MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL

Gizarte Segurantza

Espainiako ezkutua Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren logotipoaren ondoan, web-orrirako estekarekin. Esteka leiho berri batekin. Gizarte Segurantzaren logotipoa, hasiera orrira esteka duena
Informazio linguistikoa
Bilatzaile aurreratua

Langileak

Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Langileen kotizazioa/diru-bilketa  » Zorren atzerapena » Prozedura

Prozedura


Eskaera Formalizatu eta Hartzea

Kontsiderazio Orokorrak:

  • Eskaera existitzen den ereduan formalizatuko da. Eredu  hori Gizarte Segurantzaren edozein Administraziotan edo UURE tan eskura daiteke.
  • Eskaera Gizarte Segurantzako Administrazioari edo Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren Zuzendaritza Probintzialari zuzenduko zaio, enpresaburuak edo ordainketaren arduradunak kotizazio kontua onartua duen, edo hori eduki ezean, bizi den probintzian.

  • Ziurtagiri digitala baduzu, eskaera Gizarte Segurantzarekiko zorren ordainketa atzeratzea izapidearen bitartez egin dezakezu, Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan.

  • Eskaera Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako edozein tokitan aurkeztu ahal izango da, hau da, honako hauetan:
    • Eskaeraren hartzailea den Administrazio edo Organismoaren erregistro elektronikoan edo edozein Herri Administrazioren Erregistro Elektroniko Orokorrean.
    • Eskaeraren hartzailea den administrazio-organoaren erregistroetan. 
    • Estatuko Administrazio Orokorra, Autonomia Erkidegoetako edozein Administrazio edo, hitzarmenik sinatuta izanez gero, Tokiko Administrazioa osatzen duten erakundeetako bateko edozein administrazio-organoren erregistroetan. 
    • Postetxeko bulegoetan, araudian ezarritako eran. 
    • Atzerrian dauden Espainiako ordezkaritza diplomatikoetan edo bulego kontsularretan. 
    • Erregistro gaietan laguntza ematen duten bulegoetan.
    • Indarreko xedapenek ezartzen duten beste edozein lekutan.
  • Eskaera bahitutako ondasunak besterentzeko baimena eman aurretik aurkeztu behar da.

  • Eskaera bakarra izango da eta existitzen den zor guztia hartuko du, nahiz eta enpresa eskatzaileak kotizazio-kontu kode bat baino gehiago izan.

Eskaeraren edukia:

Pertsona arduraduna guztiz identifikatzeko beharrezko datu guztiak adierazi beharko dira.

Eskaera egiteko arrazoi eta egoerak.

Atzerapen aldia eta proposatzen diren amortizazio-epeak.


Zorraren zenbatekoa, atzeratu ezin daitekeena eta atzeratu daitekeena bereiziz. Normalean, atzera daitekeen zorraren zenbatekoak indarrean dagoen hileroko lanbide arteko gutxieneko soldataren bikoitza gainditzen ez duen kasuetan, atzeratzeko eskaerak ukatu egingo dira.

Eragiten dituzten kotizazio-kontuko kodeak.

                              



Copyright © Seguridad Social 2018. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra