
MINISTERIO
DE EMPLEO
Y SEGURIDAD SOCIAL
Contenido
Langileak
Hemen zaude: Hasiera » Langileak » Afiliazioa » Hitzarmen bereziak » Erregulazio orokorra » Erregulazio Orokorra
Erregulazio Orokorra
Izapideak eta Kudeaketak atalera jo bertsio erraztua ikusteko.
- Gizarte Segurantzaren Erregimenean baja hartzen duten langileak, eta beste edozeinetan ez daudenak.
- Gizarte Segurantzako Sistemaren barnean dauden besteren konturako langile mugagabeak eta euren konturako langileak, betiere alta egoeran jarraitzen badute, 65 urte edo gehiago badituzte eta 35 urte edo gehiagoz kotizatu badute.
- Besteren edo norbere konturako jardueraren bat eteten duten enplegu edo jarduera aniztasun egoerako langile edo parekatuak.
- Besteren edo norbere konturako jarduera eteten duten eta etete horren aurreko hamabi hilabeteetako batez bestekoa baino txikiagoa den kotizazio oinarria eragiten duten ordaindutako lanetarako kontratatzen diren langile edo parekatuak.
- Ohiko lanbiderako ezintasun iraunkor osoa duten pentsiodunak, dagokion pentsioaren hasierako egunaren ondoren lanak egin badituzte, Gizarte Segurantzako Sistemaren Erregimenen baten barnean egon badira, eta aurreko egoeretako batean badaude.
- Langabeziagatiko prestazioak edo laguntza jasotzen ari diren eta jasotzeari uzten dioten langileak.
- Gai edo ezindu partzial izendatutako pentsiodunak.
- Epai irmoaren bidez pentsioa ezeztatzen zaien ezintasun iraunkor edo erretirodun pentsiodunak.
- Pentsio bat eskatzeagatik baja hartu duten langileak, eta eskaera hori ezeztatu bazaie.
Hitzarmen Bereziaren eskaera egiteko, dagokion eredua ( TA-0040 eredua ), Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren Zuzendaritza Probintzialari edo eskatzailearen helbideari dagokion Administrazioari aurkeztu beharko zaio.
-Honako epeak irekiko dira:
Hitzarmen Bereziaren amaiera edo egoera erabakigarriaren ondoko * 90 egunetan
* Edozein unetan.
Dagokion Gizarte Segurantzako Erregimenean bajaren aurreko hamabi hilabeteetan gutxienez 1.080 eguneko kotizazio epea beteta izatea.
Horretarako, honakoa zenbatuko da: batetik, Gizarte Segurantzako Sistemako edozein Erregimenetan egindako kotizazioak, hala nola, aparteko ordainsariengatiko eguneko kuotei dagozkienak, prestazio ekonomikoak estaltzeko beste hitzarmen berezi batek eragindakoak, legearen arabera seme-alaba edo bigarren mailara arteko familiarteko bat adin, istripu edo gaixotasunagatik zaintzeko hartutako eszedentziaren lehen urteko edo denbora gutxiagoko kotizazio-epetzat jotzen direnak eta bestetik, langabeziagatiko prestazioak eta laguntzak jaso diren epean zehar kotizatutako egunak eta Europako Esparru Ekonomikoko Estatu Kideetan edo Nazioarteko Hitzarmena dagoen Estatuetan kotizatutako epeak, arau bereziak edo Nazioarteko Hitzarmenak beste zerbait aurreikusten duten kasuetan izan ezik, betiere gain jartzen ez badira eta sinatzeko eskatzen den hitzarmen bereziaren ondorioen dataren aurretik egin badira.
Hala ere, eskaera egiten duen langilea kotizatzeko obligazioa betetzeko behartua izanik, hitzarmenaren ondorioen unearen aurreko kuoten ordainketa egin behar dela ez dakien uneko egunak ez dira zenbatuko.
Pentsioa jasotzeko eskubidea edozein arrazoirengatik ezeztatu edo iraungi zaien ezintasun iraunkor eta erretiro egoerako pentsiodunen kasuan, gutxieneko kotizazio epe hori kotizatzeko obligazioa iraungi zen unean osatuta egon beharko da.
Arauz horrelaxe ezartzen denean, hitzarmen berezietan ez da eskatuko gutxieneko kotizazio epea.
Hitzarmenaren eskaera jarduera eteten den unearen ondoko laurogeita hamar egun naturalen barnean edo hitzarmen bereziaren harpidetza zehazten duen egoeran egiten bada, dagokion Erregimenean bajak sorturiko ondorioen egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eskatzaileak ondorioak eskaeraren aurkezpena egin den egunean hastea aukeratzen ez badu.
Hitzarmenaren eskaera 90 eguneko epean aurkezten ez bada, hitzarmenak eskaera aurkezten den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Gizarte Sergurtasuneko hitzarmen bereziak eten egingo du, kotizatzeko beharrari eta dagokion babesari dagokionez, eskatu duen langilea edo asimilatua jardunean dagoen aldietan, aldizkakoak zein etengabeak diren aldi horiek zehazten dutenean Gizarte Segurantzako Araubideetako baten aplikazio eremuan duten kokapena, baldin eta kotizazio oinarria hitzarmen berezian aplikatutako kotizazio oinarria baino txikiagoa bada, hitzarmen berezia sinatu zuenak hitzarmenak eten egitea edo indarrean jarraitzea nahi duela espresuki adierazten badu izan ezik.
Hitzarmena sinatu duenak jakinarazi beharko du aipatutako etendura sortu duten jarduerak burutzen ari dela, aipatutako jarduerei ekin ondorengo hamar astegunetan. Hitzarmen Bereziko entendurak ondorioak izango ditu lanean hasi aurreko egunetik aurrera. Aipatutako epea bukatu ondoren jakinarazten bada, etendurak ondorioak izango ditu bakarrik, jakinarazpena egiten den egunetik aurrera.
Hitzarmen berezia eten egin zuen arrazoia amaitzen denean, izenpetutako hitzarmenari berriro eutsi ahal izango zaio etendura sortu zuen zioa bukatu ondorengo egunetik aurrera, interesatuak Diru-zaintzako Zuzendaritza Nagusiari edo horren Administrazioari jakinarazten badio, lana utzi zen ondorengo hilabete naturalaren barruan.
Hitzarmen berezia honako edozein arrazoirengatik iraungiko da:
- a) Jarduera bat burutu ondoren, interesduna hitzarmena sinatu den Gizarte Segurantzako Erregimen bereko edo Gizarte Segurantza osatzen duten beste Erregimenen bateko aplikazio eremuaren barnean egoteagatik; betiere sinatzen duen langileak edo parekatuak lanaldi osoko edo partzialeko zerbitzuak edota bere jarduera berria, epe mugagabe edo zehatz batean etengabe edo aldizka burutzen baditu eta dagokion kotizazio oinarri berria hitzarmen bereziaren kotizazio oinarriaren adinakoa edo txikiagoa bada.
- Interesdunari, Gizarte Segurantzako edozein Erregimenetan, ezintasun iraunkorra egiaztatu bazaio edo erretiro pentsioduna bada.
- Ondoz ondoko hiru hilerokoei edo txandakako bosti dagozkien kuotak ez ordaintzeagatik, behar bezala egiaztatuta eta ziurtatutako ezinbesteko kasuan izan ezik.
- Interesduna hiltzeagatik.
- Interesdunak hala nahi badu, eta idatziz edo bide teknikoak erabiliz Gizarte Segurantzako Diruzaintzaren Zuzendaritza Probintzialari horren berri ematen badio. Kasu horretan hitzarmen berezia komunikazioaren hurrengo hileko lehen egunetik iraungiko da.
Agindu hau indarrean sartu aurretik sinatutako hitzarmen bereziek jarraituko dute aurretik aplikatzen zitzaien arauaren arabera zuzentzen. Hala ere, izenpetzaileek Agindu honek araututako baten ordez aldatzea aukeratu ahal izango dute, bertan eskatutako baldintzak betetzen badituzte.
Hitzarmen berriak ondorioak izango ditu hori sinatzeko eskatu zen hilabetearen lehen egunetik aurrera.
Zerikusia duen informazioa
Pie
Copyright © Seguridad Social 1995. Eskubide guztiak gordeta daude. Lege-oharra.





