
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Langileak
Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen kotizazioa/diru-bilketa » Erregimenak » Ikatz Meatzaritzako Erregimen Berezia » Informazio orokorra » Kuotak sartzea
Kuotak sartzea
Erantzulea
Enpresaburuak sartu behar ditu bere eta bere langileen kotizazioak, horretarako, langileei soladatak ordaintzeko unean, dagozkien ekarpenak kenduko dizkie.
Epeak
Kuotak hilero sartuko dira, sortzen diren hurrengo hilean.
Ordainketarako epe-bereziak
2011ko irailaren 23ko Ebazpidearengatik, Gizarte Segurantzaren Estatuko Idazkaritzak ondoko Agindua aplikatzearen ondoriozko aldeak ordaintzeko epe bereziak zehaztu ditu: |TIN/2501/2011, irailaren 15ekoa, 2011ko ekitaldirako kotizazio-oinarri normalizatuak finkatzen dituena , kontingentzia arruntengatik, Ikatzaren Meatzaritzako Erregimen Berezian. Alde horiek enpresek sartu ditzakete honako epe eta moduan:
-
2012eko martxoko azkeneko egunean bukatuko den epea, 2011ko urtarriletik apirilera arteko hilabeteei dagozkien kotizazio diferentziak, biak barne.
-
2012ko maiatzeko azken egunean bukatuko den epean, 2011ko maiatzetik abuztura bitarteko hilabeteei dagozkien kotizazio diferentziak, biak barne.
-
2012ko uztailaren azken egunean amaitzen den epean, 2011ko gainerako hileei dagozkien kotizazio aldeak.
Lekua
Dokumentuak eta kuotak Bulego Zergabiltzaile gisa jarduteko baimendutako edozein Finantza Erakundetan (Bankuak, Aurrezki Kutxak, Kreditu Kooperatibak edo Landa Kutxak) aurkeztu eta sartu daitezke, hurrenez hurren.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
- Kotizazio-buletina (TC-1/4)
- Langileen Nomina zerrenda (TC-2/4).
Dokumentuen Igortze Elektronikoa (DIE)
Dokumentuen igorpen elektronikoa (DIE)Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren Zuzendaritza Nagusiak langileen nomina zerrendan TC-2/4 dagoen informazioa elektronika, informatika edo telematika bidez ematea baimendu dezake. Aipatutako bideak erabiliz datuak komunikatzeak, arauzko epean kotizazio dokumentuak aurkezteari jarraiki, obligazioa betetzen denentz zehaztuko du.
Sistemaren erabilera RED sistemak kuotak ordainketa elektroniko edo helbideratze bidez ordaintzea ahalbidetzen du.
Enpresak ordainketa elektronikoko modalitatea aukeratzen badu, Gizarte Segurantzarekin kolaboratzen duen finantza erakundeetako batean egin ahal izango du ordainketa Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak emandako agiriarekin, RED sistemaren bitartez.
Bankuko helbideratzea bakarrik egin nahi bada, kargua egiteko kontuaren zenbakia adierazi beharko da, finantza erakundera gerturatu beharrik gabe.
Epean dokumentazioa aurkeztearen ondorioak
Legezko epean dokumentazioa aurkezteak ondoko ondorioak izango ditu:
-
Ardura duen pertsonak, aldi baterako ezintasunagatik ordainketa eskuordetuaren erregimenean, kitapen aldiaren parekoari dagozkion ordaindutako prestazio ekonomikoengatik konpentsazioak egin ditzake bere kitapenean. Aurkezteaz gain, dirua arauzko epean sartzen bada, murriztapen edo hobariengatik dagozkien kendurak ezarri ahalko dira.
-
Larritzat jotako arau haustearen komisioa saihestuko da, EDabuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege- Dekretuaren 22 artikuluak, Ordena Sozialean edo kasu batzuetan ekar lezakeen erantzukizun penalean arau- hauste eta Zigorren Legearen testu bategina onartzen duenak, larritzat jotako arau haustearen komisioa.
Errekarguak eta berandutzeagatiko interesak:
-
Kotizazio dokumentuak arauzko epearen barnean aurkeztea:
-
Zorraren %3ko errekargua, zor zituen kuoten ordainketa arauzko epearen iraungipenaren aurreko hilabetearen barruan eginez gero.
-
Zorraren %5eko errekargua, ordainketa arauzko epearen iraungipenaren aurreko bigarren hilabetearen barruan eginez gero.
-
Zorraren %10eko errekargua, ordainketa arauzko epearen iraungipenaren aurreko hirugarren hilabetearen barruan eginez gero.
-
Zorraren %20ko errekargua, zordundako kuotak legezko epearen hirugarren hilabetetik aurrera ordainduko balira.
-
-
Epean kotizazio-dokumentuen aurkezpena egin gabe:
-
Zorraren %20ko errekargua, zor zituen kuoten ordainketa zorraren erreklamazioan edo kitapen-aktan ezarritako ordainketa-epea bukatu aurretik eginez gero.
-
Zorraren %35eko errekargua, zor zituen kuoten ordainketa ordainketa-epe hori bukatu ondoren eginez gero.
-
-
Berandutzako interesak:
Berandutzako interesak kuoten ordainketaren arauzko epea iraungi eta hurrengo egunean sortuko dira. Hala ere, premiamendu-probidentziaren jakinarazpenetik edo kenkari-prozeduraren hasieraren adierazpenetik hamabost egun igaro ondoren galdagarriak izango dira zorra ordaindu gabe ere.
Era berean, interes horiek galdagarriak izango dira zorren erreklamazio edo kitapen-akten aurka aurkeztutako helegiteen ezetsitako ebazpenetan ezarritako epean zorraren zenbatekoa ordaindu ez denean, ebazpen horiek gauzatzea horien kontra aurkeztutako administrazioarekiko auzietako helegitearen izapideetan etengo balitz.
Berandutzako interes galdagarriak zorra duen lehenengoak arauzko ordainketa-epea iraungi ondoren sortu dituenak izango dira. Era berean, ordainketaren unean, errekargu aplikagarriak sortu dituenak eta aurreko paragrafoaren arabera galdagarriak direnak ere izango dira.
Berandutzako interes tasa sortzapen-epearen une bakoitzean indarrean dagoen legezko diru-interesa %25ean handituta izango da, Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak beste bat ezartzen duenean salbu. 2012. urtean, %5,00
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





