
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Langileak
Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Afiliazioa » Hitzarmen bereziak » Baldintza bereziak » Menpekotasun egoeran direnen zaintzaile ez profesionalen hitzarmen berezia 615/2007 ED
Menpekotasun egoeran direnen zaintzaile ez profesionalen hitzarmen berezia 615/2007 ED
Menpekotasun egoeran diren pertsonen zaintzaile ez-profesionalak, maiatzaren 11ko 615/2007 EDk arautzen duen prestazio ekonomikoa jasotzen dutenak. (12ko BOE).
Oro har, prestazio hau eskatzeko zaintzaileak ondoko baldintza bete beharko du: ezingo da lanaldi osoan Gizarte Segurantzaren edozein erregimenetan altan egon, ezingo da langabezian egon edo ezingo ditu prestazio zehatz batzuk jaso.
Hitzarmen Berezi honek emandako babes-ekintza, istripu edo gaixotasunak eragindako erretiroari, ezintasun iraunkorrari, heriotzari eta biziraupenari dagokiena da, baita prestakuntzari dagokiona ere.
Eskaerak Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiko Zuzendaritza Probintzialean edo horren Administrazioan aurkeztuko dira dagokion ereduaren bidez (TA-0040 eredua ).
Oro har, artatutako pertsonari zainketa profesionaletarako prestazio ekonomikoa indarrean jartzen den egun berean hasiko da indarrean hitzarmena.
Ondorioak hitzarmenerako eskaera datatik izango dira, baldin eta zaintzailea prestazioa eman zitzaion unean, sisteman altan bada edo bateraezintasuna eragiten duten arrazoiren baten barne bada.
Kolektibo honentzako hitzarmena ondoko edozein arrazoirengatik iraungiko da:
- Zaintzaileak, erretiroko edo aldi baterako ezintasuneko pentsio baten, edo alarguntza edo familia-aldeko pentsio baten titulartasuna lortzen duenean, edo 65 urte baino gehiago dituenean Gizarte Segurantzaren edozein Erregimenetan.
- Artatutako pertsona hiltzen denean edo familia-zainketengatiko prestazio ekonomikoa iraungitzen denean edo hitzarmena hitzartu zuena hiltzen denean.
- Zaintzaile lanak uzteagatik.
- 615/2007 EDk ezarritako baldintzak ez betetzeagatik.
Hitzarmen espezifiko honetan arautzen ez denerako, hitzarmen berezi hau urriaren 13ko TAS 2865/2003 Aginduaren I. Kapituluaren arabera arautuko da.
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





