MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa

Langileak

Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen kotizazioa/diru-bilketa  » Informazio Gunea » Kuoten bilketa » Bidegabeko Diru-Sarrerak Itzultzea

Bidegabeko Diru-Sarrerak Itzultzea

Kotizatu beharra dutenek edo Gizarte Segurantzarekiko zorrak ordaintzera behartuta daudenek, oker egindako diru-sarreren zenbateko osoa edo partziala itzultzeko eskubidea dute.

Itzulketek berandutzako interesak barne dituzte, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrean ordainketa egin den datatik ordainketa-proposamenaren data arte.

Maleziatsu ordaindutako kuotak edo errekurtsoak ez dira itzuliko.

Itzulketaren subjektua Gizarte Segurantzarekin zorretan balego edo geroratzea edo moratoria emanda balu, itzulketaren zenbatekoa ordaindu edo amortizatu gabeko zorrera aplikatuko da (abal generikoz bermatutako zorraren kasuan izan ezik).

Diru-sarreren itzulketa-eskaerak, ordaindu beharra duenaren helbidearen arabera, dagokion Gizarte Segurantzako Administraziora zuzenduko dira. Horrek kudeaketa Administrazio zehatz batean zentralizatuta balu, Administrazio hau izango da eskumena duena.

Honako Erregimen Berezietako langileak: Autonomoak, besteentzako lanean diharduten nekazariak, norberaren konturako Itsas Langileak, Etxeko langileak (etxeko titularrak eta aldikako langileak) eta Hitzarmen bereziak, guztiek eska dezakete haien kuotak itzultzea honakoaren bidez: Egoitza Elektronikoa >Hiritarrak>Ziurtagiri Digitalarekin edo SILCON ziurtagiriarekin Zerbitzuak > Kuoten itzulera

Zerbitzu honen bidez, eskaeraren tramitazioa nola doan ere begiratu ahalko dute. Hartan sartzeko, beharrezkoa da NAN elektronikoa edo Ziurtagiri digitala.

Enpresariek Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrean eskatu beharko dute euren zein langileen aportazioen itzulketa, eta itzulketa efektiboki egiten zaienean itzuli beharko da. Hala ere, inoren konturako langileak zuzenean eska dezake Diruzaintza Orokorrean kuoten itzulketa, baldin eta enpresa desagertu balitz edo  itzulketa-eskaera egieari uko egingo balio.

Kuoten itzulketen eskubidea lau urtera preskribatuko da, ordaindu den egunetik aurrera zenbatuta.

DokumentuaFitxategia jaisteaFormatuaNeurriaData
tc-13-1 Dokumentua ireki:tc-13-1  Gaztelania. Dokumentua leiho berri batean irekiko da.| Dokumentua ireki:tc-13-1  Katakana. Dokumentua leiho berri batean irekiko da.| Dokumentua ireki:tc-13-1  Galegoa. Dokumentua leiho berri batean irekiko da.| Dokumentua ireki:tc-13-1  Euskara. Dokumentua leiho berri batean irekiko da.| Dokumentua ireki:tc-13-1  Valentziera. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. PDF 202 kb 03/11/2010

                              




Dokumentuei buruzko informazioa PDF:

PDF artxiboak ondo ikusi ahal izateko, beharrezkoa da Acrobat Reader Adobeprograma instalatuta izatea


Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.

AA estandarren adostasun-ikonoa HTML 4.0. estandarren adostasun-ikonoa CSS estandarren adostasun-ikonoa