
Hemen zaude: Hasiera > Langileak > Afiliazioa > Erregimenak: Nork osatzen dute? > Nekazaritzako Erregimen Berezia
Euren ardurapean abereen zaintza edo jabe bat edo gehiagoren nekazaritza ustiapenen zainketa duten artzainak, landa zainak eta ehiza eta arrantza esparruko zaintzaileak.
Ureztapen lanetan eta erreten, ibaiadar eta errekastoak garbitzeko, urazaletik zikinak kentzeko eta sastrakak kentzeko lanetan aritzen diren langileak, lanen helburu bakarra nekazaritza eta abelazkuntzako ustiapenetan erabiltzeko uraren ustiapena denean.
Laguntzaile gisa, berez nekazaritza, baso edo abere zerbitzuak ez direnak burutzen dituzten eta nekazaritza ustiapenengatik etengabe ordaintzen zaien langileak. Ezaugarria euren lana ustiapenean burutzen duten teknikari, administratzaile, mekanikari, ibilgailu eta makina gidari eta beste edozein profesionalek beteko dute.
Jabeen ibilgailu eta makinak nekazaritza eta abelazkuntzako lanetarako errentan hartu dituzten gidari eta mekanikariak, ustiapen baten titular ez direnean edo izanda ere helburu horretarako erabiltzen ez dituztenean.
Jardueratzat aplikazio fitopatologikoak dituzten enpresen kontura lan egiten duten langileak.
Nekazaritza ustiapenean lan egiten duten enpresariaren ezkontidea, ondorengo, arbaso eta hirugarren mailara arteko odol ahaidetasun edo ezkontza ahaidetasun bidezko bestelako senitartekoak, bere etxean bizi direnean eta bere ardurapean daudenean, soldata bat dutela frogatzen ez badute, norbere konturako langiletzat hartuak izateko arriskurik izan gabe.