
Hemen zaude: Hasiera > Langileak > Afiliazioa > Erregimenak: Nork osatzen dute? > Etxeko Langileen Erregimen Berezia
Etxeko Langileen Erregimen Bereziaren aplikazio eremuan, familia buru bakarrari edo gehiagori, soilik, etxeko zerbitzuak ematen dizkieten langileak sartzen dira, beti ere, zerbitzu horiek familia burua bizi den etxean ematen direnean eta trukean soldata edo bestelako ordainsaria jasotzen dutenean. Zaintza, lorezaintza, txofertza eta antzekoak sartzen dira, etxeko lanen multzoko parte diren kasuetan.
Erregimen Berezi horretan, egindako lan orduen arabera kokatuko dira, eta langile bakarra edo gehiago badira, honako zehaztapen hauek jarraituko dituzte:
Etxeko langile finkoak: hilean 80 lanorduz edo gehiagoz, familiako buru bakarrari zerbitzuak ematen dizkietenak dira.
- Aldizkako etxeko langileak: hilean gutxieneko 72 lanorduz, gutxienez 12 egunetan egin behar direnak, familia buru bati edo batzuei zerbitzuak modu partzialean edo etenean ematen dizkietenak dira, .
Erregimen Berezi horretan, etxeko zerbitzari bezala langile guztiak, sexua edo egoera zibila kontutan hartu gabe, eta honako baldintza hauek betetzen dituztenak sartuko dira:
Ofizialki Espainiatik kanpo bidalitako ordezkari diplomatiko, kontsul eta Estatuko funtzionarioen zerbitzuan, atzerrian bizi diren etxeko langile espainiarrek Erregimen Berezi horretan sartzea eskatu ahal izango dute, eta gainerako baldintzak betetzen badituzte, aitortu egingo zaie.