MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa
Bilatzaile aurreratua

Langileak

Etxeko langileentzako sistema berezia




Abuztuaren 1eko 27/2011 Legearen hogeita hemeretzigarren xedapen gehigarriaren arabera (2ko BOE), eta 2012ko urtarrilaren 1ean eragina izanda, Etxeko Langileen Gizarte Segurantzaren Erregimen Berezia Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartuta geratu da, Etxeko Langileentzat Sistema Berezi bat ezarriz.

DokumentuaFitxategia jaisteaFormatuaNeurriaData
Etxeko Langileen Sistema Bereziaren triptikoa Dokumentua ireki: Tríptico Sistema Especial de Empleados de Hogar. Servicios electrónicos. Gaztelania. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. | Dokumentua ireki: Tríptico Sistema Especial de Empleados de Hogar. Servicios electrónicos. Katakana. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. | Dokumentua ireki: Tríptico Sistema Especial de Empleados de Hogar. Servicios electrónicos. Galegoa. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. | Dokumentua ireki: Tríptico Sistema Especial de Empleados de Hogar. Servicios electrónicos. Euskara. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. | Dokumentua ireki: Tríptico Sistema Especial de Empleados de Hogar. Servicios electrónicos. Valentziera. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. PDF 498 Kb 28/06/2017

IGO



2017. urteko kontingentzia arruntengatiko kotizazio-oinarriak eskala honen arabera ezarriko dira, etxeko langileek lan-harreman bakoitzeko jasotako hileko ordainsariaren arabera.


Tartea

Hileko ordainsaria

euro hilean

Kotizazio-oinarria

euro hilean

1.- 188,61 arte 161,29
2.- 188,62 eta 294,60 bitartean 266,84
3.- 294,61 eta 400,80 bitartean 372,39
4.- 400,81 eta 506,80 bitartean 477,96
5.- 506,81 eta 612,90 bitartean 583,52
6.- 612,91 eta 718,20 bitartean 689,09
7.- 718,21 eta 825,65 bitartean 825,60
8.- 825,66 baino gehiago 862,44


Etxeko langilearen hileko ordainsaria ezartzeko, hilean jasotako zenbatekoa areagotu beharko da Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 147.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, langileak jasotzeko eskubidea duen aparteko ordainsarien zati proportzionalarekin. 

IGO



  • Kontingentzia arruntak

2017. urtean, aurreko eskalaren arabera dagokion kotizazio-oinarriaren gaineko kotizazio-tasa, %26,50ekoa izango da. Horrela, %22,10 enplegu-emaileari dagokio eta %4,40 langileari.

  • Kontingentzia profesionalak

Dagokion kotizazio-oinarriari, 2007. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 42/2006 Legearen laugarren xedapen gehigarrian onartutako primen tarifa aplikatuko zaio, 2016. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko urriaren 29ko 48/2015 Legearen xedapen gehigarrietatik zortzigarrenak emandako idazketaren arabera, eta enplegu-emaileak ordaindu beharko ditu ondoriozko primak.


IGO



Gizarte Segurantzaren sistema eguneratzeari eta modernizatzeari buruzko abuztuaren 1eko 27/2011 Legearen xedapen gehigarri bakarrean ezarritakoaren arabera, urriaren 29ko 48/2015 Legearen laurogeita zazpigarren xedapen gehigarriak haren ondorioak atzeratzen dituela kontuan hartua, 2017. urtean ehuneko 20ko murrizketa aplikatuko da Gizarte Segurantzaren kotizaziorako enpresa-ekarpenean kontingentzia arruntengatik Sistema Berezi honetan.

Murrizketa horren onuradunak izango dira edozein kontraturekin kontratatu duten eta 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera etxeko langile bat Erregimen Orokorrean alta eman duten enplegu-emaileak, baldin eta langilea lanaldi osoarekin Etxeko Langileen Erregimen Berezian alta emanda egon ez bada, enplegu-emaile berarentzat, 2011ko abuztuaren 2tik 2011ko abenduaren 31 arteko aldian.

Kuoten murrizketa hori hobari batekin handituko da, ehuneko 45 arte familia ugarientzat, Erregimen Berezi honetan aplikatzen ari diren murrizketen eta hobarien arabera.

Kotizazioaren onurak (bai enplegatzaileak Gizarte Segurantzari egindako kotizazioaren murrizketak, bai enplegatzaileak kuotetan dituen hobariak) ez dira aplikagarri izango enplegatzaileko 60 orduz baino gutxiago lan egiten duten etxeko langileek sistema bereziko sailkapenari, kotizazioari eta bilketari loturiko betebeharrak beren gain hartzen badituzte, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren hogeita laugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.



IGO



Erantzulea

 Enplegu-emailea arduratuko da kuotak ordaintzeaz, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean ezarritako araudiari jarraiki. Kuotak banku-helbideratzearen bidez edo kontura zordunduz ordainduko dira.

2013-04-01etik aurrera enplegu-emailearekin adostu ahal izango da azken horrek kokapen-lanak, kotizazio-lanak eta dirua biltzeko lanak egitea, baldin eta hilean 60 ordu baino gutxiagoko lana bada, Enpresak eta Langileak Gizarte Segurantzan Izen Emateari eta Afiliazio, Alta, Baja eta Aldaketak egiteari buruzko Araudi Orokorrak onartzen dituen urtarrilaren 26ko 84/1996 Errege Dekretuaren 43.2 artikuluan ezarritakoari jarraiki (BOE, 96-2-27).

Epea

Hilabete bakoitzeko kuoten ordainketa hurrengo hilabetean egingo da. 

Errekarguak eta berandutzeagatiko interesak

Gizarte Segurantzaren kuoten ordainketarako arauzko epea igarotakoan, ordaindu ez badira, luzamenduetarako ezarritako berezitasunei kalterik egin gabe, ondoko errekarguak sortuko dira:

  • Errekarguak:

    Zorraren %20ko errekargua, kuotak arauzko epea igaro ondoren ordaintzen badira.
  • Berandutzako interesak:

    Kuotak ordaintzeko legezko epea amaitu eta hurrengo egunean sortuko dira berandutzeagatiko interesak. Hala ere, premiamendu-probidentzia edo kenkari-prozeduraren hasiera jakinarazi eta hamabost egun igaro ondoren galdagarriak izango dira zorra ordaindu gabe ere.

    Era berean, interes horiek galdagarriak izango dira zorren erreklamazio edo kitapen-akten aurka aurkeztutako helegiteen ezetsitako ebazpenetan ezarritako epean zorraren zenbatekoa ordaindu ez denean, ebazpen horiek gauzatzea haien kontra aurkeztutako administrazioarekiko auzietako helegitearen izapideetan etengo balitz.

    Berandutzako interes galdagarriak zorra duen lehenengoak arauzko ordainketa-epea iraungi ondoren sortu dituenak izango dira. Era berean, ordainketaren unean, errekargu aplikagarriak sortu dituenak eta aurreko paragrafoaren arabera galdagarriak direnak ere izango dira.

    Berandutzeagatiko interes-tasa sortzapen-epearen une bakoitzean indarrean dagoen legezko diru-interesa %25ean handituta izango da, Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak beste bat ezartzen duenean salbu. 2017. urterako, ehuneko 3,75.

IGO




Dokumentuei buruzko informazioa PDF:

PDF artxiboak ondo ikusi ahal izateko, beharrezkoa da Acrobat Reader Adobeprograma instalatuta izatea


Copyright © Seguridad Social 2018. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra