
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Langileak
Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Afiliazioa » Erregimenak: Nork osatzen dute? » Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorra » Sistema bereziak
Sistema bereziak
- Ohar orokorrak
- Merkatua eta iritzi publikoa aztertzen duten enpresetako aldizkako langile finkoak.
- Zinema, dantzaleku eta diskoteketako aldizkako langile finkoak
- Uzta biltzaile esportatzaileek tomate freskoa manipulatu eta paketatzea.
- Ostalaritzako zerbitzu bereziak
- Erretxinaren industria
- Frutak, barazkiak eta landare kontserben industriak
- Nekazaritza
- Etxeko langileak
Gizarte Segurantzako Lege Orokorrak aurreikusten duenaren arabera, beharrezkoa den Gizarte Segurantzako Erregimenetan, soilik honako gairen baten edo gehiagotan ezarri ahal izango dira Sistema Bereziak: kokapena, afiliazioa, kotizatzeko edo ordaintzeko modua.
Sistema Berezi horiek Erregimen Orokorrean sortu ziren eta beraz, Erregimen Orokorreko arau orokorren bidez arautzen dira, horietako bakoitzean bereziki aurreikusi diren zehaztasunak izan ezik.
Galdeketak egiten dituzten aldizkako langile finkoak direla eta, merkatua eta iritzi publikoa aztertzen duten enpresak sartuko dira Sistema Berezi horretan.
Asteko egun guztietan lan egiten ez duten plantilako pertsonala dela eta, zinema erakustaldien enpresa, dantzaleku, diskoteka eta antzeko ikuskizunen lokalei ezartzen zaie Sistema Berezi hori.
Kanpaina ofizialaren barruan, esportatzeko helburuarekin tomate freskoa manipulatu eta paketatzen duten tomate freskoaren enpresaburu uzta biltzaile esportatzaileei eta horien zerbitzuan dauden aldi baterako edo sasoiko langileei ezarri dakieke sistema berezi hori.
1973ko irailaren 10eko Ordenak sortu zuen sistema berezi hori, soilik, Madril eta Bartzelona probintzietarako.
Horren eraginkortasunak bultzatu zuen Gizarte Aurreikuspeneko Institutu Nazional zaharraren eta desagertutako Ostalaritzako Sindikatu Probintzialaren arteko lankidetza hitzarmena. Bartzelona Probintzian ez zen firmatu hitzarmen hori, ondorioz, sistema berezia ez zen ezarri.
Madril probintzian onetsitako hitzarmena 1993an gaitzetsi zen, nahiz eta ordutik Enplegu Institutua, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa, ostalaritzako enpresaburuekin elkarlanean aritu zen, jarduera adar horretako langileak biltzen eta prestatzen, eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusian alta eta bajen izapideen gestioak egiten.
Enplegu Institutuak, Madrilen Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa, bere gain hartutako eskumenak Komunitate Autonomoko dagozkien zerbitzuetara besterendu dira.
Sistema Berezi horretan sartu dira miera lortzeko pinudiak ustiatzen dituzten enpresa guztiak, eta horien zerbitzuan lan egiten duten mendiko langileak, erretxina biltzaileak eta erremasadoreak
Sistema Berezi horren arabera, aipatutako langileen kanpainek honako iraupena izango dute:
- Erretxina biltzaileak: Martxoaren 1etik azaroaren 15era.
- Erremasadoreak: Ekainaren 1etik urriaren 31ra.
Sistema Berezi horretan, honakoak sartu dira: fruitu eta barazkiak manipulatu, potoetan sartu eta komerzializatu, eta landare kontserbak egiten dituzten enpresak, eta horien zerbitzuan dauden langileak, euren lan kontratuen iraupena edonolakoa izanda ere, jarduerak aldizka edo modu ziklikoan egiten dituztenean.
Sistema Berezi horretan sartzen diren enpresen jarduerak, urtero, urtarrilaren 1ean hasi eta abenduaren 31n amaitzen diren kanpainetan antolatu dira. Hala ere, enpresa horiek, arrazoiz, kanpainen hasiera eta amaiera datak aldatzeko eskatu ahal izango dute.
2012ko urtarrilaren 1ean Nekazaritzkao Erregimen Bereziko langileak Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartuko dira, Nekazaritzako Sistema Berezia sortuz.
Sistema Berezi horren barruan daude nekazaritzako, basozaintzako edo arrantzako lanak egiten dituzten besteren konturako langileak, edo nekazaritza-ustiategietan haien osagarriak egiten dituztenak; baita zerbitzuak ematen dizkieten enpresaburuak ere.
Barne hartutako pertsonak
Sistema Berezi horretan, etxeko zerbitzari bezala langile guztiak, sexua edo egoera zibila kontutan hartu gabe, eta honako baldintza hauek betetzen dituztenak sartuko dira:
- 16 urte baino gehiago izatea.
- Etxeko titular bakarrari edo gehiagori, edo, familia bat osatu ez arren, etxe berdinean familia bat bezala bizi den pertsona taldeari soilik zerbitzuak ematea.
- Zerbitzuak etxeko titularra eta familia osatzen duten gainerako pertsonak bizi diren etxean ematea.
- Zerbitzu horren trukean soldata edo bestelako ordainsaria jasotzea.
Ofizialki Espainiatik kanpo bidalitako ordezkari diplomatiko, kontsul eta Estatuko funtzionarioen zerbitzuan, atzerrian bizi diren etxeko langile espainiarrek Erregimen Berezi horretan sartzea eskatu ahal izango dute, eta gainerako baldintzak betetzen badituzte, aitortu egingo zaie.
Kanpo utzitako pertsonak
- Etxeko titularraren odoleko edo ezkontza ahaidetasuneko senideak bigarren gradura arte, apaiz ezkongabeekin bizi diren emakumezko ahaideak izan ezik.
- Umeordeak edo izatez edo zuzenbidez etxean hartutako haurrak.
- Auzolana eskaintzen duten pertsonak.
- Jabedunei zerbitzuak ematen dizkieten ibilgailu motordunen gidariak eta lorezaintza edo bestelako zaintza egiten duten langileak, lan horiek etxeko lanen multzoan sartzen ez direnean.
2012ko urtarrilaren 1etik aurrera, Etxeko Langileen Erregimen Berezian barne hartutako langileak Erregimen Orokorrean sartuta geratu dira, Etxeko Langileentzat sortu den Sistema Bereziaren bidez.
Horrek, etxeko titular batentzat modu finkoan zerbitzuak ematen dituzten langileengan du eragina; baita "aldizkakoak" direlakoengan ere. Aldizkakoek, etxeko zenbait titularrentzat lan egiten dute.
Sistema Berezian sartzea, etxeko titular baten bidez egituratzen da. Horrek, Kotizazioaren Kontu Kodea izan beharko du, horri atxikitzen baitzaio zerbitzuak ematen dituen pertsona, besteren konturako langile moduan egiten duena.
Aldi iragankorra ezarri da, 2012-01-01etik 2012-06-30era, enplegatzaileek eta Etxeko Langileen Gizarte Segurantzaren Erregimen Berezitik etorritako langileek, Etxeko Langileen Sistema Berezian sartzeko eskatutako baldintzak betetzen dituztela jakinaraz diezaioten Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrari.
Jakinarazpen horren eraginak eskaera aurkeztu eta hurrengo hileko 1. egunetik aurrera izango dira.
2012-06-30ean baldintza horiek betetzen dituztela ez badute jakinarazi, partzialki edo aldizka zerbitzuak ematen dituzten etxeko langileak Sistema horretatik kanpo geratuko dira, eta Erregimen Orokorrean baja emango zaie.
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





