
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Langileak
Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen prestazioak / Pentsioak » Osasun laguntza » Erregimen Orokorra » Onuradunak/ babestutako egoerak
Onuradunak/ babestutako egoerak
-
Erregimen orokorreko langileak, afiliatuak eta altan edo pareko egoeran daudenak. Dirulaguntza hori jasotzeari dagokionez, altan eskubide guztiak dituzte, nahiz eta enpresariak bere betebeharrak ez bete.
-
Aldika diru-laguntzak jasotzen dituztenak, edo pentsiodunak, diru-laguntza hau jasotzen dutenak barne, langabezia.
-
Eskubidearen aurreko titularren konturako senideak edo parekatuak.
-
Ezkontidea.
-
Eskubidea duenarengandik modu judizialean aitortutako konpentsazio pentsioa jasotzen duten bananduak eta dibortziatuak.
-
Eskubidearen titularraren ezkontidea izan gabe, berarekin ezkontz-bizitzan elkarbizi dena, eskaera datatik gutxienez urte beteko aurrerapenaz, baita honen seme-alabak ere.
-
Ondoregoak (bi ezkonlagunenak edo horietako batenak), adoptatutako seme-alabak eta anai-arrebak. Kasu berezi batzuetan, izatez hartutakoak, osasun laguntzarako eskubidea duten espainiarrek epe baterako hartutako ume atzerritarrak barne.
-
Titularraren eta ezkontidearen asabak, baita hurrengo ezteiengatik asaba hauen ezkontideak ere.
Guztiek bete behar dituzte ondoko baldintzak:
-
Titularrarekin bizi izatea (bananduak eta dibortziatuak izan ezik) eta haien kargura egotea.
-
Diruz saritutako inolako lanik ez egitea, IPREM bikoitza baino gehiagoko ondare-errenta edo pentsiorik ez jasotzea.
-
Titulu ezberdinagatik prestazio honetarako eskubiderik ez izatea.
Beste titularrak/onuradunak:
-
erabateko zurtzak eta langileen edo pentsiodunen seme-alabak eta anai-arrebak, zurztasun pentsioaren edo senideen aldeko pentsioaren titularrak izanik, adina bete delako agortu denean, bizirik irauteko baliabiderik ez dutenean, eta diru-laguntza hori jasoteko eskubidearen titularra ez denean.
-
Jatorriz espainiarrak diren espainiarrak eta aldi batez naziotik kanpo bizi diren jatorriz espainiarrak diren pentsiodunak.
-
Espainian aldi baterako daudenean edo betirako itzultzean osasun hitzarmena sinatzen dutenean, beste kontzeptu batengatik eskubiderik ez dutenean, espainiar emigratzaileak.
-
Erregimen Orokorrean osasun arreta jasotzeko barneratutako beste taldeak dira:
-
Errepublikaren zonan borrokatu ziren elbarriak.
-
Gerra zibilean Indar Armatuetan, Herri Ordeneko Indarretan eta Errepublikako Karabineroen taldeetan aritu zirenak.
-
Diru-baliabide eskasak dituzten pertsonak.
-
Terrorismoko ekintzek eragindako pentsioen titularrak.
-
Alarguntasun, zurztasun eta senideen aldeko pentsioen onuradunak, gerra zibilaren ondorioz hildako espainiarrek eragindakoak.
-
-
Espainian bizi diren atzerritarrek (bizitzeko txartela edo baimena dutenak), eskubidea dute Gizarte Segurantzaren osasun arreta jasotzeko, espainiarren baldintza berberekin, 4/2000 Lege Organikoaren 14.1 artikuluak, Urtarrilaren 11koa, dioenaren arabera, atzerritarren eskubideen eta askatasunen eta haiek gizartearatzeari buruzkoa.
-
Europako Batasunaren estatu kideetako nazionalak, eta batasuneko erregimena jarraituko dutenak, Europar Batasuneko legediak arautuko ditu. Espainiak haiekin tratatuak, hitzarmenak edo nazioarteko instrumentuak dituzten herrietako naziokoen kasuan, nazioko arauak baino lehen, hauek aplikatuko zaizkie.
-
Gaixotasun arrunta edo profesionala.
-
Istripua lantokian izan edo ez.
-
Amatasuna.
-
Haurdunaldia bitarteko arriskua.
-
Edoskitze naturala bitarteko arriskua.
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





