MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa

Langileak

Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen prestazioak / Pentsioak  » Ezintasun iraunkorra » Erregimen Orokorra » Kalifikazioa eta berrikuspena

Kalifikazioa eta berrikuspena



Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari dagokio, dagozkion organoen bidez eta prozeduraren fase guztietan (ematen den gertakizuna ordaintzen duen erakunde kudeatzailea edo laguntzailea edozein izanda), ezgaitasuna ebaluatzea, kalifikatzea eta berrikustea, eta ezgaitasun iraunkorragatik (maila guztiak) laguntza ekonomikorako eskubidea aztertzea.

                              



Berrikusketarako arrazoiak

  • Larritzea.
  • Hobetzea.
  • Diagnostikoko akatsa.
  • Pentsiodunak besteren edo norbere kontura egindako lanak.

Berrikusketarako epeak:

  • Hasierako nahiz berrikusketarako erabaki guztiek, haien bidez "eskubidea aitortzen bada" ezintasun iraunkorreko prestazioak jasotzeko, edozein gradutan, "aurretik aitortutako gradua baieztatzen baldin bada", nahitanahiez zehaztu beharko dute larritu izanagatik edo hebotu izanagatik berrikusketa eskatzeko epea, harik eta ezinduak 65 urte bete arte erretiro-pentsioa eskatu ahal izateko.

    Aurreko paragrafoan xedatutakoa xedatuta, ezintasun iraunkorraren gradua berrikusi ahal ziango da, bai eta hasieran aitortutako prestazioa ere, nahiz eta onuradunak 65 urte beteta izan, ezintasun horrek laneko gaixotasuna baldin badu jatorri.

    Hasierako ezintasun iraunkorra aitortzeko ebazpenean bi urtekoa edo laburragoa den epea zehazten baldin bada berrikusketa egiteko ezinduaren egoera hobetzea espero delako, langileak bere lanpostuari eusteko edota erreserba egiteko eskubidea izango du bi urteko denboran; epea ezintasun iraunkor egoera aiortzen duen ebazpenaren egunetik aurrera kontatuko da.

  • Aipatutako berrikusketa data loteslea da sustatu ahal duten subjektu guztientzat, hartara, ezin izango da eskatu epe hori amaitu aurretik, ondoko kasuetan izan ezik:
    1. Ezintasun iraunkorra duen pentsiodunak edozein lan egitean, bai bere bai besteren kontura. Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak berrikusketa bultzatu ahal izango du, bai ofizioz, bai interesa duenak hala eskatuta, ebazpenean zehaztutako denbora pasatu den alde batera utzita.
    2. Diagnostikoko akatsa. Berrikusketa edonoiz egin ahal izango da, langileak 65 urte bete ez baldin baditu behintzat.
    3. Si concurren nuevas dolencias.
  • Gainerako ebazpenek, eta, bereziki, berrikusketa-eskariei ezekoa ematen dietenek ezin izango dute eperik zehaztu, eta beste berrikusketa bat eskatu ahal izango edonoiz.

Berrikusketaren eraginak:

  • Ezintasunaren gradua baieztatu.
  • WEzintasun gradua aldatu, eta, beraz, prestazioa ere bai.
  • Ezintasuna iraungi, eta, beraz, pentsioa ere bai.

                              



Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.

AA estandarren adostasun-ikonoa HTML 4.0. estandarren adostasun-ikonoa CSS estandarren adostasun-ikonoa