
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Langileak
Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen prestazioak / Pentsioak » Osasun laguntza » Erregimen Orokorra » Edukia
Edukia
Osasun Sistema Nazionaleko (OSN) zerbitzu komunen sortaren edukia maiatzaren 28ko 16/2003 Legearen 20. |art.ean , eta irailaren 15eko 1030/2006 EDren 2. artikuluan araututa dago.
Osasun Sistema Nazionalaren (OSN) zerbitzu komunen kartera hainbat teknika, telnologia eta prozeduraz dago osatuta, horien artean daudela ezagutza eta esperimentazio zientifikoan oinarritutako metodoak, jarduerak eta baliabideak, zeinen bitartez osasun prestazioak gauzatzen diren.
Autonomia Erkidegoek (AAEE), beraien ahalmenen barruan, zerbitzuen eskaintza onartuko dute eta, gutxienez, SNSren zerbutzuen eskaintza komuna onartuko dute eta haren erabiltzaile guztiei bermatuko zaie hura.
AAEEk SNSren zerbitzu komunetan ez datorren teknika, teknologia edo prozedura bat ere barneratu ahal izango dute eta, horretarako, beharrezkoak diren baliabide osagarriak ere zehaztuko dira. Edonola ere, zerbitzu osagarri hauek ez dira SNSren prestazioen finantzazio orokorrean sartuko.
Osasun publikoko prestazioa herri administrazioek herritarren osasuna zaintzeko, babesteko eta sustatzekoo antolatutako ekimenen multzoa da. Zientziak, gaitasunak eta jarduerak konbinatzen ditu, pertsona guztien osasuna zaintzeko eta hobetzeko, talde edo gizarte ekintzen bidez.
Osasun publikoko prestazioak osotasunean gauzatuko dira, administrazioen osasun publikoko egituretatik eta NOSren lehen mailako arreta azpiegituratik abiatuta.
Zerbitzuen zorroa herritarrentzako osasun politikak diseinatzera eta ezartzera dago bideratuta, eta ondokoek osatzen dute:
- Informazio eta zaintza epidemiologikoa.
- Osasunaren babesa: osasun-politiken eta osasun agintarien jardueren diseinua eta inplementazioa.
- Osasunaren sustapena eta gaixotasunen zein defizientzien prebentzioa.
- Ingurumen osasunaren babesa eta sustapena.
- Elikagaien segurtasuna sustatzea.
- Merkantzien inportazioaren, esportazioaren edo igarotzearen ondoriozko arriskuen zaintza eta kontrola eta bidaiarien nazioarteko trafikoarena, eskuduna den osasun administrazioaren aldetik.
- Laneko osasunaren babesa eta sustapena.
Arreta primarioa arretaren oinarrizko eta hasierako maila da, orokortasuna eta jarraitutasuna bermatzen duena gaixoaren bizitza osoan zehar, eta kasuen kudeatzailea eta koordinatzailea, fluxuen erregulatzailea izateaz gain, dena. Osasuna sustatzea, osasun heziketa, gaixotasunak prebenitzea, osasuna zaintzea eta berreskuratzea, eta baita errehabilitazio fisikoa eta gizarte lana, besteak beste, hartzen ditu.
Arreta primarioak, osasun arazoak nola tratatu, eta faktore zein jarrera arriskutsuak nola tratatu barne, ondorengo prestazioak hartzen ditu:
-
Osasun arreta eskaeraren arabera, programatua eta larrialdikoa, bai kontsultan bai gaixoaren etxean.
-
Diagnosi-prozedurak eta terapeutikoak adieraztea edo agintzea eta haiek burutzea.
-
Prebentzioko, osasun sustapeneko, familia arretako eta arreta komunitarioko jarduerak.
-
Osasunaren babesaren inguruko informazio eta zaintza jarduerak.
-
Oinarrizko errehabilitazioa.
-
Emakumeari, haurrei, nerabeei, helduei, hirugarren adinekoei, arrisku-taldeei eta gaixo kronikoei arreta eta zerbitzu bereziak.
-
Gaixo terminalei arreta aringarriak.
-
Buru-osasunaren arreta arreta espezializatuko zerbitzuekin elkarlanean.
-
Aho-hortzen osasunari arreta.
Arreta espezializatuak laguntza-jarduerak, diagnostikoak, terapeutikoak eta errehabilitazioko eta zaintzakoak hartzen ditu, eta baita osasuna sustatzekoak, osasun hezkuntzakoak eta gaixotasunen prebentziokoak ere, maila honetan egitea komenigarriak direnean. Arreta espezializatuak gaixoari arreta bateratua modu jarraituan ematea ahalbidetuko du, lehen mailako arreta ahalmenak gaindituta eta maila horretan berriro barneratzea posible den arte.
Arreta espezializatua gaixoen baldintzek posible egiten dutenean eskainiko da, kanpo-kontsultetan edo eguneko ospitalean.
- Laguntza espezializatua kontsultetan.
- Eguneko ospitaletan, medikua eta kirurgikoa, ematen den arreta espezializatua.
- Barneratze-erregimenean ospitaleratzea.
- Alta goiztiarrean arreta primarioan laguntzea eta, beharrezkoa denean, etxean ospitaleratzea.
- Diagnosi-prozedurak eta terapeutikoak adieraztea edo agintzea eta haiek burutzea.
- Buru-osasunaren arreta.
- Berreskura daitekeen funtzio-defizita duten gaixoen errehabilitazioa.
Larrialdiko arreta berehalako osasun arreta beharrezkoa duen egoera klinikoko kasuan dagoen gaixoari ematen zaiona da. Osasun zentroetan zein haietatik kanpo emango da, gaixoaren etxean barne eta eguneko 24 orduetan, medikuen eta erizainen bitartez, beste profesionalen laguntzarekin.
Larrialdietako arretak eskaintzen dituen zerbitzu komunak hauek dira:
- Telefono bidezko arreta, osasun larrialdietako zentro koordinatzaileen bitartez, zeinek osasun erregulazioa ere hartzen duten, eta osasun larrialdi bakoitzari egokitutako arreta ematen dien; eta baita informazioa eta orientazioa edo iritzia.
- Gaixoen berehalako ebaluazioa, berehalakoa, osasunaren arriskuak eta bizitzaren arriskuak zehazteko eta, beharrezkoa denean, haien sailkapena arretaren lehentasunak ezartzeko. Beharrezkoa denean arreta zentrora eraman beharko dira gaixoak ebaluatzeko, han azterketak egiteko eta diagnosia egiteko prozesuaren izaera eta norainokoa zehazteko eta larrialdi egoera horri aurre egiteko beharrezkoak diren ekintzak zehazteko.
- Beharrezkoak diren diagnosi-prozedurak eta prozedura terapeutiko mediko-kirurgikoak osasun larrialdi bakoitzari behar bezala erantzuteko.
- Gaixoen monitorizazioa, behaketa eta azterketa, egoerak beharrezkoa duenean.
- Osasun garraioa, lurretik, airetik edo itsasotik, lagundua edo ez, gaixoen egoera klinikoak beharrezkoa duenean, osasun zentrora eramatea beharrezkoa denean, larrialdi egoera hobeto tratatzeko.
- Gaixoei informatzea eta aholkuak ematea, edo laguntzaileei ere, emandako arretari buruzkoa eta arreta hori bukatutakoan hartu beharreko neurriak, indarrean dagoen legediaren arabera.
- Larrialdiari arreta eman eta gero, gaixoei alta emango zaie edo lekurik egokienera eramango dira eta, egoera oso larria denean, ospitalean sartuko da, arreta hartzen jarraitzeko beharrezkoak diren txosten klinikoekin.
- Agintari eskudunei beharrezkoak diren egoerei buruz informatzea, genero-indarkeria edo adin txikikoen, adinduen edo ezinduen aurkakoa gertatu izanaren susmoa dagoenean bereziki.
Botika mota guztietara zabaltzen dira, hainbat legezko salbuespen ere izaten dituzte, batez ere lurrindegiei eta dietetika sendagarriei dagokionez. Honela banatzen dira:
-
Gizarte Segurantzaren osasun erakundeetan egiten diren tratamenduetarako doan izaten dira, baita Gizarte Segurantzako pentsiodunei eta gaixotasun arrunta edota lanekoa ez den istripua dela eta behin-behineko ezintasun egoeran dauden langileei emandakoak ere.
-
Ekarpena, salmentarako prezioaren %10ekoa izango da. Hainbat kasutan, gehieneko zenbatekoa 2,64 eurokoa izango da.
-
Modu kontributiboan edota kotizaziopean gainerako onuradunentzat, salmenta prezioaren %40ko parte-hartzearekin.
Prestazio ortroprotesikoa inplantatu daitezkeen edo ezin diren osasun produktuak erabiltzean datza, haien helburua gorputzaren egitura bat osorik edo haren zati bat ordezkatzeko edo haren funtzioa aldatzea, zuzentzea edo erraztea denean. Gaixoaren bizi-kalitatea eta autonomia hobetzeko beharrezkoak diren elementuak sartzen dira.
ISPS-k emango du prestazioa edo diru-laguntzak, dagozkien osasun administrazioek arauetan zehaztutako kasuetan eta haiek jarraituz.
Inplante kirurgikoak, kanpo-protesiak, gurpildun aulkiak, ortesi eta ortoprotesi bereziak sartzen dira prestazio ortoprotesikoan.
Produktu dietetikoentzako prestazioak sortzetiko hainbat arazo metaboliko dituzten pertsonei tratamendu dietoterapikoak emateko produktu dietetikoak hartzen ditu eta baita haien egoera klinikoaren ondorioz, ohiko elikagaiekinberaien elikadura beharrei erantzutea ezinezkoa zaien gaixoen kasuan, elikadura enterala behar dutenentzat ere.
Osasun zerbitzuek eskainiko dute prestazioa edo beste diru-laguntzak, araututako kasuetan eta arauak jarraituz.
Osasun garraioa, ezinduentzat erabilerraza beharko duena izan, gaixotasunak arrazoi klinikoak direla eta, garraiobide ohikoetan desplazatzea ezinezkoa dutenetan erabiliko dena. Prestazio hori eskudunak diren osasun Administrazioek ezarritako arauen arabera eskainiko da.
Osasun garraioaren zerbitzu komunek laguntzarik gabekoak hartzen dituzte, bidean laguntza behar duten osasun laguntza teknikoa beharrezkoa duten gaixoen edo istripua eduki dutenen garraio berezia burutzeko hasten dena, hain zuzen.
Autonomia Erkidego batetik bestera eramatea gaixoak
Autonomia Erkidego batek gaixo bat beste batera garraiatu behar duenean haien baliabideak direla eta osasun arreta bestean emateko, beharrezkoa duen osasun garraioa emango dio eta etxera itzultzekoa ere, prestazioa beharrezkoa egiten duten arrazoiek jarraitzen badute. Airez edo itsasoz garraiatu beharra dagoenean, hartzen duen erkidegoak jasoko du gaixoa aireportuan, heliportuan edo portuan eta osasun zentrora eramango du. Gero, aireportura, heliportura edo portura eramango du berriro osasun garraioa beharrezkoa egiten duten arrazoiek jarraitzen badute.
Aldikako tratamenduak jaso behar dituzten gaixoen kasuan, dialisia edo errehabilitazioa kasu, aldi baterako beste autonomia erkidego batera joan behar dutenak, erkidego hori izango da inguruko osasun garraioari baimena emateko irizpideak aplikatuz, prestazio hori emango diona tratamenduak jasotzeko arrazoi medikuengatik.
Aldi baterako desplazatu den gaixo bat beste autonomia erkidego batera doanean eta larrialdiko osasun arreta jaso badu, gaixoaren jatorrizko erkidegoa da osasun garraioaz arduratuko dena, jatorrizko erkidegotik garraiatzea arrazoi medikuengatik, bai etxera bai osasun zentrora.
Zerbitzu komunen eskaintzatik prestazioak jasoko dituzten pertsonek osasun eta arretaren inguruko informazioa eta dokumentazioa jasotzeko eskubdea izango dute, azaroaren 14ko 41/2002 Legearen arabera, gaixoaren autonomia arautzen duen oinarrizkoa, eta informazio zein dokumentazio kliniko arloan dituen eskubideen eta betebeharren ingurukoa, eta baita abenduaren 13ko nortasun datuak babesteko 15/1999 Lege Organikoaren arabera.
Aldi berean, ONSren erabiltzaileek honako eskubideak izango dituzte:
-
Osasun arretarekin jarraitzeko beharrezkoa den informazioa eta administrazio-prozeduren tramitazioa, beharrezkoa denean.
-
Baja, egiaztatze, alta eta gainerako txosten edo dokumentu klinikoak igortzea, ezintasuna edo beste eraginak baloratzeko.
-
Jaiotza, heriotza eta gainerakoak Erregistro Zibilerako dokumentatzea edo ziurtatzea.
Kontingentzia profesionalen kasuan emango diren osasun-prestazioak ahalik eta modu osoenean emango dira, eta arrazoi ez-profesionalen eduki berbera izango dute eta, gainera, (art. 11 2766/1967 Dekretua, azaroaren 16koa):
-
Beharrezkoak diren protesi eta ortopedia aparatuen eta elbarrientzako ibilgailuen hornidura eta berritzea.
-
Kirurgia plastiko eta konpontzaile egokia, laneko istripuek eragindako lesioak sendatutakoan istripua izan duen pertsonaren itxura fisikoan aldaketa handia eragiten duten edo lanean jarraitzeko osatze funtzionala oztopatzen duten itxuragabetasunak edo ebaketak geratu bazaizkio.
-
Osasun-laguntza jasotzen duen bitartean, laguntza horren parte gisa, errehabilitazio tratamendua egin beharko du, osatze ahalik eta osoena epe ahalik eta laburrenean lortzeko, edo, lanerako gaitasun handiagoa lortzeko.
-
Tratamendu hori alta jaso ondoren ere egin ahal izango da, kontingentziaren arrastoak izanda edo ez, betiere, lanerako gaitasun ahalik eta handiena berreskuratzeko aukera ematen badu, dagozkion gizarte zerbitzuekin.
-
Botika-laguntza doakoa izango da.
-
Enpresei botikinak emango zaizkie, lan istripuetan lehenengo laguntza emateko material gisa, betiere, langileen lan kontingentzien babesa beren gain hartzen baldin badute.
INSS kontingentzia profesional horiek estaltzen dituenean, Institutu horrek SPS horiek AAEEei ordainduko die, osasun prestazioak, farmazeutikoak eta berreskuratzekoak, kontingentzia horrek erakunde kudeatzaile honetan duten afiliatuek jasandako kontingentzia profesionalen ondorioz (abenduaren 29ko 30/2005 Legearen 59. xedapen osagarria), 2006ko Estatuko Aurrekontu Orokorren ingurukoa, urtarrilaren 26ko 131/2006 Aginduak, TAS garatzen duena.
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





