan egindako benetako ordu kopuruarekin zatituko da. Horrela lortutako emaitza, ondokoagatik biderkatuko da: 1826ri, jardueraren ohiko lanaldiaren eta kontratuan bildutakoaren arteko proportzionaltasun-koefizientea aplikatuta lortutako zenbatekoa.

Etxeko langileen Sistema berezian barne hartutako langileen kasuan, OA, etxeko langileak prestazioaren gertaera eragilearen datan zuen kotizazio-oinarriaren baliokidea izango da.

Jarduera-aniztasuna:

Kotizazioa erregimen desberdinetan egiaztatzen bada eta pentsiorako eskubiderik eragiten ez denean, azken horretan egiaztatutako kotizazio-oinarriak, jarduera-aniztasunean, pentsioa eragiten duen erregimenean metatu daitezke, bereziki oinarri-arautzailea zehazteko. Hala ere, oinarrien gehiketa ezingo da une bakoitzean indarrean den gehieneko kotizazio muga baino handiagoa izan


IGO



Baldintzak:

  • 60 urtetik beherako langilea izatea.
  • Ezintasuna eragiten duten lesioak aitortutako ezintasuna berriro aztertzea eragingo duten aldaketarik egongo ez dela pentsatzea.
  • Onuradunak bere kabuz edo besteentzat lanak egitea edo indemnizazioaren dirua langile autonomo gisa dirua irabazteko prestatzeko edo garatzeko erabiliko dela ziurtatzea, jarduera hori burutzeko ahalmena duela ziurtatzen denean.
  • Pentsioa jasotzeko eskubidea ematen dion ebazpenaren datatik hasita, hurrengo hiru urteetan eskatzen bada edo, 21 urte baino gutxiago baditu, adin hori bete eta hurrengo egunetik hasita hurrengo 3 urteetan.

Zenbatekoa:

  • 54 urtetik beherakoentzat 84 hilez gehienez eta 59 urterekin, 12 hilez gutxienez, ondorengo eskalaren arabera:

Adina - Urteak |Pentsioaren hileko ordainsarien
54 urtetik beherakoa 84
54 72
55 60
56 48
57 36
58 24
59 12


  • INSS-aren zuzendaritzak igorriko du ebazpena.
  • Indemnizazioa ebazpen horretan oinarrituta egingo da.
  • Ordezkapenarentzat baimena emandakoan, onuradunak hura baliogabetzea eska dezake 60 urte bete arte pentsiodun baldintza berreskuratzeko.
  • 60 urte betetakoan, onuradunak hasieran esleitutako pentsioa jasoko du, indemnizazioaren ordezkapena baimendu zenetik gertatu diren berbalorizazioei dagozkien kopuruetan areagotuta.
  • Onuraduna 60 urte bete aurretik hilko balitz, une horretan pentsioduna izango balitz bezalako heriotz eta biziraupeneko prestazioak jasotzeko eskubidea eragingo du.

IGO



  • Gaixotasun arruntaren edo lanekoa ez den istripuaren ondoriozko pentsioak 14 alditan ordainduko dira, urteko hileko bana eta urteko bi aparteko ordainsari gisa, ekainaren eta azaroaren hilerokoekin batera ordainduko direnak, eta hile horiei dagokien hileroko zenbatekoaren berdinak izango dira.
  • Laneko istripuaren eta lan gaixotasunaren ondoriozko pentsioak 12 hiletan ordainduko dira, aparteko ordainsariak ohiko hilekoaren barruan baitaude banatuta, pentsioaren oinarri arautzailearen kalkulurako kontuan hartu izan direlako.
  • Indemnizazioak direnean, dena batera ordainduko da,  hari dagokion zenbatekoa.
  • Hileroko gutxieneko zenbatekoak bermatzen dira adinaren arabera, eta zenbatekoa bizikidetzaren modalitatearen eta menpekotasun ekonomikoaren arabera aldatuko da.
  • Lanerako ezintasun iraunkorragatiko diru-laguntza eta haren ondoriozko erretiroarena, interesdunak 65 urte bete dituela eta aldatu delako, zergen menpe dago Pertsona fisikoen gaineko zergaren (PFGZ) arauetan biltzen denaren arabera eta, egokia bada, zergaren konturako atxikipenen sistema orokorraren menpe, ondorengo salbuespenak salbuespen:
    • Terrorismo ekintzetatik eratorritako siru-laguntzak beti izango dira salbuetsita.
    • Ezintasun iraunkorreko totalaren pentsioak (% 55) eta horietatik eratorritako erretiro pentsioak, onuradunak 65 urte betetzean, izena aldatu delako, nahiz eta salbuetsita ez egon, Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan egongo dira, ez badira errentak egiaztatzen.
    • Gaitutako ezintasun iraunkorreko pentsioak (% 75) eta horietatik eratorritako erretiro pentsioak, izena aldatu delako, salbuetsita egongo dira Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan, interesatuek errentak egiaztatu izan ezik.

IGO



Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.

AA estandarren adostasun-ikonoa HTML 4.0. estandarren adostasun-ikonoa CSS estandarren adostasun-ikonoa