
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Langileak
Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen kotizazioa/diru-bilketa » Erregimenak » Ikatz Meatzaritzako Erregimen Berezia » Informazio orokorra » Zenbat kotizatu behar da?
Zenbat kotizatu behar da?
Kuota
Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kopuruak, kuotak deiturikoak, babestutako kontingentzia bakoitzari dagokion ehunekoa edo kotizazio tasa langilearen kotizazio oinarriari ezarriz kalkulatzen dira.
Kontingentzia arruntengatiko kotizazio-oinarria
Kontingentzia arruntengatiko kotizazioa araututako oinarrien bidez egiten da. Normalizazioa urte naturalei dagokie eta meategi zonalde bakoitzeko lurralde eremuko kategoria, lanbide-talde eta lanbide-espezaialitate bakoitzari aplika dakiokeen kotizazio-oinarria ezartzen du. Horretarako, kontuan hartuko dira langileek jasotako lansariak edo jaso beharrekoak, zenbagarriak lan-istripu eta laneko gaixotasunen kotizaziorako, aurreko ekitaldikoak, kotizazioaren gehieneko muga aplikatu gabe.
Lansari horiek kategoria, lanbide-talde, lanbide-espezialitate eta meategi zonaldeen arabera metatuko dira, Kotizazioaren Araudi Nagusiaren 57. artikuluan ezarritakoarekin bat, abenduaren 22ko 2064/1995 Errege-Dekretuak onartutakoa.
Metatutako zenbatekoak dagozkien egun kopuruarekin zatituko dira, eta emaitza kontingentzia arruntengatiko kotizazioaren eguneko normalizatutako oinarria izango da.
Araututako oinarri hori ezingo da izan:
- Aurreko ekitaldirako finkatutakoa baino txikiagoa, lanbide kategoria bakoitzerako, kotizazio oinarriak kalkulatzeko gehieneko orokorrak ezarritako portzentaje berean handituko dira.
- Handiagoa, kotizazioaren gehieneko mugara handitutako zenbatekoa baino, indarrean une bakoitzean eta oinarriak kalkulatzen direneko urte naturaleko egunengatik zatituta.
Gaur egun, lau meategi zonalde daude: 1. Asturias, 2. Iparmendebaldea, 3. Hegoaldea eta 4. Erdialdea-Levante.
Honen Kotizazio-oinarria: LIeta LG.
Kotizazio oinarria langileak jasotzeko eskubidea duen edo, hobeagoa izanik, benetan jasotzen duen hileko ordainsariari aparteko ordainsarien eta hilabete bat baino gehiagoan edo aldizkakoak ez diren eta jardueran gauzatuz jasotakoen zati proportzionala ezarriz kalkulatzen da.
2011. urtean lan istripu eta lanbide gaixotasunengatik dagokien hileroko kotizazio oinarria muga hauen barruan egongo da:
- Gutxienekoa: 748,20 euro
- Gehienekoa: 3.230,10 euro
Lan istripu eta gaixotasun profesionalen oinarria Langabezia, Soldatak Bermatzeko Fondo eta Lanbide Heziketagatiko kotizazioa kalkulatzeko ere erabiltzen da.
Kotizazio-tasa
2011. urtean babestutako kontingentzia bakoitzerako kotizazio-tasa Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrerako finkatutakoa izango da, eta dagozkien ekarpenak enpresarien eta langileen artean banatuko dira, ondoko xehetasunen arabera:
| Azalpena | Enpresa | Langilea | Guztira |
|---|---|---|---|
| Kontingentzia arruntak | 23,6 | 4,7 | 28,30 |
| Lan-istripuak eta Laneko gaixotasunak | Abenduaren 28ko 42 /2006 Legearen laugarren xedapen osagarriaren tarifa, abenduaren 23ko 26/2009 Legearen hamahirugarren azken xedapenaren arabera | Ez du kotizatzen |
| Azalpena | Enpresa | Langilea | Guztira | |
|---|---|---|---|---|
| Langabezia | Tasa orokorra (*) | 5,50 | 1,55 | 7,05 |
| Lanaldi osoako iraupen mugatuko kontratua | 6,70 | 1,60 | 8,30 | |
| Lanaldi partzialeko iraupen mugatuko kontratua | 7,70 | 1,60 | 9,30 | |
| Soldatak Bermatzeko Fondoa | 0,20 | Ez du kotizatzen | 0,20 | |
| Lanbide Hezkuntza | 0,60 | 0,10 | 0,70 | |
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





